64. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa, 1. poligonoko 1382. lurzatiko lurzoruaren sailkapenean. Araudia

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren maiatzaren 28ko 33E/2024 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Burlatako Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzaile bat, 1. poligonoko 1382. lurzatiko lurzoruaren sailkapena aldatzeari buruzkoa. Aldaketaren sustatzailea Centros de Formación Social SA da.

Argitara ematen da espedienteko hirigintzako araudia, bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldea-antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Burlatan, 2026ko otsailaren 20an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Onetsitako araudia (PDFa, 25 MB baino gehiagokoa).

Iragarkiaren kodea: L2602815