64. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Herri-ondasunen aprobetxamendu eta erabileragatik ezarritako eskubide eta kanonak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2026ko otsailaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, 9. puntuan erabaki zuen Herri-ondasunen aprobetxamendu eta erabileragatik ezarritako eskubide eta kanonak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketari hasierako onespena ematea.

Ordenantzaren aldaketa hori jendaurrean jartzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki-taulan iragarri ondoren, 30 eguneko epean, auzotar eta interesdun legitimoek aztertu ahal izan dezaten eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazio, eragozpen edo oharrak egin ditzaten.

Ordenantzaren aldaketa hori behin betiko onartutzat joko da jendaurrean jartzeko epea iragandakoan, baldin eta erreklamaziorik, eragozpenik edo oharrik aurkeztu ez bada, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan agindutakoaren arabera.

Baztanen, 2026ko otsailaren 26an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2603983