2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ITZA
2026ko lan publikoaren eskaintza
Alkatearen 2026ko maiatzaren 12ko 56/2026 Ebazpenaren bidez, onetsi zen Itzako Udalaren 2026ko lan publikoaren eskaintza. Hona hemen:
Lehenbizikoa.–Onestea Itzako Udalaren 2026ko lan publikoaren eskaintza, ekitaldi honetan betetzeko. Eskaintzan honako plaza hau dago sartuta:
Plaza: 05 - zerbitzu anitzetako enplegatua. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Sarbidea: oposizioa. Egoera: hutsik. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %15. B motako gidabaimena.
Bigarrena.–Argitaratzea lan publikoaren eskaintza Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua), bai eta iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan ere.
Hirugarrena.–Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Itzan, 2026ko martxoaren 12an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.
Iragarkiaren kodea: L2604185