2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIURRUN-OLKOTZ
2026ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena
Biurrun-Olkozko Udalak, 2026ko martxoaren 5ean egin bilkuran, onetsi zituen 2026ko karga-tasak, zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatutako espedientea behin betikoz onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Tebasen, 2026ko martxoaren 6an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.
Iragarkiaren kodea: L2604074