2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Garajea eta trastelekuak
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48.1 artikuluan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).
Sustatzailea: Promociones Cisa Navarra SA.
Jarduera: garajea eta trastelekuak.
Tokia: Juanito Navarro kalea 10 eta 12 (31. poligonoko 412. lurzatia eta 31. poligonoko 411. lurzatia).
Tafallan, 2026ko martxoaren 17an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
Iragarkiaren kodea: L2604241