2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Aldaketa, ordenantza honetan: ordenantza, prezio publikoak arautzen dituena jantoki komunitarioaren zerbitzua erabiltzeko. Hasierako onespena
Berriozarko Udalak, 2026ko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat egitea ordenantza honetan: ordenantza, prezio publikoak arautzen dituena jantoki komunitarioaren zerbitzua erabiltzeko.
Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsiko da udal ordenantzaren aldaketa, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Berriozarren, 2026ko martxoaren 14an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2604159