64. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGUILAR KODES

2026rako tasak eta zerga-tasak

Aguilar Kodesko Udalak, 2025eko abenduaren 12an egin bilkuran, besteak beste, hasiera batez onetsi zuen 2026ko tasak eta zerga-tasak ezartzeko erabakia.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2026ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 20an. Tasak iragarki-taulan egon dira jendaurrean, eta, haien aurkako alegaziorik egin ez denez, argitaratzen dira, behin betiko onets daitezen eta indarrean jar daitezen.

–Ondasun higiezinen gaineko kontribuzioa: %0,25.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2,5.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,4ko udal indizea.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko koefiziente eta karga-tasei dagokienez, onestea lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, jarraikiz balio-gehikuntzaren sortzealdiari. Hain zuzen, izanen dira 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak.

Karga-tasari dagokionez, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %8koa, alegia.

Tasei dagokienez, erabaki da 2025ean bezala uztea.

–Uraren hornidura eta saneamendu zerbitzua: Aguilar Kodesko Udalaren ur banaketa eta saneamendua emateko eta zerbitzu egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

–Hileta zerbitzuak egiteko tasa: Aguilar Kodesko udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza.

–Agiriak eta hirigintzako txostenak emateko tasa: Lizarrako Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoak aurkezten duen fakturaren arabera.

–Jarduera sailkatuen espedienteak izapidetzearekin loturiko txostenak egiteko tasa: txostenak egiten dituen enpresak aurkezten duen fakturaren arabera.

Prezio publikoei dagokienez, Udalaren eraikin, lokal eta instalazioen aldi baterako edo aldian behingo erabilera arautzen duen ordenantzan xedatutakoa beteko da.

Aguilar Kodesen, 2026ko martxoaren 16an.–Alkatea, Jesús Ángel Amescua Martínez de Rituerto.

Iragarkiaren kodea: L2604201