2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIRAUKI
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2026ko zerga borondatez ordaintzeko epea
Ziraukiko Udalak adierazi du heldu den 2026ko apirilaren 10ean bukatuko dela epea borondatez ordaintzeko trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2026ko ekitaldiko zerga.
Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edo Nafarroako Rural Kutxako edozein sukurtsaletan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.
Ordainagiri helbideratuak 2026ko apirilaren 10ean kargatuko dira kontuetan.
Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legean ezarritako errekarguak eta interesak sortuko dituzte, eta betearazpen-bidez kobratuko dira.
Ziraukin, 2026ko martxoaren 11n.–Alkatea, Pedro Apesteguía Arraiza.
Iragarkiaren kodea: L2603991