2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELORTZIBAR
Jarduera-lizentzia ematea. Obra publikoetarako makinen eta ibilgailuen biltegia
Aditzera ematen da jarduera-lizentzia bat eman dela, honako ezaugarri hauek dituena (hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea, zeinaren bidez arautzen baitira ingurumenean eragina duten jarduerak –argitara eman zen 2020ko 296. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 22an–):
Lizentzia eman den eguna: 2026-03-07.
Sustatzailea: Excavaciones González Aragón SL.
Jarduera: obra publikoetarako makinen eta ibilgailuen biltegia.
Tokia: Oritz kalea 4 A, 31110 Noaian (Elortzibar). Katastroko 2. poligonoko 749. lurzatia.
Noainen, 2026ko martxoaren 12an.–Alkatea, Luis Maya Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L2604172