2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
MONTEAGUDO
2026ko lan publikoaren eskaintza
Alkatearen 2026ko martxoaren 16ko ebazpen baten bidez, 2026ko lan publikoaren eskaintza onetsi zen. Hauxe:
–Funtzionarioen araubidea. Administrari-ofizialaren lanpostu bat, C mailakoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua.
Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Monteagudon, 2026ko martxoaren 16an.–Alkatea, Marisa Jimenez Tarazona.
Iragarkiaren kodea: L2604193