64. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

Dirulaguntzak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Santakarako Udalak, 2026ko martxoaren 3an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Santakarako Udalaren dirulaguntzak arautzen dituen ordenantza.

Hasierako onespenaren erabakia jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu ondotik, bizilagunek eta interes legitimodunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Espediente osoa udal idazkaritzan egonen da.

Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, behin betiko testuarekin batera.

Santakaran, 2026ko martxoaren 16an.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.

Iragarkiaren kodea: L2604207