64. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

2026rako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Ziraukiko Udalak, 2025eko abenduaren 22an egindako ohiko osoko bilkuran, onetsi zituen 2026an indarrean izanen diren zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak.

Espedientea jendaurrean egon zen, iragarkia argitaratuta 2026ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 20an, eta iragarki-taulan, hogeita hamar egun baliodunean, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek espedientea azter zezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez zitzaten.

Jendaurreko aldia iragan da eta inork ez du aurkeztu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik; hortaz, hasiera batez onetsitako erabakia behin betikoa bilakatu da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da behin betiko testua:

–Landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,25.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,5.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: tasa, %12.

–Lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak izanen dira martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak, balio-gehikuntza sortzen den aldiaren arabera (2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).

–Hilerriko tasak:

  • Ehorzketak lurrean eta nitxoan: erroldatuak, 150,00 euro; erroldatu gabeak, 300,00 euro.
  • Kolunbarioak: erroldatuak, 70,00 euro; erroldatu gabeak, 140,00 euro.
  • Hobitik ateratzea: 300,00 euro.
  • Lekualdaketak: (hobitik ateratzea eta hobian sartzea): 500,00 euro.
  • Beste hileta-lan batzuk: Udaleko langilearen ordua 50,00 euro kostako da.

–Partikularrek sustaturiko jarduketen ondoriozko hirigintzako txostenen tasak: Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoko hirigintza zerbitzuaren fakturaren araberakoa.

–Udal igerilekuen prezioak. Helduak: erroldatuak, 50,00 euro; erroldatu gabeak, 75,00 euro. Gazteak: erroldatuak, 45,00 euro; erroldatu gabeak, 65,00 euro. Haurrak: erroldatuak, 40,00 euro; erroldatu gabeak, 50,00 euro. Eguneko sarrera: helduak eta gazteak, lanegunetan 6,00 euro eta larunbat, igande eta jaiegunetan 8,00 euro; haurrak, lanegunetan 5,00 euro eta larunbat, igande eta jaiegunetan 6,00 euro.

–Pilotalekuko argiaren fitxak: 2 euro.

–Gimnasioak.

  • Erroldatuak: hiru hileko kuota 15,00 euro, eta urteko kuota 50,00 euro.
  • Erroldatu gabeak: hiru hileko kuota 25,00 euro, eta urteko kuota 80,00 euro.
  • Gimnasioko giltzaren fidantza: 10,00 euro.

–Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia emateko tarifak:

  • Oin berriko eraikinak: 150,00 euro.
  • Egiturak eraberritzea, handitzea edo zaharberritzea: 100,00 euro.
  • Erabilera aldatzea, etxebizitzak egitea: 100,00 euro.

(Nolanahi ere, aurreko tarifetatik gorakoak baldin badira, kobratuko dira Hirigintza Zerbitzuak fakturatzen dituenak).

Erabaki honetan aurreikusi gabeko zerga-tasa eta zergapetze motetarako, jarraikiko zaie Ziraukin horiek arautzen dituzten ordenantzei eta lehendik diren erabakiei.

Ziraukin, 2026ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Pedro María Apesteguía Arraiza.

Iragarkiaren kodea: L2604208