2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAS
Ekonomia eta finantza plana 2024aren itxieran. Jendaurreko aldia
Arasko Udalak, 2026ko martxoaren 10ean egin osoko bilkuran, ekonomia eta finantza plana onetsi zuen, 2024ko ekitaldiaren itxieran gastuari eta egonkortasunari buruzko araua ez betetzeagatik.
Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten herritarrek edo interesdunek, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Arasen, 2026ko martxoaren 13an.–Alkatea, Jesús Carlos Fernández Rubio.
Iragarkiaren kodea: L2604157