64. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Hiri-jarduketarako plan bereziaren hirigintzako araudia, 2. poligonoko 1033. lurzatiari dagokionez

Olaztiko Udalak, 2026ko urtarrilaren 20an egindako osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, Udalaren hirigintza-planeko poligonoko 1033. lurzatirako. Hiri-jarduketarako plan berezi horren xedea da eraikigarritasuna handitzea bigarren solairuan, eta aldatzea behe solairuko eta lehen solairuko lerrokadurak, balkoi bat sortzeko bigarren solairuan.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 79. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Olaztin, 2026ko otsailaren 4an.–Alkatea, Joseba Vizuete Askargorta.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2601748