2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALESBES
Hiri-jarduketarako plana, garajeen eta lokalen eraikuntza arautzeko Udal Plan Orokorreko UU-R3.01 urbanizazio unitatean. Behin betiko onespena
Alkatearen 2025eko azaroaren 25eko 850. Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat, Alesbesko (Nafarroa) Udal Plan Orokorreko hiri-lurzoru finkatuko UU-R3.01 urbanizazio unitatean, Alesbesko Udalak sustatuta. Hiri-jarduketarako plan berezi horrek helburu du garajeen eta lokalen eraikuntza arautzen duten hirigintza-determinazioak aldatzea.
Erabakia jendaurrean jarri zen, iragarkia argitaratuta 2025eko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 11n, bai eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan ere. Alegazioak aurkeztu ziren horren inguruan.
Alegazioak ebatzi ziren Udalak 2026ko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, eta, hortaz, behin betiko onetsi zen plana.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Alesbesen, 2026ko otsailaren 27an.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.
Hiri-jarduketarako plana (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2603259