Iragarkia
64. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 31
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
585E/2026 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi honen testua: deialdia, batetik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko mediku ikuskatzaileen 2 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko eta, bestetik, izangaien zerrendak eratzeko, hautaproben bitartez, lanpostu horretan aritu daitezen, bai aldi baterako kontratazioaren bidez, bai aldi baterako barne-igoeraren bidez.
Abenduaren 27ko 306/2023 Foru Dekretuaren bidez, 2023. urteko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen osasun-langileentzat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetarako; zehazki, Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako. Lan-eskaintza hori 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokio.
Abenduaren 27ko 117/2024 Foru Dekretuaren bidez, 2024. urteko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen osasun-langileentzat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetarako; zehazki, Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako. Lan-eskaintza hori 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasari dagokio (aurrekontuak 2024rako luzatu ziren).
Abenduaren 27ko 120/2024 Foru Dekretuaren bidez, 2024. urteko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen osasun-langileentzat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetarako, zehazki, Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako. Lan eskaintza hori 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasa espezifikoari dagokio (aurrekontuak 2024rako luzatu ziren).
Apirilaren 30eko 43/2025 Foru Dekretuaren bidez, 2025. urteko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen osasun langileentzat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoetarako, zehazki, Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako. Lan-eskaintza hori 2025era arte luzatu den 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasa espezifikoari dagokio.
Deialdi honen xedeko plazak izanen dira lehenago egindako lekualdatze-lehiaketa deialdian hutsik gelditzen direnak.
Azaldutakoaren arabera, bidezkoa da onestea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko mediku ikuskatzaileen 2 plaza sarrera-prozeduraren bidez eta oposizio-lehiaketaren sistema erabiliz betetzeko deialdia, bai eta deialdiaren oinarriak ere.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Deialdi bat onestea, batetik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko mediku ikuskatzaileen 2 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta, bestetik, hautaproben bidez, izangaien zerrendak osatzeko, lanpostu horretan jardun daitezen, bai aldi baterako kontratazio bidez, bai aldi baterako barne-igoeraren bidez.
2. Deialdiaren testua onestea; ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio-bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin, eta aintzat hartuz Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren urtarrilaren 12ko 7/2026 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.
Iruñean, 2026ko martxoaren 13an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.
ERANSKINA.–DEIALDIA, OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUKO MEDIKU IKUSKATZAILEEN 2 PLAZA BETETZEKO OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ
DEIALDIAREN OINARRIAK
1.–Deialdiaren xedea eta arau orokorrak.
1.1. Deialdiko plazak.
Deialdi honen xedea da mediku ikuskatzaileen 2 plaza betetzea oposizio-lehiaketa bidez. Destinoak honako hauek izanen dira:
- 2 plaza Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Zentraletan: 73110 eta 73485.
1.2. Plazen banaketa txandaka.
Azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, deialdiko plazak honako ordena korrelatibo honen arabera banatuko dira:
- Lehena, hirugarrena, bosgarrena eta abar, igoera-txandan.
- Bigarrena, laugarrena, seigarrena eta abar, txanda irekian.
Plaza hutsak betetzeko hurrenkera igoera-txandatik hasiko da kontatzen.
Hortaz, honela beteko dira deialdi honetako plazak:
- Plaza bat, igoera-txandan.
- Plaza bat, txanda irekian.
Bete gabe gelditzen badira igoera-txandarako, desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandarako edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba-txandarako gordeta dauden plaza hutsak, txanda horietako izangaiak ez iristeagatik hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuaziora, bidezko den txandakoei gehituko zaizkie, lehen ezarritako hurrenkeraren arabera.
Era berean, erreserba-txandetako edozeinetan, hautaprobak gainditzen dituztenak deialdiko plazak baino gehiago badira, izangai horiek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, txanda irekiko izangaiekin lehia garbian eta eskuratutako azken puntuazioren arabera.
Hori horrela, deialdian eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten igoera-txandako izangaiak txanda irekian onartuko dira, baldin eta betetzen badituzte azkeneko txanda horretan parte hartzeko eskatzen diren betebeharrak eta baldintzak, eta baldin eta kontrakoa adierazten ez badute.
1.3. Deialdi honen xedea da, halaber, 6. oinarrian aipatzen diren hautaproben bidez izangaien zerrendak osatzea, izangai horiek larrialdietako mediku ikuskatzaileen plazetan aritzeko, dela aldi baterako kontratazioaren bidez, dela aldi baterako barne-igoeraren bidez.
1.4. Deialdi honek arau hauetan xedatutakoari jarraituko dio:
–11/1992 Foru Legea, urriaren 20koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko araubidea arautzen duena.
–347/1993 Foru Dekretua, azaroaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko arauak ematen dituena.
–111/2011 Foru Agindua, irailaren 19koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez arautzen baitira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan osasun-arloko A mailako langileen lanpostuetan (A.1 eta A.2 estamentuak) sartzeko eta lanpostu horiek betetzeko prozedurak (II. eranskina), eta ezartzen baitira horietan aplikatu beharreko baremoak.
–97/2024 Foru Dekretua, azaroaren 6koa, Nafarroako administrazio publikoetan sartzeko eta bertako lanpostuak betetzeko merezimenduen balorazioa arautzen duena.
–7/2025 Foru Legea, ekainaren 4koa, Nafarroako administrazio publikoetan behin-behinekotasuna murrizteko langileen arloko ezohiko eta premiazko neurriak onesten dituena.
–202E/2025 Foru Agindua, ekainaren 6koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira betetzeko zailak diren lanpostuak zehazteko irizpideak eta lanpostu horiek betetzeko pizgarriak.
–205E/2025 Foru Agindua, ekainaren 16koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan betetzeko zailak diren lanpostuen zerrenda zehazten duena.
–Gainerako arau osagarriak.
1.5. Publizitatea.
Deialdi hau eta haren ondoriozko egintzak honako hauetako batean edo gehiagotan argitaratuko dira:
–Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko enplegu publikoaren web-orrian (www.empleosalud.navarra.es/eu/), erlaitz honetan: "Oposizioak", "Osasun-arloko kategoriak", "Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua", "Mediku ikuskatzailea". (Aurrerantzean, deialdiaren web-orria).
1.6. Lanpostuaren sailkapena.
Deialdi honetako lanpostua A maila edo taldekoa da, eta "Osasun arloko bestelako fakultatiboak" estamentuan eta "Medikua" espezialitatean dago sailkaturik (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen eranskina).
1.7. Ordainsariak.
Lanpostuaren ordainsariak izanen dira urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean eta aplika daitezkeen gainerako xedapenetan ezarritakoak.
1.8. Lanaldia.
Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio-organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.
Dedikazio esklusiboaren araubidean eginen dira zerbitzuak, hau da, prestasun osoz eta erabateko dedikazio absolutua izanda, irabazizko beste inolako jardueratan aritzeko aukerarik gabe, ez sektore publikoan ez pribatuan, urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen 10.3 artikuluan adierazitako kasuetan izan ezik.
Orobat, lanpostuan egin beharreko guardiak eta/edo guardia lokalizatuak egin beharko dituzte, zentroko zuzendaritzak edo, hark eskuordetuta, dagokion burutzak hori agintzen duenean.
1.9. Irakaskuntza.
Hala agintzen baitu azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legeak, osasun-langileek parte hartuko dute graduatu aurreko, graduatu ondoko eta etengabeko irakaskuntzan, eta hein berean lagunduko dute herritarren osasunaren aldeko heziketa-ekintzetan.
1.10. Lotura organikoa.
Arloko mediku ikuskatzailearen plaza bat lortzen duena dagokion atxikipen-eremura organikoki lotuta geldituko da, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 1. artikuluan ezarritakoaren arabera (foru-dekretu horren bidez arautu zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko modua).
1.11. Hizkuntzak.
Nafarroako edozein administrazio publikotan euskara edo hizkuntza komunitarioren bat jakin beharra duten plazetan sartzen direnek, geroago, beren administrazio publikoko beste plaza huts batzuk betetzeko prozesuetan parte hartzen ahalko dute, bakar-bakarrik, baldin eta horietan aritzeko hizkuntza hori nahitaez jakin behar bada. Xedapen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen-prozesuko emaitzak interesdunari aukera ematen bazion baldintza hori ezarrita ez zeukan plaza bat eskuratzeko.
2.–Betebeharrak.
2.1. Izangaiek betebehar hauek bete beharko dituzte oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko:
2.1.1. Txanda irekia.
a) Espainiako nazionalitatea izatea.
b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina.
c) Medikuntza eta Kirurgiako gradudun/lizentziadun titulua izatea, eta zeinahi espezialitatetakoa, edo eskaerak aurkezteko azken egunerako titulu horiek eskuratzeko moduan egotea.
Izangairen batek alegatzen badu eskatutako kategorian aritzea ahalbidetzen dioten ikasketa baliokideak dituela, baliokidetasun hori onartzen duen legezko edo erregelamenduzko xedapena aipatu beharko du, edo, bestela, Hezkuntzako, Lanbide Heziketako eta Kiroleko Ministerioak hori egiaztatzeko emandako ziurtagiria aurkeztu.
Tituluak atzerrian lortu badira, homologatuta daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira.
d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.
e) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia.
f) Bat etorriz Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoarekin, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.
2.1.2. Igoera-txanda.
Igoera-txandako izangaiek, txanda irekikoentzat adierazitako betebeharrez gainera, honako hauek ere bete beharko dituzte:
a) Nafarroako administrazio publikoetako langile finkoa izatea (funtzionarioa, estatutupekoa edo lan-kontratudun finkoa) eta borondatezko edo nahitaezko eszedentzia-egoeran ez egotea, salbu eta borondatezko eszedentzian dagoen pertsona deialdia egin duen administrazio bereko beste plaza finko edo aldi baterakoren batean ari bada lanean.
b) Deialdiko lanpostuaren maila edo talde berekoa edo beheragokoa izatea, eta beste kategoria batekoa.
c) 2.1.1.c) oinarrian eskatzen den titulazioa izatea eta gutxienez bost urteko antzinatasuna aitorturik izatea administrazio publikoetan.
2.2. Euskaraz jakitea derrigorrezkoa den plazetan sartzeko, beharrezkoa den ezagutza-maila izan behar da.
Ezagutza-maila hori frogatzeko, lehiaketaldiaren balorazioa egiteko merezimenduak aurkezten direnean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera dagokion titulua edo ziurtagiria aurkeztu beharko da; zehazki, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean aipatutako zerrendan agertzen diren ziurtagirietako bat (ebazpen hori 2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 27koan).
2.3. Kasu guztietan, izangaiek eskaerak aurkezteko epearen azken egunerako bete behar dituzte betebehar horiek, eta hautapen-prozesu osoan haiek betetzen segitu, harik eta izendatzen dituzten arte.
3.–Eskaera, tasak eta dokumentazioa.
3.1. Inskripzioa egiteko epea.
Inskripzio-eskaera aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe hori luzaezina izanen da.
3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.
Inskripzio-eskaeraren aurkezpena eta tasen ordainketa telematika bidez eginen dira, deialdiaren web-orriaren bidez, erlaitz honetan: "Oposizioak", "Osasun-arloko kategoriak", "Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua", "Mediku ikuskatzailea".
%33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan edo bitartekoetan, hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo nola doitu behar diren denbora eta/edo bitartekoak. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean, 3.4 atalean ezarritakoari jarraikiz.
3.3. Tasak.
Azterketa-eskubideengatik eta espedientea formalizatzeko, 41,60 euroko tasa ordaindu behar da telematikoki. Azterketa-eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.
Honako hauek tasa ordaintzetik salbuetsita daude:
a) %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiak.
b) Hautaproben deialdia argitaratu baino gutxienez hilabete lehenagotik langabe gisa inskribaturik daudenak.
Salbuespen hori frogatzeko, izangaiek baimena ematen ahal diote Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari kontsulta egin diezaion dagokion erakundeari. Kontsulta hori egiteko baimenik ematen ez badute, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, non agertuko baita zer egunetan inskribatu ziren langabe gisa.
c) Aldi baterako barne-igoerako zerrendetan bakar-bakarrik parte hartzea eskatzen dutenak.
3.4. Inskripzio-eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Inskripzio telematikoa egiteko unean, izangaiek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, kasuaren arabera:
–Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi badute, eta langabezia-egoera kontsultatzeko baimenik ematen ez badute, kasu horretan bakarrik, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, non agertuko baita zer egunetan inskribatu ziren langabe gisa.
–Deialdian igoera-txandan parte hartzea eskatzen duten izangaiek, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako administrazio publiko bateko langile finkoak baldin badira, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, hauek guztiak jasotzen dituena: zer araubide juridiko duten, zer egunetan izendatu edo kontratatu zituzten, aitortua duten antzinatasuna, zer maila edo taldetakoak diren eta zer administrazio-egoeratan dauden.
–%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:
a) IMSERSOk edo autonomia-erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.
b) Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea aitortzen diena, hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.
c) Organo eskudunari %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa aitortzeko eskatu diotela frogatzen duen agiria. Betiere, aitorpen hori lortu beharko da, modu frogagarrian, deialdi honetan plaza hutsak aukeratzeko ezarritako epea ireki baino lehen. Bestela, interesdunak galduko ditu txanda horretan parte hartzearekin lotutako eskubide guztiak, hots, %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa aitortua dutenentzako erreserba-txandaren bidez parte hartzearekin lotutako eskubide guztiak.
%33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan, komenigarritzat jotzen dituzten agiriak aurkezten ahalko dituzte egokitzapenak justifikatzeko.
–Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek izaera hori frogatu beharko dute, hauetakoren bat aurkeztuz: kondena-epai bat genero-indarkeriako delitu batengatik, babes-agindu bat edo genero-indarkeriaren biktimaren aldeko kautelazko neurri bat erabakitzen duen beste edozein ebazpen judizial, edo, bestela, Fiskaltzaren txostena, izangaia genero-indarkeriaren biktima delako zantzuak daudela adierazten duena. Genero-indarkeriaren egoerak egiaztatzeko, halaber, gizarte-zerbitzuen, zerbitzu espezializatuen edo genero-indarkeriaren biktimentzako Administrazio Publiko eskudunaren harrera-zerbitzuen ziurtagiria eta txostena aurkezten ahalko dira.
Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.
4.–Izangai onartu eta baztertuen zerrendak.
4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du deialdiaren web-orrian argitara dadila.
Izangaien zerrenda horietan, bai eta hautapen-prozeduraren barruko ondorengo jarduketetan ere, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak identifikatzeko, gezurrezko izen bat erabiliko da, bakoitzari modu automatikoan esleituko zaiona parte hartzeko eskaera-orria aurkezten duenean, deusetan galarazi gabe publikotasun- eta gardentasun-printzipioak aplikatzea.
4.2. Behin-behineko zerrenda argitaratu ondoko hamar egun balioduneko epean, izangaiek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, eta, akatsik egin badute, zuzendu. Telematikoki aurkeztu beharko dituzte, deialdiaren web-orriaren bidez.
4.3. Alegazioak aurkezteko epea bukatu eta haiek ebatzita, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du deialdiaren web-orrian argitara dadila. Ebazpen hori onetsi eta argitaratzearekin, ebatzitzat joko dira aurkeztutako erreklamazioak.
4.4. Izangairen bat kanporatzen bada berari egotz dakiokeen arrazoi bategatik, ez zaio azterketa-eskubideengatik ordaindutako tasa itzuliko.
4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du berez ekartzen interesdunei onartzea ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako betebeharrak betetzen dituztela. Hautapen-prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
4.6. Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, organo eskudunak oposizio-lehiaketako plazak bete gabe gelditu direla adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
5.–Kalifikazio-epaimahaia.
5.1. Hauek izanen dira kalifikazio-epaimahaiko kideak:
Epaimahaiburu titularra: María Cristina Agudo Pascual andrea. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Farmazia eta Prestazioen zuzendariordea.
Ordezko epaimahaiburua: Javier Gorricho Mendivil jauna. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Farmaziako Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzuko burua.
Epaimahaikide titularra: Patricia Serra Arbeloa andrea. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Prestazio eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzuko burua.
Ordezko epaimahaikidea: Santiago Moreno Hermosilla jauna. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Prestazio eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzua.
Epaimahaikide titularra: Iranzu Soto Ortigosa andrea. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomiko eta Administratiboaren Ataleko burua.
Ordezko epaimahaikidea: Francisco Javier Garjón Parra jauna. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Medikamentuaren gaineko Aholkularitza eta Informaziorako Zerbitzuko burua.
Epaimahaikide titularra: M.ª Concepción Celaya Lecea andrea. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Farmazia eta Prestazioen Zuzendariordetzako farmazialaria.
Ordezko epaimahaikidea: Enrique Sainz de Murieta García de Galdeano jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Errehabilitazio Zerbitzuko burua.
Idazkari titularra: Eva Estébariz Arteta andrea. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzako administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).
Ordezko idazkaria: Raquel Errea Irisarri andrea. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzako administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).
Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo eskudunari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia. Ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, bertan izan gabe kideen gehiengo osoa, gutxienez. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen arazo guztiak.
5.3. Epaimahaiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Zentraletan izanen du egoitza: Tutera kalea 20, 31003 Iruña.
6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.
6.1. Deialdi honetako faseak hurrenkera honetan eginen dira: lehendabizi, oposizioaldia, eta hura bukatuta, lehiaketaldia.
6.2. Oposizioa 2026ko irailean hasiko da. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioaldia zer toki, egun eta ordutan izanen den.
6.3. Oposizioaldia eta balorazioa.
6.3.1. Oposizioaldian proba hauek egin beharko dira:
a.1.) Proba teoriko-praktikoa, test erakoa: idatziz erantzun beharko zaio I. eranskinean agertzen den gai-zerrendari buruzko galdera sorta bati. Galdera bakoitzari erantzuteko, zenbait aukera emanen dira, baina bakarra izanen da zuzena. Proba hasi baino lehen zehaztuko du epaimahaiak zenbat galdera izanen diren, zer penalizazio izanen duten erantzun okerrek eta probak zenbat iraunen duen gehienez.
a.2.) Deialdi honen xedeko lanpostuaren jardunarekin zerikusia duten kasu kliniko praktiko batzuk ebaztea (erantzunak test motakoak izanen dira). Kasu praktiko horiek epaimahaiak zehaztuko ditu eta izangai guztientzat berdinak izanen dira. Proba hasi baino lehen jakinaraziko du epaimahaiak zenbat kasu praktiko diren, zein izanen den horiek ebazteko gehieneko denbora eta, hala badagokio, kasu bakoitzari esleituko zaion gehieneko puntuazioa.
Bi probak egun berean eginen dira, bata bestearen ondotik.
6.3.2. Oposizioaldia honela baloratuko da:
Lehenengo probak 33 puntuko balorazioa izanen du. Gehieneko puntuazioa (33 puntu) proban puntuazio altuena ateratzen duenari emanen zaio, eta gainerako izangaiei, berriz, proportzionalki dagokien puntuazioa. Baztertuta geldituko dira 33 puntutik gutxienez 16,5 lortzen ez dituzten izangaiak.
Bigarren probak 33 puntuko balorazioa izanen du, gehienez ere, eta baztertuta geldituko dira gutxienez 16,5 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak.
6.3.3. Ariketarako dei bakarra eginen da. Izangaiek bertara agertu beharko dute aldean dutela nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Agertzen ez dena baztertua geldituko da oposizioalditik, eta, beraz, lehiaketatik.
6.3.4. Prozesu honetan, probak egiteko behar dituzten egokitzapenak ezarriko zaizkie desgaitasuna duten izangaiei, baldin eta eskatu badituzte prozesuan parte hartzeko eskaeran, eta, betiere, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak zehazten duenari jarraikiz.
6.3.5. Ariketaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak deialdiaren web-orrian argitaratuko ditu lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea irekiko du alegazioak bide telematikoz aurkezteko.
Alegazioak ebatzi ondoren, epaimahaiak deialdiaren web-orrian argitaratuko ditu oposizioaldiko behin betiko puntuazioak.
6.4. Lehiaketaldia eta balorazioa.
6.4.1. Epaimahaiak lehiaketaldiari ekinen dio oposizioaldia gainditzen duten izangaiekin.
Merezimenduak telematikoki aurkeztu beharko dira, deialdiaren web-orriaren bidez, baremoan adierazitako atalen arabera dagokien kategoria hautatuta. Merezimenduak aurkezteko, hamar egun balioduneko epea izanen da, oposizioaldiko behin betiko emaitza argitaratzen denetik.
Aski izanen da agirien kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak. Salbuespenez, jatorrizko agiriak eskatzen ahalko dira.
Ez dira merezimendu hauek aurkeztu beharko, epaimahaiaren esku jarriko baitira zuzenean, balorazioa egin dezan:
–Nafarroako Gobernu osoan egindako zerbitzuak.
–Web-orriaren bidez erakusten direnak, aurreko deialdiren batean baloratu dituztelako eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko deialdien datu-basean daudelako.
6.4.2. Lehiaketaldian, izangaiek alegatu eta frogatutako merezimenduak kalifikatuko dira, deialdi honi erantsitako baremoaren arabera (II. eranskina).
Lehiaketaldian ez da izangairik baztertuko. Fase honetan gehienez 40 puntu eskuratzen ahalko dira.
Aurrekoaz gain, euskararen ezagutza baloratuko da plazak kokatuta dauden eremuaren arabera, honako irizpide hauen arabera:
a) Eremu euskaldunean: merezimenduen baremoko gainerakoari esleituriko puntuazioaren %11.
b) Eremu mistoan: merezimenduen baremoko gainerakoari esleituriko puntuazioaren %7, herritarrekiko arreta edo tratu-maila aintzat harturik hala ezarria duten plazetarako.
Balorazio horretatik kanpo geldituko dira euskara jakitea nahitaezkoa duten plazak.
6.4.3. Merezimenduak baloratzean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arte egindakoak baizik ez dira kontuan hartuko. Geroagoko merezimenduak ez dira aintzat hartuko.
6.4.4. Merezimenduen baremoaren 1. ataleko balorazioan kontuan hartuko da deialdiko lanpostua "Osasun-arloko beste fakultatibo batzuk" estamentuan eta "Medikuntza" espezialitatean sailkaturik dagoela Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko estamentu eta espezialitateen izendapenen indarreko sailkapenean (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen eranskina).
Egindako zerbitzuak frogatzeko, zentroko zuzendariak edo langileriaren buruak egindako ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, eta bertan nahitaez datu hauek jarri:
–Lantokia.
–Estamentua eta/edo espezialitatea.
–Egindako zerbitzuen iraupena, zer egunetatik zer egunetara adierazita, baita guztirako egun kopurua ere.
Enpresa pribatuetan egindako zerbitzuen kasuan, ziurtagiri horretaz gain, aurkeztu beharko da Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emandako lan-bizitzaren txostena.
6.4.5. Epaimahaiak baremoaren atal bakoitzean izangaiei aintzat hartutako merezimenduak baloratuko ditu. Ez du inoiz aintzat hartuko izangaiek aurretik alegatu gabeko eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du atal bakoitzerako ezarritako puntuazioa baino handiagorik eman.
Baldin eta merezimenduak alegatzeko aurkezten diren frogagiriak aztertuta ondorioztatzen bada izangairen batek ez dituela merezimendu horiek, emandako puntuazioa kenduko zaio, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiokeen erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak.
6.4.6. Lehiaketaldia bukaturik, epaimahaiak deialdiaren web-orrian argitaratuko du balorazioaren emaitza, izangai bakoitzak lortutako puntuazioa adierazita, eta bost egun balioduneko epea irekiko da alegazioak bide telematikoz aurkezteko.
Alegazioak ebatzi ondoren, epaimahaiak deialdiaren web-orrian argitaratuko ditu lehiaketaldiko behin betiko puntuazioak.
7.–Azken puntuazioa.
Azken puntuazioa izanen da lehiaketaldiko eta oposizioaldiko puntuazioen batura.
Azken puntuazioetan berdinketarik badago, oposizioaldian puntuaziorik altuena duenak izanen du lehentasuna. Berdinketak badirau, deialdi honen II. eranskineko baremoaren atalen hurrenkerari jarraikiz guztira puntuazio handiena lortzen duenari emanen zaio lehentasuna. Berdinketak badirau, azpiatalen hurrenkerari jarraikiko zaio.
Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, deialdiaren web-orrian, prozesua gainditu duten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuazioen araberako hurrenkeran, eta deialdiko plaza kopuruan sartzen diren izangaiak izendatzeko proposamena eginen dio administrazio-organo eskudunari.
8.–Zentroa hautatzea eta esleitzea.
8.1. Destinoko zentroaren hautaketa eta esleipena eginen da izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu baino lehen, izangaiek egindako eskaeren arabera, parte hartzeko txanda eta lortu duten ordena kontuan hartuta, eta, betiere, plaza horietan sartzeko oinarri hauetan eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte.
8.2. Lehenik, igoera-txandan parte hartzen dutenek hautatuko dute, eta, ondoren, txanda irekikoek.
Nafarroako Foru Komunitateak onetsitako araudiaren arabera egiten diren sarrera-deialdietan, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna aitortua duten izangaiek eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek, plaza lortuz gero, edozein txandatan parte hartuta, eta izaera hori frogatzen badute, lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik plaza hutsak hautatzeko orduan, deusetan galarazi gabe desgaitasuna duten pertsonentzat ezarritako lehentasun-ordena.
8.3. Desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu plaza batean edo bestean jarduteko, plazak hautatzen hasi aurretik, egokiena esleituko zaio, horren gainean egiten den txostena aztertu eta gero.
8.4. Honako hau izanen da hautaketa egiteko prozedura:
–Hautaketa egin baino lehen, hautatu dezaketen izangaien zerrenda eta aukeratzen ahal dituzten zentroen eta plazen zerrenda argitaratuko dira. Informazio hori deialdiaren web-orrian argitaratuko da.
–Parte-hartzaileek telematika bidez eginen dituzte eskaerak, deialdiaren web-orriaren bidez, hamar egun balioduneko epean, oposizio-lehiaketaren azken emaitza argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaera horietan, hautatu nahi dituzten plazak zerrendatu beharko dituzte, lehentasunaren arabera ordenatuta.
8.5. Organo deitzaileak puntuazio-ordenari eta ezarri diren gainerako irizpideei jarraikiz eginen du plazak hautatzeko eta esleitzeko egintza, eta horren emaitzaren berri emanen du deialdiaren web-orriaren bidez.
9.–Izendapen-proposamena eta agirien aurkezpena.
9.1. Administrazio-organo eskudunak behar den izendapen-proposamena eginen du plaza egokitu zaien izangaien alde. Proposamen hori deialdiaren web-orrian argitaratuko da.
9.2. Proposamena argitaratu ondoko hamar egun balioduneko epean, proposatutako izangaiek kasu bakoitzerako adierazten diren agiri hauek helarazi beharko dizkiote Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Sarrerarako eta Lanpostuak Betetzeko Atalari, Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.
9.2.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko edo haren erakunde autonomoetako langile finkoak ez diren izangaien kasuan:
a) Nortasun-agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta identitatea frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.
b) Tituluaren gaineko dokumentazioa, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.
c) Zinpeko deklarazioa, adierazten duena ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua eta ez dela baztertua izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik.
d) Zinpeko aitorpena edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta lanpostuari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
e) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela karguan aritzea eragozten dion gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik.
f) Abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuan arautzen den Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak emandako ziurtagiri negatiboa, edo Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari baimena ematea ziurtagiri hori eska diezaion Sexu Delitugileen Erregistro Zentralari.
Desgaitasuna duten pertsonen txandan parte hartzen duten izangaiek, gainera, balorazio- eta orientazio-talde eskudunek emaniko frogagiri bat aurkeztu beharko dute, zehazten duena desgaitasun-gradua zenbatekoa den eta desgaitasuna deialdiko lanpostuaren eginkizun eta zereginekin bateragarria dela.
Nafarroako Foru Komunitatekoa edo haren erakunde autonomoetakoa ez den Nafarroako beste administrazio publiko bateko langile finkoak diren izangaiek, aurrekoaz gain, 3.4 oinarrian agertzen den ziurtagiri eguneratua aurkeztu beharko dute.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko edo haren erakunde autonomoetako langile finkoak diren izangaiek 9.2.1.b), e) eta f) ataletan adierazitako agiriak soilik aurkeztu beharko dituzte.
Aski izanen da agirien kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak. Salbuespenez, jatorrizko agiriak eskatzen ahalko dira.
10.–Izendapena eta jabetza hartzea.
10.1. Administrazio-organo eskudunak, ebazpen bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, edo langile lan-kontratudun finko gisa kontratatzeko baimena emanen du, eta plaza hutsak esleituko dizkie.
10.2. Izendapenaren eta plazaren jabetza-hartzearen bidez, izendatuak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.
Bestalde, langile lan-kontratudun finkoek dagokien araubide juridikoaren ondoriozko eskubide eta eginbehar guztiak izanen dituzte.
Nafarroako Administrazio Publikoetako edozein montepioren eskubide pasiboen araubidean afiliatuta daudenek aukeran izanen dute Administrazioari dagokion montepioan jarraitzea edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatzea.
10.3. Izendapena edo, hala badagokio, kontratazioa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak. Izendapen-ebazpenean ezartzen den egunean hartuko dute plazen jabetza hautatutako pertsonek, aski justifikaturik dauden kasuetan izan ezik.
10.4. Jabetza hartzen ez dutenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario bihurtzeko edo langile lan-kontratudun finko gisa kontratatuak izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
10.5. Deialdiko plazak beteko direla ziurtatzeko, izangairen batek uko egiten badu, baldintzak betetzen ez baditu, dagokion epean eta moduan plaza aukeratzen ez badu edo izendapen-proposamenaren ondotik eskatzen den dokumentazioa aurkezten ez badu, administrazio-organo eskudunak plaza hutsak beteko ditu prozesua gainditu dutenen zerrendan jarraian agertzen diren izangaiekin.
Aurreko atalean aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako plaza-hautaketa. Beraz, funtzionario edo kontratatu berriei egoera horien ondoriozko plazak esleituko zaizkie.
10.6. Izangaietatik inork ez badu gainditzen oposizio-lehiaketa, organo eskudunak ebazpen bat emanen du adierazteko bete gabe gelditu direla oposizio-lehiaketako plazak. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
10.7. Errekurtsoren bat jartzen bada deialdi honen aurka edo oposizio-lehiaketaren garapenaren edo ebazpenaren aurka, oposizio-lehiaketa ez da irmoa izanen harik eta errekurtsoak ebazten diren arte.
11.–Zerrendak prestatzea aldi baterako kontratazioak egiteko, bai Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan, bai Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan.
11.1. Aldi baterako kontratazioetarako zerrendak prestatzeko eta gero horiek kudeatzeko orduan, Osasuneko kontseilariaren ekainaren 14ko 180E/2024 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiko zaio, edo zerrendek indarra hartzeko unean indarrean den foru-aginduan xedatutakoari; izan ere, foru-agindu horren bidez, zenbait arau onetsi ziren Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko (2024ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 30ekoa).
11.2. Kontrataziorako zerrenda motak.
Esparru bakoitzean bi zerrenda eginen dira aldi baterako kontratazioetarako: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta bestea, iraupen luzeko kontratuetarako.
11.3. Aldi baterako kontrataziorako zerrendetan sartu nahi dutenek deialdian eskatutako baldintzak bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta baldintza horiek bete prozedura osoan zehar.
Ezin dute aldi baterako kontrataziorako zerrendetan izena eman kategoria horretan berean plaza finkoa jabetzan dutenek.
11.4. Titulazioa eta egindako zerbitzuak aurkeztea eta aukerak hautatzea.
Dokumentazioa aurkezteko eta aukerak hautatzeko, hamar egun balioduneko epea izanen da, oposizio-lehiaketaren azken emaitza argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Telematikaz eginen da, dagokion kategoriara sartuz esteka honen bidez: https://empleosalud.navarra.es/eu/contratacion.
11.4.1. Titulazioa.
Aldi baterako kontrataziorako zerrendan onartua izan nahi duenak frogatu beharko du baduela deialdian eskatzen den titulua.
Izangaiaren titulazioa gure datu-baseetan badago, adierazitako web-orrian erakutsiko zaio, eta kasu horretan ez da beharrezkoa izanen berriz eranstea. Bestela, erantsi egin beharko da.
Nahi duenak baimena ematen ahal dio kontratazioa kudeatzen duen zentroari bere titulazioa kontsultatzeko Hezkuntza Ministerioko Datuak Egiaztatzeko Zerbitzuan, baina aukera horrek ez du beti bermatzen egiaztapena, batzuetan ez baita ministerio horretan agertzen.
11.4.2. Egindako zerbitzuak.
Oposizioaldia gainditzen ez dutenek bakarrik aurkezten ahalko dituzte egindako zerbitzuak. Izangaiak ikusten badu egindako zerbitzuak web-orrian agertzen direla, ez ditu berriz erantsi beharko.
–Zerbitzuak Nafarroako Gobernuan edo haren erakunde autonomoetan egin badira, ez da inolako dokumentaziorik aurkeztu behar horiek egiaztatzeko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzak ofizioz erantsiko baitu.
–Aldiz, zerbitzuak Nafarroako Gobernutik eta/edo haren erakunde autonomoetatik kanpo egin badira, zentro bakoitzeko langileen arloko burutza duen organoak egindako ziurtagirien bidez frogatu beharko dira. Ziurtagiri horietan honako datu hauek azaldu beharko dira nahitaez: lantokia, estamentua eta/edo espezialitatea eta zerbitzualdiaren iraupena, zer egunetatik zer egunetara adierazita, baita guztirako egun kopurua ere.
11.4.3. Kontratazio-zerrenden esparruak eta motak aldatzea.
Interesdunek aukera izanen dute deialdian inskribatzeko eskaeran hautatutako zerrenda mota (kontratu luzeak edo laburrak) eta esparruak aldatzeko, murrizteko edo zabaltzeko.
11.4.4. Lanaldi murriztuak egiteko deiak hautatzea edo baztertzea.
Interesdunek zilegi izanen dute eskatzea, modu telematikoan, ez diezaietela lanerako deitu baldin eta eskaini behar zaien kontratazioa lanaldiaren heren batekoa edo gutxiagokoa bada.
Izangaiek, hala nahi badute, eskatzen ahalko dute deitu diezaietela bakarrik lanaldiaren %50eko edo gutxiagoko kontratazioak eskaintzeko.
Gainera, beste aukera batzuk ere hautatzen ahalko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera gaituta badaude.
11.5. Euskara.
Aldi baterako kontratazio zerrendetako izangaiek noiznahi egiaztatzen ahalko dute euskararen ezagutzaren betebeharra, zerrenda horiek indarrean dauden bitartean.
11.6. Desgaitasuna duten pertsonak.
Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko orduan, errespetatuko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileei aplikatu beharreko araudian desgaitasunaren arloan ezarritakoa.
Desgaitasun-egoera noiznahi frogatzen ahalko da, zerrendak indarrean dauden bitartean, eta, halakoetan, araudian ezarritako lehentasuna sortuko da desgaitasuna frogatzen den unean.
Aldi baterako kontrataziorako deituz gero, frogatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela kontratazioaren xede den lanpostuarekin. Frogagiri hori ofizioz eginen dute balorazio- eta orientazio-talde eskudunek.
11.7. Indarrean jartzea.
Hautapen-prozesu honen ondorioz sortuko diren aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendek indarra hartuko dute plaza eskuratzen dutenen izendapen-proposamena argitaratu eta biharamunean.
12.–Zerrendak prestatzea aldi baterako barne-igoerarako, bai Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan, bai Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan.
12.1. Aldi baterako barne-igoerako zerrendak prestatu eta kudeatzeko orduan, honako hauei jarraikiz jokatuko da: azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretua (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta lanpostuak betetzeko modua arautzen duena) eta Osasuneko kontseilariaren urriaren 28ko 379E/2025 Foru Agindua (zeinaren bidez arautzen baita lanpostuak aldi baterako barne-igoeraren bidez betetzeko prozedura Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan), edo zerrenda horiek indarra hartzen dutenean indarrean den araudia.
12.2. Aldi baterako barne-igoeran parte hartu nahi duenak eskaeran adierazi beharko du interes hori, eta, era berean, zein lan-esparrutarako jaso nahi dituen deiak, aldez aurreko barne-egokitzapenean zehaztutakoen artean. Esparrurik aukeratzen ez badu, ulertuko da izangaiak guztietan sartuta egon nahi duela.
Hala ere, nahi izanez gero, hasierako aukera horiek 10 egun balioduneko epean aldatzen ahalko dira, deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Horrez gain, esparruen aukerak urtero aldatzen ahalko dira, otsailean eta irailean. Aldaketa horrek indarra izanen du, hurrenez hurren, urte bakoitzeko martxoaren 1etik eta urriaren 1etik aurrera sortzen diren igoera-eskaintzetarako.
12.3. Zerrenda horietan egon nahi dutenek baldintza batzuk bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta haiek betetzen jarraitu prozedura guztian; hauek dira baldintzok:
a) Osasunbidea Nafarroako Osasun Zerbitzuko langile finkoa izatea, eta terapeuta okupazionalen lanpostuari dagokion maila-taldetik edo kategoriatik beheragoko batean sailkatua egotea. Ondorio horietarako, beheragoko kategoriako lanpostutzat joko dira maila berekoak izanda destinoko edo berariazko osagarri txikiagoak jasotzen dituztenak.
b) Jarduneko zerbitzuan edo eszedentzia berezian egotea. Nolanahi ere, deia egiten den unean eta sustapen-aldian, jarduneko zerbitzuan egoteko baldintza bete beharko da.
c) Lanpostu horretarako eskatzen den titulazioa izatea eta 2.1.1 oinarrian ezarritako gainerako baldintzak betetzea.
12.4. Zerrenda horretan sartzeko, deialdi honetan zehazten den probako edo probetako puntuazio onenaren %30 lortu beharko da gutxienez.
12.5. Oposizio-lehiaketaren azken emaitzak argitaratu ondoren, aldi baterako barne-igoerarako izangaien zerrendak sortuko dira, esparru bakoitzean mailaz igotzeko moduan dauden izangaiekin, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta.
Sarrera-deialdi batetik datorren aldi baterako barne-igoerako zerrenda bakoitzean lehentasun-ordena ezartzeko, lehenik eta behin, gainditutako azterketa kopuruari erreparatuko zaio; azterketa kopuru bera gainditu dutenen artean, horietan guztira lortutako kalifikazioa hartuko da kontuan; eta berdinketak jarraitzen badu, gainditu gabeko azterketen nota gehituta ebatziko da.
Oraindik ere berdinketarik izanez gero, hura hausteko kontuan hartuko da deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean aitortutako antzinatasuna. Berdinketak bere horretan badirau, zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan atera den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.
12.6. Titulazioa aurkeztea.
Zerrendan sartzeko, deialdian eskatutako titulazioa aurkeztu beharko da, deialdiaren azken emaitza argitaratu eta biharamunetik 10 egun balioduneko epean.
Izangaiaren titulazioa jasoa baldin badago aldi baterako barne-igoerako deiak kudeatzen dituen erakundean, adierazitako web-orrian erakutsiko zaio, eta kasu horretan ez da beharrezkoa izanen berriz eranstea.
Telematikaz eginen da, dagokion kategoriara sartuz esteka honen bidez: https://empleosalud.navarra.es/eu/.
12.7. Euskara.
Aldi baterako barne-igoerako zerrendei dagokienez, euskararen ezagutza edozein unetan egiaztatzen ahalko da, betiere deia jaso aurretik.
12.8. Desgaitasuna duten pertsonak.
Aldi baterako barne-igoerarako izangaien zerrendak kudeatzeko orduan, errespetatuko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileei aplikatu beharreko araudian desgaitasunaren arloan ezarritakoa.
Desgaitasun-egoera noiznahi frogatzen ahalko da, zerrendak indarrean dauden bitartean, eta, halakoetan, araudian ezarritako lehentasuna sortuko da desgaitasuna frogatzen den unean.
Aldi baterako barne-igoerarako deituz gero, frogatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela igoeraren xede den lanpostuarekin. Frogagiri hori ofizioz eginen dute balorazio- eta orientazio-talde eskudunek.
12.9. Indarrean jartzea.
Hautapen-prozesu honen ondorioz sortuko diren aldi baterako barne-igoerarako izangaien zerrendek indarra hartuko dute plaza eskuratzen dutenen izendapen-proposamena argitaratu eta biharamunean.
13.–Errekurtsoak.
Deialdi honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta haren kontra eta bere oinarri eta egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin, eta aintzat hartuz Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea.
Kalifikazio-epaimahaiaren behin betiko egintzen kontra, zeinek ez baitute administrazio-bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.2 artikuluarekin.
I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA OROKORRA
1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Atariko titulua. 13/1982 Lege Organikoa, abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzkoa: Atariko titulua.
2. gaia.–2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena: I., II. eta III. kapituluak.
3. gaia.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena: I. titulua eta II. tituluko VIII. kapitulua. 11/1992 Foru Legea, urriaren 20koa, Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duena.
4. gaia.–10/1990 Foru Legea, azaroaren 23koa, Osasunari buruzkoa.
5. gaia.–41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrak arautzen dituena, eta 17/2010 Foru Legea, azaroaren 8koa, Nafarroako Foru Komunitatean osasunaren alorrean pertsonek dituzten eskubide eta betebeharrei buruzkoa.
6. gaia.–3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa: Atariko titulua eta I. titulua.
7. gaia.–44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Osasun-arloko Lanbideen Antolamenduari buruzkoa: atariko titulua eta I. titulua.
8. gaia.–16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren Kohesio eta Kalitateari buruzkoa: atariko kapitulua, eta I. kapitulutik VIII.era bitartekoak.
Gai-zerrenda espezifikoa.
1. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.
2. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa (II. titulua).
3. gaia.–7/2018 Errege Lege Dekretua, uztailaren 27koa, Osasun Sistema Nazionalerako sarbide unibertsalari buruzkoa.
4. gaia.–Osasuna babesteko eskubidea Espainiako Konstituzioan. 14/1986 Lege Orokorra, apirilaren 25ekoa, Osasunari buruzkoa.
5. gaia.–8/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Gizarte-Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina onesten duena.
6. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Datuak babesteko printzipioak. Pertsonen eskubideak. Titulartasun publikoko fitxategiak. Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa.
7. gaia.–1/2015 Legegintzako Errege Dekretua, uztailaren 24koa, Medikamentuen eta osasun-produktuen bermeei eta haien erabilera arrazionalari buruzko Legearen testu bategina onesten duena.
8. gaia.–1718/2010 Errege Dekretua, mediku-errezetari eta banaketa-aginduei buruzkoa. Errezeta elektronikoa. Erizainek gizakiendako sendagaiak eta osasun-produktuak aholkatzea, erabiltzea eta banatzeko baimena ematea: Nafarroako Foru Komunitatean aplikatzekoa den araudia.
9. gaia.–1015/2009 Errege Dekretua, ekainaren 19koa, egoera berezietan sendagaiak nola erabili behar diren arautzen duena.
10. gaia.–Errezetak ikus-onestea. 618/2007 Errege Dekretua, maiatzaren 11koa, zeinaren bidez arautzen baita nola ezarri erreserba bereziak, ikus-onesteko prozeduraren bidez, medikamentuak agintzeko eta emateko baldintzetan.
11. gaia.–1030/2006 Errege Dekretua, irailaren 15ekoa, Osasun Sistema Nazionaleko ohiko zerbitzuen zorroa eta hura gaurkotzeko prozedura ezartzen dituena.
12. gaia.–16/2012 Errege Lege Dekretua, apirilaren 20koa, Osasun Sistema Nazionalaren jasangarritasuna bermatzeko eta prestazioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko premiazko neurriei buruzkoa.
13. gaia.–1207/2006 Errege Dekretua, urriaren 20koa, Osasun Kohesio Funtsaren kudeaketa arautzen duena.
14. gaia.–Osasun Sistema Nazionalaren erreferentziazko zentroak, zerbitzuak eta unitateak izendatzeko eta egiaztatzeko prozeduraren araudia. Pazienteak bideratzeko prozedura, arreta jaso dezaten Osasun Sistema Nazionalaren erreferentziazko zentro, zerbitzu edo unitate batean.
15. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa (atariko titulua, I. titulua, II. titulua, III. tituluaren V. kapitulua eta xedapenak).
16. gaia.–11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa.
17. gaia.–3/2022 Foru Dekretua, urtarrilaren 26koa, zeinaren bidez osasun-arloko eta arlo soziosanitarioko lotura-hitzarmen bereziak arautzen baitira.
18. gaia.–13/2017 Foru Legea, azaroaren 16koa, Osasunaren eta Gizarte-zerbitzuen arloetako Itun Sozialak arautzen dituena.
19. gaia.–Osasun-sistemen antolaketa: zuzeneko eta zeharkako kudeaketa, bestelako kudeaketa-ereduak.
20. gaia.–Laneko istripuak, zirkulazio-istripuak eta ondorioak. Motak eta prestazioak.
21. gaia.–Osasun-administrazioaren antolaketa Nafarroako Foru Komunitatean. Osasunaren arloko departamentu eskudunak. Egitura eta eskumenak.
22. gaia.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua: egitura, antolaketa eta funtzioak. 171/2015 Foru Dekretua, irailaren 3koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituena.
23. gaia.–Osasun-prestazioen azterketa berezia: prestazio ortoprotesikoa. Osasun Sistema Nazionaleko araudia. 33/2023 Foru Dekretua, martxoaren 29koa, prestazio ortoprotesikoa (kanpoko ortoprotesien modalitatea) arautzen duena, eta Nafarroan prestazio ortoprotesikoa kudeatzen laguntzen duten establezimenduen erregistroa sortzen duena. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 21ean emandako 442, 423 eta 424/2023 ebazpenak, ortoprotesiei buruzkoak.
24. gaia.–Osasun-prestazioen azterketa berezia: osasun-garraioa. Presako garraioa eta garraio programatua kudeatzea Nafarroako Foru Komunitatean. 8/2011 Foru Dekretua, otsailaren 7koa, Nafarroako errepideko osasun-garraioa arautzen duena.
25. gaia.–23/2014 Foru Dekretua, otsailaren 19koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko entitate instrumentalentzako mandatuak arautzen dituena.
26. gaia.–Osasun-prestazioen azterketa berezia: dietetika-produktuekiko prestazioa. Nafarroako Foru Komunitatean aplikatzea.
27. gaia.–Osasun-prestazioen azterketa berezia: etxeko arnas terapiak. Nafarroako Foru Komunitatean aplikatzea.
28. gaia.–Osasun-prestazioen azterketa berezia: etxeko dialisiak. Nafarroako Foru Komunitatean aplikatzea.
29. gaia.–Aho-hortzen osasuna: Nafarroako Foru Komunitatean aplikatzekoa den araudia.
30. gaia.–Kanpoko bitartekoekin emandako osasun-laguntza ebaluatzea eta kontrolatzea. Zentro eta zerbitzu itunduen ebaluazioa eta kontrola. Gastuak itzultzea eta erabiltzaileak egindako erreklamazioak.
31. gaia.–Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratutako kontratua ("Miaketak eta proba diagnostikoak" izeneko kontratua, plegu teknikoen zatia: https://hacienda.navarra.es/SICPPortal/mtoAnunciosModalidad.aspx?Cod=23031610074327E28078).
32. gaia.–Osasun-prestazioak sexu- eta ugalketa-osasunaren arloan: Nafarroako Foru Komunitatean aplikatzekoa den araudia.
33. gaia.–Mugaz gaindiko osasun-laguntzari buruzko araudia. Helburua, aplikazioa eta printzipio orokorrak. Eremu mugakideetan osasun-laguntza emateko akordioak (Aragoi, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Errioxa).
34. gaia.–Osasun-zentroak, -zerbitzuak eta -establezimenduak baimentzea: Nafarroako Foru Komunitatean aplikatzekoa den araudia.
35. gaia.–Osasun-informaziorako sistemak. Historia kliniko digitala.
36. gaia.–17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa. 8/2017 Foru Legea, ekainaren 19koa, LGTBI+ Pertsonen Berdintasun Sozialari buruzkoa.
37. gaia.–419E/2018 Foru Agindua, zeinaren bidez laguntzak emateko araubide bat ezartzen baita, joan-etorrietarako, ostatu hartzeko eta mantenurako gastuetarako, osasun-laguntza jasotzearren Nafarroako Foru Komunitatetik kanpora bideratzen diren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko pazienteentzat.
38. gaia.–Pazientearen segurtasuna. Osasun Sistema Nazionalaren Estrategia Pazientearen Segurtasunerako. Medikazio-akatsak. Arrisku handiko sendagaiak. Farmakozaintza.
39. gaia.–Antibiotikoekiko Erresistentzien aurkako Plan Nazionala. Antimikrobianoen erabilera optimizatzeko programak.
40. gaia.–Ahozko antikoagulatzaile zuzenak erabili eta finantzatzeko irizpideak.
41. gaia.–Glukagoiaren antzeko peptidoaren analogoak (GLP-1) erabili eta finantzatzeko irizpideak.
42. gaia.–Dementziaren aurkako farmakoak erabili eta finantzatzeko irizpideak.
43. gaia.–Lipidoak aldatzen dituzten eragileak erabili eta finantzatzeko irizpideak.
44. gaia.–Antigreganteak erabili eta finantzatzeko irizpideak.
45. gaia.–Antipsikotikoak erabili eta finantzatzeko irizpideak.
46. gaia.–Arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendurako erabilitako eragileak erabili eta finantzatzeko irizpideak.
47. gaia.–Isotretinoina erabili eta finantzatzeko irizpideak.
48. gaia.–Opioideak erabiltzeko eta finantzatzeko irizpideak eta egoki erabiltzeko neurriak.
49. gaia.–Mediku Gaixoari Arreta Integrala emateko Programa (PAIME).
50. gaia.–Hezur-muinaren Emaileen Espainiako Erregistroa.
II. ERANSKINA.–MEREZIMENDUEN BAREMOA
1. atala.–Egindako zerbitzuak.
Honako hauek baloratuko dira:
1.1. Lehiaketaren xedeko estamentu eta espezialitatean edozein administrazio publikotako zentroetan egindako zerbitzuak. Urte bakoitzeko, 1,5 puntu.
1.2. Edozein administrazio publikotan fakultatibo gisa egindako zerbitzuak. Urte bakoitzeko, 0,75 puntu.
1.3. Lehiaketaren xedeko kategoria berean osasun-zentro pribatuetan egindako zerbitzuak, Gizarte Segurantzan afiliatuta eta besteren kontura kotizatuta. Urte bakoitzeko, 0,75 puntu.
Egindako zerbitzutzat hartuko dira funtzionario, estatutupeko edo lan-kontratudun finko gisa egindako zerbitzuak, baita aldi baterako egindakoak ere.
Ondorio horietarako, egindako zerbitzuak kalkulatzean, jarraituko zaie Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan egindako zerbitzuen aitorpenari buruz ezarrita dauden irizpideei.
Egindako zerbitzuek urte natural oso bat hartzen ez badute, kontratuaren hasiera-egunaren eta bukaera-egunaren arabera dagokion puntuazio proportzionala esleituko da, egindako lanaldi mota edozein dela ere.
Aurreko azpiataletan emandako puntuazioak bateraezinak izanen dira epe berari dagozkionean. Kasu bakoitzean, haietarik handiena emanen da.
Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoria batean egindako lanak benetan egin diren lanpostuan eginak bezala kontatuko dira.
Zerbitzu berezietako egoeran egindako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan eginak balira bezala kontatuko dira.
Lortu nahi den espezialitatean egoiliar gisa egindako zerbitzuak prestakuntza espezializatuaren atalean baloratuko dira. Beste espezialitate batean egoiliar gisa egindako zerbitzuak 1.2 atalean baloratuko dira.
Atal honetan, guztira, 17 puntu emanen dira gehienez.
2. atala.–Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta hizkuntzak.
Atal honetako merezimenduak baloratuko dira baldin eta aukeratu nahi den lanpostuarekin zerikusia badute, eta kontuan harturik azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuan xedatutakoa.
2.4, 2.6 eta 2.8 azpiatalei dagokienez, komunikazioak, txostenak eta argitalpenak baloratuko dira ikerketa-lan beraren gainekoak badira ere, eta puntuazio horiek bateragarriak izanen dira.
Akta-liburuetan edo abstractetan jasotzen diren komunikazioak, posterrak eta txostenak ez dira argitalpentzat hartuko.
2.1. Hirugarren zikloko ikasketak.
a) Ikerkuntzako masterra edo ikertzeko nahikotasuna/Ikasketa aurreratuen diploma: 1 puntu.
b) Doktore-gradua: 2,5 puntu.
c) Cum laude: 0,5 puntu gehituko dira.
a) eta b) ataletan jasotako puntuazioak bateraezinak dira.
2.2. Prestakuntza espezializatua:
Egonaldia osorik egina izatea deialdiaren xedeko espezialitatean, programa nazionalaren bidez edo graduatu ondokoentzako irakaskuntza-programa onartua duen zentro batean: 6 puntu.
2.3. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako edo egiaztatutako prestakuntza-jardueretan ikasle gisa parte hartzea. Ikasketa-kreditu bakoitzeko, 0,025 puntu.
Ikastaroaren egiaztapena ordutan egiten bada, kreditu bat kontatuko da hamar orduko. Egiaztagirian orduak eta kredituak agertzen badira, ikastaroa baloratzeko, kredituak hartuko dira aintzat.
Ziurtagirian jardueraren iraupena ageri ez bada, ez da baloratuko; eta ikaslea ikasturte osoan aritu dela ageri bada, 12 kreditu kontatuko dira.
Zatikiak hainbanatuko dira.
Honako arlo hauetako prestakuntza baloratuko da: laneko arriskuen prebentzioa, informatika, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, genero-indarkeria eta/edo osasuna eta generoa ardatz duen berariazko prestakuntza edo prestakuntza sektoriala.
Atal honetan, erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez dituzten prestakuntza-ekintzak ere baloratuko dira, baldin eta Administrazioak aginduta egin badira edo hark homologatu baditu. Horien artean espresuki sartzen dira sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Akordioen barrenean antolatuak.
Titulu ofizialak ez dira merezimendu gisa baloratuko.
Osasun Zientzietako espezialistek egoiliar gisa egindako prestakuntzaldiko orduak ez dira atal honetan kontatuko.
Gehienez ere 2,5 puntu emanen dira.
2.4. Biltzarretan, jardunaldietan edo bilkura zientifikoetan idatzizko txostenak, posterrak edo komunikazioak aurkeztea:
–Nazioartekoak: Lehen hiru sinatzaileak: 0,2 puntu. Hurrengo hirurak: 0,1 puntu.
–Estatukoak: Lehen hiru sinatzaileak: 0,1 puntu. Hurrengo hirurak: 0,05 puntu.
–Autonomia-erkidegokoak: Lehen hiru sinatzaileak: 0,05 puntu. Hurrengo hirurak: 0,025 puntu.
Baloratu ahal izateko, sinatzailearen ordena agertu beharko da.
Ahozko komunikazioak ez dira baloratuko haien idatzizko onarpena ere aurkezten ez bada, ez eta mahai-inguruetan parte hartu izana ere.
Gehienez ere 3 puntu emanen dira.
2.5. Administrazioen edo erakunde publikoen beka edo saria jaso duten zientzia- edo ikerketa-lanak egitea:
–Nazioartekoak: 1 puntu.
–Estatukoak: 0,5 puntu.
–Autonomia-erkidegokoak: 0,25 puntu.
Lan zientifikoagatik edo ikerketa lanagatik emandako bekaren edo sariaren jasotzailea baizik ez da baloratuko.
Gehienez ere 3 puntu emanen dira.
2.6. ISSNa duten aldizkari espezializatuetan argitaratutako lanak, inpaktu-faktorearen (IF) arabera, Journal Citation Reports-ek jasotakoari jarraikiz:
–IFa 3tik gorakoa bada, lehenengo hiru sinatzaileak: 0,5 puntu. Hurrengo hirurak: 0,25 puntu.
–IFa 3 bada, edo hortik beherakoa, lehenengo hiru sinatzaileak: 0,3 puntu. Hurrengo hirurak: 0,15 puntu.
–Inpaktu-faktorerik ez badu, lehenengo hiru sinatzaileak: 0,1 puntu. Hurrengo hirurak: 0,05 puntu.
Inpaktu-faktorea izangaiak berak frogatu beharko du, eta lana zer urtetan argitaratu zen, urte horretakoa izanen da.
Gehienez ere 4 puntu emanen dira.
2.7. Irakasle-lana:
a) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatu edo egiaztatutako prestakuntza-jardueretan: 0,2 puntu 10 orduko.
Ziurtagirian iraupena agertzen ez bada, ez da baloratuko.
Baremoko b) atalean adierazitako irakasle-lana ez da atal honetan baloratuko.
Gehienez ere 2 puntu emanen dira.
b) Irakasle-lana honelako eremu hauetan: osasun-laguntzako praktiken tutore edo koordinatzaile gisa, osasun-laguntzako praktiken irakasle koordinatzaile gisa, irakasle kliniko elkartu gisa, irakasle elkartu gisa, unibertsitateko ikastaroetako, masterretako edo aditu-tituluetako tutore gisa, osasun-laguntzako praktiketako kolaboratzaile gisa eta langile egoiliarren tutore eta irakasle kolaboratzaile gisa. Ikasturte oso bakoitzeko: 0,25 puntu.
Ziurtagirietan egiaztatutako aldia ikasturte oso batera iristen ez bada, proportzionalki dagokien puntuazioa emanen zaie.
Gehienez ere puntu bat emanen da.
2.8. ISBNa duten liburu zientifikoetan laguntzaile gisa agertzea: 0,3 puntu argitaratutako liburu bakoitzeko.
Gehienez ere 3 puntu emanen dira.
2.9. Frantsesez, ingelesez edo alemanez jakitea, ofizialki egiaztaturik, Europar Batasuneko erabilera ofizialeko hizkuntzak diren aldetik: Hizkuntza bakoitzeko, 2 puntu gehienez.
Hizkuntza horiek merezimendu gisa baloratuko dira plantilla organikoan hala ezarria duten plazetan.
Gaitasun-agiririk edo balio bereko titulurik izan ezean, dagokion puntuazio proportzionala emanen da.
Tituluak eta ziurtagiriak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailen arabera baloratuko dira. Maila horiek jaso dira Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean, horren bidez ezarri baitziren euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa).
Atal honetan, guztira, 22 puntu emanen dira gehienez.
3. atala.–Euskaraz jakitearen balorazioa.
Euskaraz jakitea baloratuko da azaroaren 6ko 97/2024 Foru Dekretuari jarraikiz, plazak kokatuta dauden eremuaren arabera, honako irizpide hauen arabera:
a) Eremu euskaldunean: merezimenduen baremoko gainerakoari (1. eta 2. atalak) esleituriko puntuazioaren %11; gehienez ere 4,29 puntu.
b) Eremu mistoan: merezimenduen baremoko gainerakoari (1. eta 2. atalak) esleituriko puntuazioaren %7; gehienez ere 2,73 puntu, herritarrekiko arreta edo tratu-mailaren arabera.
Iragarkiaren kodea: F2604118
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
