2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GIRGILLAO
Borondatez ordaintzeko epea, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergarako, 2026rako
Girgillaoko Udalak adierazi du heldu den 2026ko apirilaren 10ean bukatuko dela epea borondatez ordaintzeko trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2026ko ekitaldiko zerga.
Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edo Nafarroako Rural Kutxako edozein sukurtsaletan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.
Ordainagiri helbideratuak 2026ko apirilaren 10ean kargatuko dira kontuetan.
Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legean ezarritako errekarguak eta interesak sortuko dituzte, eta betearazpen-bidez kobratuko dira.
Etxarren Girgillaon, 2026ko martxoaren 11n.–Alkatea, Gonzalo Parreño Oroz.
Iragarkiaren kodea: L2603966