2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAXOA
25/02223 gora jotzeko errekurtsoa, hizpide duena ordainsari-alde batzuk –antzinatasunaren kontzeptuan eta atzeraeraginezko ondorearekin– ordaintzeko eskaera bati emandako ukoa
Daniel Iriarte Iribarrenek 25/02223 gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegian, Artaxoako Udalaren Osoko Bilkurak 2025eko irailaren 5ean hartutako erabaki baten aurka, zeinaren bidez ukatu egin baitzen ordainsari-alde batzuk –antzinatasunaren kontzeptuan eta atzeraeraginezko ondorearekin– ordaintzeko eskaera bat.
Kontuan hartuz ezartzen dena urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak II. kapituluari eman zion testuaren arabera, bada, honako hau argitaratzen da eta espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen nahiei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Artaxoan, 2026ko martxoaren 16an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.
Iragarkiaren kodea: L2604200