64. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Uraren tasa 2025eko laugarren lauhilekoan. Borondatez ordaintzeko epea

Aditzera ematen da Castejongo Udalak 2025eko laugarren lauhilekoari dagozkion uraren ordainagiriak kobratuko dituela, jarraikiz Toki Ogasunei buruzko Foru Legeari eta Diru-bilketari buruzko Erregelamenduari.

Zergadunek beren banketxeetan helbideratutako ordainagiriak kargatuko dira kasuan-kasuan helbideratutako kontuan, eta helbideratu gabeko ordainagiriak, berriz, interesdunek ordaindu beharko dituzte banku-entitateetan nahitaez.

Borondatez ordaintzeko epea 2026ko maiatzaren 4an bukatuko da.

Helbideratu gabeko ordainagiriak interesdunen helbideetara igorriko dira. Hala ere, zergadunak ez badu agiri hori jasotzen, Udalaren bulegoetan eskatu beharko du.

Borondatez ordaintzeko epea bukatuta, ordaindu gabeko ordainagiriak premiamendu bidez kobratuko dira, kasuan kasuko errekarguarekin.

2025eko laugarren lauhilekoari dagozkion uraren ordainagiriak likidatzeko ebazpenaren aurka (administrazio bideari bukaera ematen baitio) errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken egunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken egunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken eguna iraganik.

Castejonen, 2026ko martxoaren 16an.–Alkatea, Noelia Guerra Lafuente.

Iragarkiaren kodea: L2604199