64. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Aldaketa. Ostatu bat ostatu berezi gisa birdefinitzea

Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.

Espedientea ikusgai egonen da Hirigintza Alorrean, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.

Espedientea: 279095H.

Sustatzailea: María Jesús Nicuesa Sanz.

Jarduera: lizentzia bat berriz definitzea, ostatutik ostatu berezira.

Tokia: Ezponda karrika 12, behea.

Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Burlatan, 2026ko martxoaren 12an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2604096