2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAXOA
Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 2087. lurzatian. Hasierako onespena
Artaxoako Udalak, 2026ko martxoaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, aldaketa xehatua egitearren Artaxoako Udal Planeko 1. poligonoko 2087. lurzatian. Plan berezi hori Marcos Escartin Miguel arkitektoak prestatu zuen 2026ko martxoaren 2an, eta Promociones Altaparrea SL da sustatzailea.
Jarraikiz ezarritakoari uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten du), espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, hura azter dadin eta egoki jotzen diren erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez daitezen.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Artaxoan, 2026ko martxoaren 18an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.
Iragarkiaren kodea: L2604287