2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, honako honen kontra: ordenantza fiskala, tasa bat arautzen duena, tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboa egiteko edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta beste hidrokarburo batzuentzat
Honen bidez, aditzera ematen da 20/2026 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, honako honen kontra: ordenantza fiskala, tasa bat arautzen duena, tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboa egiteko edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta beste hidrokarburo batzuentzat.
Era berean, interesdunak epatzen dira, ager daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan (Elío Epailearen plaza, 5. solairua, Iruña), baldin uste badute beren eskubidearen aldekoa dela, 9 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Altsasun, 2026ko martxoaren 13an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2604124