2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAIBAR
2026rako karga-tasak
Olaibarko Udalak, 2025eko abenduaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026. urterako tasak eta zerga-tasak. Hona hemen,
ERABAKIA:
1. Mantentzea %0,2700ko karga-tasa, hiri-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko.
2. Mantentzea %0,3600ko karga-tasa, landa-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko.
3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa bere horretan uztea: %4.
4. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordainarazteko zerga-oinarria zehaztu beharrez, denbora tarteen arabera aplikatu beharreko portzentajea ezartzea, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan, 58.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, jasotako taularekin. Aplikatu beharreko tasa %14an mantenduko da.
5. Ekonomia-jardueren gaineko zergaren gutxieneko kuoten gainean 1,10 indizea bere horretan uztea.
6. Ordenantza fiskaletako tarifen eranskinetan ageri diren tasak mantentzea, 2025eko ekitaldian zituzten baldintza eta zenbateko berberekin.
Erabaki honek indarra hartuko du eta ondorioak izanen ditu 2026ko urtarrilaren 1ean, eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetako bat:
Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratzen denetik hasita.
7. Erabaki hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, orok jakin dezan.
Olaibarren, 2026ko martxoaren 11n.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.
Iragarkiaren kodea: L2603972