2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTE
Lerrokadurak aldatzea 97. eta 98. lurzatietan (Apóstol Santiago kalea). Behin betiko onespena
Cascanteko Udalak, 2026ko otsailaren 2an egidako ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen lerrokaduren aldaketa puntual bat egitea 97. eta 98. lurzatietan, Apóstol Santiago kalean.
Onespen-erabakia jendaurrean jartzen da, eta hirigintzako araudia argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onesten da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Xedapen orokor bat onesten duen erabaki honen kontra, jar daiteke, hautara, honako errekurtso hauetako bat:
–Aukerako gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia argitaratzen denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari (Iruña), bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluari (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legea).
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Cascanten, 2026ko otsailaren 4an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2601648