2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SARTAGUDA
Akats zuzenketa, honako honen hasierako onespenean: Eraikin publikoak erabiltzeko tasak eta arauak ezartzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa
Sartagudako Udalak, 2025eko maiatzaren 29an egindako osoko bilkuran, legez behar den gehiengoa izanik, erabaki zuen hasiera batez onestea Eraikin publikoak erabiltzeko tasak eta arauak ezartzen dituen ordenantza fiskala.
Behar den izapidea egin ondoren, behin betiko onespena argitaratu zen 2025eko 169. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 26an. Nolanahi ere, "I. Eranskina.–Kultur etxea" izenekoan ez zen sartu 6. kategoria: ludotekak eta udarako soilik diren jarduerak egiteko erabilera.
2025eko abenduaren 4ko bilkuran, erabaki zen tasa berri bat onestea, 20 eurokoa, udal igerilekuak erabiltzeko ospakizun edo ekitaldi pribatuetarako, eta beste tasa berri bat, 8 eurokoa, padel pista argiarekin erabiltzeko. Tasa berrien hasierako onespena argitaratu zen 2026ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 13an, eta jendaurreko aldian ez zen alegaziorik aurkeztu. Beraz, behin betikoak bihurtu ziren, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea soilik gelditzen zen egiteko.
Aurrekoaz gain, 2026ko urtarrilaren 29an egindako bilkuran, erabaki zen, legez behar den gehiengoarekin, aipatutako ordenantzaren aldaketa, eta, hala, ezarri zen lehentasuna zutela eta doakoak izanen zirela honako hauek sustatutako jarduerak: Sartagudako Udala, haren erakunde autonomoak, eta irabazi-asmorik gabeko elkarteak, kulturalak, kirolekoak nahiz ongintzakoak, baldin helbidea Sartagudan badute. Hori dena, ez soilik kultura etxeari dagokionez, baizik baita udal eraikin guztiei dagokienez ere: igerilekuak, pilotalekua eta padel pista.
Jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluari, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, izanen da 30 egun balioduneko jendaurreko aldia, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zitzaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak. Ondoren, hasierako onespena behin betikoa bihurtuko da, eta, hala, ondotik aldaketa argitaratuko da, zeinak eragiten baitie ordenantzaren II., III. eta IV. eranskinei. Hori dena, bete dadin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikulua.
Sartagudan, 2026ko martxoaren 17an.–Alkatea, José Ignacio Eguizábal Martínez.
ORDENANTZA FISKALA, EZARTZEN DITUENA ERAIKIN PUBLIKOAK ERABILTZEKO TASAK ETA ARAUAK
I. ERANSKINA.–KULTUR ETXEA
KULTUR ETXEKO INSTALAZIOEN ERABILERAK | PREZIOAK |
6. kategoria: Ludotekak eta udarako soilik diren jarduerak egiteko erabilera | 60 euro hilean, astean 4 ordura iristen ez diren ikastaroetarako edo ludoteketarako |
80 euro hilean, astean 4 orduko edo goragoko ikastaroetarako edo ludoteketarako |
II. ERANSKINA.–IGERILEKUAK
UDAL IGERILEKUEN ERABILERAK | PREZIOAK |
Udal igerilekuak erabiltzea ospakizun edo ekitaldi pribatuetarako | 20 euro erreserba bakoitzeko |
1. kategoria: Udalak eta kasu bakoitzean zehaztuko diren beste entitate publiko batzuek, beren baliabideak erabilita, sustatu, antolatu edo koordinatzen dituzten jarduerak. Lehentasuna dute eskaera egitean eta gelaren esleipenean | Tasarik gabe |
2. kategoria: Irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakundeek sustaturiko kultura, kirol eta ongintzako jarduerak, egoitza soziala Sartagudan badute, legez eratutakoak badira eta Elkarteen Udal Erregistroan izena eman badute | Tasarik gabe |
III. ERANSKINA.–PILOTALEKUA
PADELAREN ERABILERAK | PREZIOAK |
1. kategoria: Udalak eta kasu bakoitzean zehaztuko diren beste entitate publiko batzuek, beren baliabideak erabilita, sustatu, antolatu edo koordinatzen dituzten jarduerak. Lehentasuna dute eskaera egitean eta gelaren esleipenean | Tasarik gabe |
2. kategoria: Irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakundeek sustaturiko kultura, kirol eta ongintzako jarduerak, egoitza soziala Sartagudan badute, legez eratutakoak badira eta Elkarteen Udal Erregistroan izena eman badute | Tasarik gabe |
IV. ERANSKINA.–PADEL PISTA
PADEL PISTAREN ERABILERAK | PREZIOAK |
Padel pista erabiltzea, argiarekin | 8 euro erreserba bakoitzeko |
1. kategoria: Udalak eta kasu bakoitzean zehaztuko diren beste entitate publiko batzuek, beren baliabideak erabilita, sustatu, antolatu edo koordinatzen dituzten jarduerak. Lehentasuna dute eskaera egitean eta gelaren esleipenean | Tasarik gabe |
2. kategoria: Irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakundeek sustaturiko kultura, kirol eta ongintzako jarduerak, egoitza soziala Sartagudan badute, legez eratutakoak badira eta Elkarteen Udal Erregistroan izena eman badute | Tasarik gabe |
Iragarkiaren kodea: L2604253