64. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Oteitzako, Villatuertako eta Deierriko udal mugarteetan goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eta haren onura publikoa zehazki deklaratzea. Espedientearen kodea: SAT11553.

Bat etorrita Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan ezarritakoarekin, bai eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan ezarritakoarekin ere (errege dekretu horren bidez arautzen baitira energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta haren horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak), jendaurrean jartzen da honako espediente hau:

–Eskatzailea: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.

–Xedea: proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio baimena, eraikitzeko administrazio baimena eta onura publikoa zehazki deklaratzea lortzeko.

–Deskribapena: 66 kV-eko "Lorca 1" eta "Lorca 2" goi-tentsioko linea berria, zirkuitu bikoitzekoa, "Tierra Estella" azpiestaziotik abiatzen dena, Oteitza, Villatuerta eta Deierriko udal mugarteetan.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar, beti, ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupazioa ekarriko du, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze-espedientean, lege horren 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Espedienteak badu ingurumen-inpaktuaren txostena, aldekoa (836E/2024 Ebazpena, irailaren 5ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiarena), bai eta lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak egiteko baimena ere (609E/2025 Ebazpena, abenduaren 17koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiarena).

Halaber, "Tierra Estella" azpiestaziorako aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ditu, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 11ko 169/2024 Ebazpenaren bidez emanak (251. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, abenduaren 12koan).

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Dokumentazioa esteka honetan ere aztertzen ahalko da:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-sat11553

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro-bulegotan, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako beste edozein bide erabiliz. Behar bezala jaso daitezen, Azpiegitura Energetikoen Atalari zuzendu behar zaizkio (Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua), espediente-kodea adierazita.

Iruñean, 2026ko martxoaren 23an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

SAT11553 ESPEDIENTEAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA, HAREN ONURA PUBLIKOA ZEHAZKI DEKLARATZEKO

FINKAREN KODEA

KATASTROKO DATUAK

UKIPENAK

Titularra/k

Poligonoa

Lurzatia

Katastroko erreferentzia

Lur mota eta laborea

Linearen luzera (m)

Lurgaineko azalera (m²)

Euskarri zk.

Euskarriaren okupazioa (m²)

Zangaren luzera (m)

Zortasuna (m²)

Kutxatila kop.

Kutxatilen okupazioa (m²)

Oteitzako udal mugartea

OTE-01

Red Eléctrica de España SAU

1

439

310000000001319049RF

Lehorreko alorra

324,94

974,82

1 2 3

6,25 4 6,25

Villatuertako udal mugartea

VIL-02

Villatuertako Udalaren herri-lurrak

3

11

310000000001430234HG

Basoa-Larreak

127,96

383,87

4 5

4 6,25

VIL-03

Villatuertako Udalaren herri-lurrak

3

9

310000000001430232FD

Olibadia eta lehorreko alorra

201,15

603,45

6 7

4 4

VIL-04

M.ª Teresa Izcue Ros

3

8

310000000001430231DS

Lehorreko alorra

250,83

752,49

8 9 10

4 6,25 4

VIL-05

Villatuertako Udalaren herri-lurrak

3

6

310000000001430229FD

Basoa-Larreak

62,68

188,03

VIL-06

Villatuertako Udalaren herri-lurrak

3

5

310000000001430228DS

Lehorreko alorra

130,42

391,26

11 12 1T 2T

4 6,25 9,3 9,3

VIL-07

José Antonio Roitegui Azagra

3

4

310000000001430227SA

Lehorreko alorra

82,06

246,17

13

4

VIL-08

David Roitegui Acedo

1

344

310000000001429718EH

Lehorreko alorra

97,35

292,04

14

4

VIL-09

Villatuertako Udalaren herri-lurrak

1

343

310000000001429717WG

Lehorreko alorra

85,60

256,80

15 16

6,25 4

VIL-10

Villatuertako Udalaren herri-lurrak

1

338

310000000002231038SR

Basoa-Larreak

441,30

1.323,89

17 18 20 21 22

6,25 4 4 4 6,25

VIL-11

Andrés Ignacio Garín Ojer

1

339

310000000001429713ZA

Lehorreko alorra

90,21

270,62

19

4

VIL-12

Valentín Izcue Esandi

1

310

310000000001429685MD

Lehorreko alorra

425,64

1.276,91

23 24 25 26 27 28 3T 4T

4 4 6,25 6,25 4 6,25 9,3 9,3

VIL-13

Valentín Izcue Esandi

1

309

310000000001429684XS

Lehorreko alorra

79,08

237,24

29

6,25

VIL-14

José Luis Martínez de Morentin

1

308

310000000001429683ZA

Lehorreko alorra

186,91

560,72

30 31

6,25 4

VIL-15

Villatuertako Udalaren herri-lurrak

1

300

310000000001429675HY

Basoa-Larreak

278,23

834,68

32 33 34

6,25 4 4

VIL-16

José Hermoso de Mendoza Silvestre

1

299

310000000001429674GT

Lehorreko alorra

23,38

144,53

1

24,92

104,10

312,30

35 36 5T 6T

4 6,25 1 1

VIL-17

Francisco Fernando Mañeru Sanz de Galdeano

2

42

310000000001430106JH

Lehorreko alorra

183,02

1.945,24

2

18,98

Asunción Oria Armendáriz

VIL-18

Carlos Angel Fernández Echavarri

2

41

310000000001430105HG

Lehorreko alorra

166,32

2.398,32

3

2,72

Luisa Fernanda Hermoso Urra

VIL-19

Villatuertako Udalaren herri-lurrak

2

39

310000000002386915SB

Lehorreko alorra

11,87

122,77

VIL-20

Saturnino Arrondo Osés

2

40

310000000001430104GF

Lehorreko alorra

122,45

2.310,84

VIL-21

M.ª Lourdes Urra Latasa

2

5

310000000001430073FD

Lehorreko alorra

120,97

1.447,09

4

2,72

VIL-22

Villatuertako Udalaren herri-lurrak

2

16

310000000002231042DT

Basoa-Larreak

37,32

477,82

VIL-23

M.ª Celina Echarte Arteta

2

6

310000000001430074GF

Lehorreko alorra

116,09

2.222,56

José Ignacio Urricelqui Ros

VIL-24

M.ª Reyes Ganuza Lozano

1

230

310000000001429610GT

Lehorreko alorra

60,72

Javier Sanz de Galdeano Echavarri

VIL-25

José Miguel Esparza Lacalle

1

229

310000000001429609JU

Lehorreko alorra

83,69

884,84

5

2,56

Bernardita González Díaz

VIL-26

M.ª Corona Sanz de Galdeano Eguilaz

1

225

310000000001429605DE

Lehorreko alorra

123,69

2.192,63

Deierriko udal mugartea

YER-27

M.ª Isabel Martínez Lara

14

107

310000000001433674RE

Lehorreko alorra

76,95

846,31

6

18,98

YER-28

Francisco Armendariz Pardo

14

106

310000000001433673EW

Lehorreko alorra

56,58

875,42

YER-29

Juana M.ª Pérez de Ciriza Arbizu

14

108

310000000002293106AA

Lehorreko alorra

44,76

YER-30

Arandigoiengo Kontzejuaren herri-lurrak

14

100

310000000001433667MX

Lehorreko alorra

78,15

723,46

7

2,72

YER-31

José Hermoso de Mendoza Silvestre

14

102

310000000001433667MX

Lehorreko alorra

64,03

949,56

YER-32

José Hermoso de Mendoza Silvestre

14

103

310000000002288918AW

Lehorreko alorra

232,21

2.943,67

8

2,72

YER-33

M.ª Reyes Ganuza Lozano

12

118

310000000001433485YT

Lehorreko alorra

133,31

1.629,46

9

2,72

Javier Sanz de Galdeano Echavarri

YER-34

Felicidad Unanua Martínez

12

117

310000000001433484TR

Lehorreko alorra

129,80

1.446,12

YER-35

Irene Irigoyen Unanua

12

327

310000000001433640WQ

Lehorreko alorra

66,33

584,69

10

2,56

YER-36

Antonio Martín Ros López

12

328

310000000001433641EW

Lehorreko alorra

60,83

Francisco Javier Ros López

YER-37

Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak)

12

322

310000000001433635MX

Altxonbidea

21,61

167,94

YER-38

Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak)

10

1058

310000000001433452TR

Altxonbidea

6,33

61,32

YER-39

Antonio Ibáñez Echeverría

10

913

310000000001433328PO

Lehorreko alorra

279,79

3.153,40

11

2,56

Enrique Ibáñez Echeverría

Félix Ibáñez Echeverria

Francisco Javier Ibáñez Echeverría

M.ª Pilar Ibáñez Echeverria

M.ª Rosario Ibáñez Echeverría

Salvador Ibáñez Echeverría

YER-40

M.ª Beatriz Barbarin Logroño

10

912

310000000001433327OI

Lehorreko alorra

5,85

YER-41

Lakarreko Kontzejuaren herri-lurrak

9

24

310000000001433167IU

Lehorreko alorra

17,75

120,45

12

24,92

11,80

35,40

37 7T 8T

6,25 1 1

Iragarkiaren kodea: F2604363