64. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORONTZE

Hirigintza-hitzarmena, 1. poligonoko 40. lurzatian. Hasierako onespena

Orontzeko Udalak, 2026ko martxoaren 5eko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Orontzeko 1. poligonoko 40. lurzatiaren hirigintza-kudeaketarako hitzarmena, Elena Bilbao Diéguezek eta Miguel Ángel García Perezek sustatua.

Jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategineko 24.2 eta 25.5 artikuluekin (foru legearen testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Epe horretan, interesdunek hirigintza-hitzarmenaren hasierako testua aztertzen ahalko dute Udalaren bulegoetan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezteko.

Orontzen, 2026ko martxoaren 16an.–Alkatea, Silvia Pena Lorente.

Iragarkiaren kodea: L2604182