2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERIAIN
Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 872. lurzatian. Behin betiko onespena
Alkateak 2025eko irailaren 30ean emandako 317/2025 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat Beriaingo Udal Planeko hiri-lurzoruko S-V unitateko 5. poligonoko 872. lurzatian, David Martínez Ruizek eta Berta Inaga Prebostek sustatua.
Iragarkia argitaratu zen 2025eko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 30ean, eta espedientea jendaurrean egon zen 20 egun baliodunean. Bada, ez zenez alegaziorik aurkeztu, behin behiko onetsi zen xehetasun-azterketa, 2026ko otsailaren 5eko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez.
Agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jar dadin eta publikoa izan dadin, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Beriainen, 2026ko otsailaren 13an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2602280