64. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Xehetasun-azterketa, 583. eta 584. lurzatietan, Barajitoa urbanizazioan. Behin betiko onespena

Agoizko Udalak, 2025eko abenduaren 16an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, behin betiko onestea xehetasun-azterketa egiteko proiektu bat, 583. eta 584. lurzatiak multzokatzeko, Agoizko AR-2 banaketa arean, Manuel Freaza Rivasek eta Falvia Marzola Donofriok sustatuta, jarraikiz Javier Lana Moreno arkitektoak idatzi eta sinatutako proiektu teknikoari. Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bai eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren bi egunkaritan ere, eta espedientea jendaurrean egon zen hogei egunean, interesdunek azter zezaten, eta aurkez zitzaten egokitzat jotako alegazioak, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Ez zen jaso alegazio, kexa edo oharrik, eta Udalak behin betiko onetsi zuzen, 2026ko otsailaren 13ko osoko bilkuran. Hala, haren testua osorik ematen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Agoitzen, 2026ko otsailaren 26an.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2603243