Iragarkia
64. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 31
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
521E/2026 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi honen testua: deialdia, batetik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko pediatriako erizaintzako erizain espezialisten plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta, bestetik, hautaproben bitartez, izangaien zerrendak osatzeko, horrelako lanpostuan jardun dezaten, bai aldi baterako kontratazioaren bidez, bai aldi baterako barne-igoeraren bidez.
Abenduaren 18ko 147/2025 Foru Dekretuaren bidez, 2025. urteko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen osasun-langileentzat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetarako, zehazki, Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako. Lan-eskaintza hori 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokio.
Azaldutakoaren arabera, bidezkoa da onestea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko pediatriako erizaintzako erizain espezialisten plaza bat sarrera-prozedurari jarraikiz eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, bai eta deialdiaren oinarriak ere.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Deialdi bat onestea, batetik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko pediatriako erizaintzako erizain espezialisten plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta, bestetik, hautaproben bidez, izangaien zerrendak osatzeko, horrelako lanpostuan jardun dezaten, bai aldi baterako kontratazioaren bidez, bai aldi baterako barne-igoeraren bidez.
2. Deialdiaren testua onestea, ebazpen honen eranskin gisa ageri dena.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio-bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin, eta aintzat hartuz Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren urtarrilaren 12ko 7/2026 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.
Iruñean, 2026ko martxoaren 9an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.
DEIALDIAREN OINARRIAK
DEIALDIA, OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUKO PEDIATRIAKO ERIZAINTZAKO ERIZAIN ESPEZIALISTEN PLAZA BAT OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO
1.–Deialdiaren xedea eta arau orokorrak.
1.1. Deialdiko plazak.
Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketaren bidez betetzea pediatriako erizaintzako erizain espezialisten plaza bat betetzea. Honako hau du plaza-zenbakia: 73458.
1.2. Plazen banaketa txandaka.
Azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, deialdiko plazak honako ordena korrelatibo honen arabera banatuko dira:
–Lehenengoa, hirugarrena, bosgarrena eta abar, igoera-txandan.
–Bigarrena, laugarrena, seigarrena eta abar, txanda irekian.
Plaza hutsak betetzeko hurrenkera igoera-txandatik hasiko da kontatzen.
Hortaz, honela beteko dira deialdi honetako plazak:
–Plaza bat, igoera-txandan.
Igoera-txandako plazaren bat hutsik geldituz gero txanda horretako izangaiak ez iristeagatik hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuaziora, plaza horiek txanda irekira igaroko dira.
Hori horrela, deialdian eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten igoera-txandako izangaiak txanda irekian onartuko dira, baldin eta betetzen badituzte azkeneko txanda horretan parte hartzeko eskatzen diren betebeharrak eta baldintzak, eta baldin eta kontrakoa adierazten ez badute.
1.3. Deialdi honen xedea da, halaber, 6. oinarrian aipatzen diren hautaproben bidez izangaien zerrendak osatzea, izangai horiek pediatriako erizaintzako erizain espezialisten lanpostuetan aritzeko, dela aldi baterako kontratazioaren bidez, dela aldi baterako barne-igoeraren bidez.
1.4. Deialdi honek arau hauetan xedatutakoari jarraituko dio:
11/1992 Foru Legea, urriaren 20koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duena.
347/1993 Foru Dekretua, azaroaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko arauak ematen dituena.
110/2011 Foru Agindua, irailaren 19koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko prozeduretan, osasun-arloko A mailako langileei izan ezik (A.1 eta A.2 estamentuak), aplikatu beharreko merezimendu baremoak arautzen dituena.
97/2024 Foru Dekretua, azaroaren 6koa, Nafarroako administrazio publikoetan sartzeko eta bertako lanpostuak betetzeko merezimenduen balorazioa arautzen duena.
6/2025 Foru Dekretua, otsailaren 12koa, zeinaren bidez aldatzen baitira azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretua (haren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko modua arautu zen) eta martxoaren 3ko 44/2003 Foru Dekretua (haren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostuen ordainsari osagarriak zehaztu eta esleitzen dira).
7/2025 Foru Legea, ekainaren 4koa, Nafarroako administrazio publikoetan behin-behinekotasuna murrizteko langileen arloko ezohiko eta premiazko neurriak onesten dituena.
202E/2025 Foru Agindua, ekainaren 6koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira betetzeko zailak diren lanpostuak zehazteko irizpideak eta lanpostu horiek betetzeko pizgarriak.
205E/2025 Foru Agindua, ekainaren 16koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan betetzeko zailak diren lanpostuen zerrenda zehazten duena.
Gainerako arau osagarriak.
1.5. Publizitatea.
Deialdi hau eta haren ondoriozko egintzak honako hauetako batean edo gehiagotan argitaratuko dira:
–Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
–O-NOZeko enplegu publikoaren web-orrian (www.empleosalud.navarra.es/eu), erlaitz honetan: "Oposizioak", "Osasun-arloko kategoriak", "Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua", "Erizain espezialistak", "Pediatriako Erizaintza".
1.6. Lanpostuaren sailkapena.
Deialdi honetako lanpostua B maila edo taldekoa da, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan estamentu eta espezialitateetako izendapenetarako indarrean den "Osasungintzako diplomadunak" estamentuan eta "Erizain Espezialista" espezialitatean dago sailkaturik (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubidea erregulatzen duena, eranskina).
1.7. Ordainsariak.
Lanpostuaren ordainsariak izanen dira urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean eta aplika daitezkeen gainerako xedapenetan ezarritakoak.
1.8. Lanaldia.
Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio-organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.
1.9. Irakaskuntza.
Hala agintzen baitu Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legeak, osasun-arloko profesionalek parte hartuko dute graduatu aurreko, graduatu ondoko eta etengabeko irakaskuntzan, eta hein berean lagunduko dute herritarren osasunaren aldeko heziketa-ekintzetan.
1.10. Lotura organikoa.
Pediatriako erizaintzako erizain espezialisten plaza bat lortzen duena dagokion atxikipen-eremura organikoki lotuta geldituko da, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 1. artikuluan ezarritakoaren arabera (foru-dekretu horren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko modua arautu zen).
1.11. Hizkuntzak.
Nafarroako edozein administrazio publikotan euskara edo hizkuntza komunitarioren bat jakin beharra duten plazetan sartzen direnek, geroago, beren administrazio publikoko beste plaza huts batzuk betetzeko prozesuetan parte hartzen ahalko dute, bakar-bakarrik, baldin eta horietan aritzeko hizkuntza hori nahitaez jakin behar bada.
Xedapen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen-prozesuko emaitzak interesdunari aukera ematen bazion baldintza hori ezarrita ez zeukan plaza bat eskuratzeko.
2.–Betebeharrak.
2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:
2.1.1. Txanda irekia.
a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa. Orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo, adin horretatik gorakoak izanik, haien kontura biziz gero. Era berean, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen eremuaren barreneko pertsonei zabalduko zaie parte hartzeko eskubidea.
b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina.
c) Erizaintzako gradudun/diplomadun titulua eta Pediatriako Erizaintza espezialitatea izatea, edo baliokidea den beste bat, edo, bestela, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, titulu hori eskuratzeko moduan egotea.
Izangairen batek alegatzen badu eskatutako kategorian aritzea ahalbidetzen dioten ikasketa baliokideak dituela, baliokidetasun hori onartzen duen legezko edo erregelamenduzko xedapena aipatu beharko du, edo, bestela, Hezkuntzako, Lanbide Heziketako eta Kiroleko Ministerioak hori egiaztatzeko emandako ziurtagiria aurkeztu.
Tituluak atzerrian lortu badira, homologatuta daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira.
d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.
e) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia.
f) Bat etorriz Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoarekin, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.
2.1.2. Igoera-txanda.
Igoera-txandako izangaiek, txanda irekikoentzat adierazitako betebeharrez gainera, honako hauek ere bete beharko dituzte:
a) Nafarroako administrazio publikoetako langile finkoa izatea (funtzionarioa, estatutupekoa edo lan-kontratudun finkoa) eta borondatezko edo nahitaezko eszedentzia-egoeran ez egotea, salbu eta borondatezko eszedentzian dagoen pertsona deialdia egin duen administrazio bereko beste plaza finko edo aldi baterakoren batean ari bada lanean.
b) Deialdiko lanpostuaren maila edo talde berekoa edo beheragokoa izatea, eta beste kategoria batekoa.
c) 2.1.1.c) oinarrian eskatzen den titulazioa izatea eta gutxienez bost urteko antzinatasuna aitorturik izatea administrazio publikoetan.
2.2. Euskaraz jakitea derrigorrezkoa den plazetan sartzeko, beharrezkoa den ezagutza-maila izan behar da.
Ezagutza-maila hori frogatzeko, lehiaketaldiaren balorazioa egiteko merezimenduak aurkezten direnean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera dagokion titulua edo ziurtagiria aurkeztu beharko da; zehazki, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean aipatutako zerrendan agertzen diren ziurtagirietako bat (ebazpen hori 2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 27koan).
2.3. Kasu guztietan, izangaiek eskaerak aurkezteko epearen azken egunerako bete behar dituzte betebehar horiek, eta hautapen-prozesu osoan haiek betetzen segitu, harik eta izendatzen dituzten arte.
3.–Eskaera, tasak eta dokumentazioa.
3.1. Inskripzioa egiteko epea.
Inskripzio-eskaera aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe hori luzaezina izanen da.
3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.
Inskripzio-eskaera eta tasen ordainketa telematika bidez eginen dira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren enplegu publikoaren web-orriaren bidez (https://empleosalud.navarra.es/eu/oposiciones), erlaitz honetan: "Oposizioak", "Osasun-arloko kategoriak", "Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua", "Erizain espezialistak", "Pediatriako Erizaintza", eta gero "Inskripzioa" sakatuz.
%33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan edo bitartekoetan, hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo nola doitu behar diren denbora eta/edo bitartekoak. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean, 3.4 atalean ezarritakoari jarraikiz.
3.3. Tasak.
Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeko, 41,60 euroko tasa ordaindu behar da telematikoki. Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.
Honako hauek tasa ordaintzetik salbuetsita daude:
a) %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiak.
b) Hautaproben deialdia argitaratu baino gutxienez hilabete lehenagotik langabe gisa inskribaturik daudenak.
Salbuespen hori frogatzeko, izangaiek baimena ematen ahal diote Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari kontsulta egin diezaion dagokion erakundeari. Kontsulta hori egiteko baimenik ematen ez badute, kasuan kasuko enplegu-bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, non agertuko baita zer egunetan inskribatu ziren lan-eskatzaile gisa.
c) Aldi baterako barne-igoerako zerrendetan bakar-bakarrik parte hartzea eskatzen dutenak.
3.4. Inskripzio-eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa:
Inskripzio telematikoa egiteko unean, izangaiek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, kasuaren arabera:
–Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi badute, eta langabezia-egoera kontsultatzeko baimenik ematen ez badute, kasu horretan bakarrik, kasuan kasuko enplegu-bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, non agertuko baita zer egunetan inskribatu ziren langabe gisa.
–Deialdian igoera-txandan parte hartzea eskatzen duten izangaiek, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako administrazio publiko bateko langile finkoak baldin badira, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, hauek guztiak jasotzen dituena: zer araubide juridiko duten, zer egunetan izendatu edo kontratatu zituzten, aitortua duten antzinatasuna, zer maila edo taldetakoak diren eta zer administrazio-egoeratan dauden.
–%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:
a) IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.
b) Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea aitortzen diena, hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.
c) Organo eskudunari %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa aitortzeko eskatu diotela frogatzen duen agiria. Betiere, aitorpen hori lortu beharko da, modu frogagarrian, deialdi honetan plaza hutsak aukeratzeko ezarritako epea ireki baino lehen. Bestela, interesdunak galduko ditu txanda horretan parte hartzearekin lotutako eskubide guztiak, hots, %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa aitortua dutenentzako erreserba-txandaren bidez parte hartzearekin lotutako eskubide guztiak.
%33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan, komenigarritzat jotzen dituzten agiriak aurkezten ahalko dituzte egokitzapenak justifikatzeko.
–Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek izaera hori frogatu beharko dute, hauetakoren bat aurkeztuz: kondena-epai bat genero-indarkeriako delitu batengatik, babes-agindu bat edo genero-indarkeriaren biktimaren aldeko kautelazko neurri bat erabakitzen duen beste edozein ebazpen judizial, edo, bestela, Fiskaltzaren txostena, izangaia genero-indarkeriaren biktima delako zantzuak daudela adierazten duena. Genero-indarkeriaren egoerak egiaztatzeko, halaber, gizarte-zerbitzuen, zerbitzu espezializatuen edo genero-indarkeriaren biktimentzako Administrazio Publiko eskudunaren harrera-zerbitzuen ziurtagiria eta txostena aurkezten ahalko dira.
Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.
3.5. Gainerako betebeharrei dagokienez, azterketak gainditu eta lanpostua eskuratzen duten izangaiek frogatu beharko dituzte, agiri bidez, deialdi honen 9. oinarrian ezarri den epean eta moduan.
3.6. Pediatriako erizaintzako erizain espezialisten aldi baterako kontratazioetarako osatuko diren zerrendetan egoteko behar den dokumentazioa deialdi honen 11. oinarrian ezarritako moduan eta epean aurkeztu beharko da.
4.–Izangai onartu eta baztertuen zerrendak.
4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak ebazpen bat emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesteko, eta zerrenda hori Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren enplegu publikoaren web-orrian argitara dadila aginduko du.
Izangaien zerrenda horietan, bai eta hautapen-prozeduraren barruko ondorengo jarduketetan ere, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak identifikatzeko, gezurrezko izen bat erabiliko da, bakoitzari modu automatikoan esleituko zaiona parte hartzeko eskaera-orria aurkezten duenean, deusetan galarazi gabe publikotasun- eta gardentasun-printzipioak aplikatzea.
4.2. Behin-behineko zerrenda argitaratu ondoko hamar egun balioduneko epean, izangaiek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, eta, akatsik egin badute, zuzendu. Erreklamazio horiek telematika bidez aurkeztuko dira, deialdiaren web-orriaren bitartez.
4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta haiek ebatzita, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak ebazpen bat emanen du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren web-orrian argitara dadila. Ebazpen hori onetsi eta argitaratzearekin, ebatzitzat joko dira aurkeztutako erreklamazioak.
4.4. Izangairen bat kanporatzen bada berari egotz dakiokeen arrazoi bategatik, ez zaio azterketa-eskubideengatik ordaindutako tasa itzuliko.
4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du berez ekartzen interesdunei onartzea ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako betebeharrak betetzen dituztela. Hautapen-prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
4.6. Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, organo eskudunak oposizio-lehiaketako plazak bete gabe gelditu direla adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
5.–Kalifikazio-epaimahaia.
5.1. Hauek izanen dira kalifikazio-epaimahaiko kideak:
Epaimahaiburu titularra: Antonio Pérez Alonso jauna. Oinarrizko Osasun Laguntzako Larrialdien eta Osasun Garraioaren Ataleko burua.
Ordezko epaimahaiburua: Ana María Puig Arrastia andrea. Oinarrizko Osasun Laguntzako Nafarroako Iparraldeko Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako zuzendariordea.
Epaimahaikide titularra: Lorena García Pérez andrea. Tuterako Osasun Barrutiko Emakume, Nerabe eta Haurren Zainketen Erizaintza Unitateko burua.
Ordezko epaimahaikidea: Aranzazu De Miguel Fernández andrea. Lizarrako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zainketetarako eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Ataleko burua.
Epaimahaikide titularra: Sandra Villanueva Padrones andrea. Barakaldoko Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
Ordezko epaimahaikidea: Garazi Herbosa De La Iglesia andrea. Barakaldoko Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
Epaimahaikide titularra: M.ª Fe López Gastón andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Pediatriako Larrialdietako erizaina. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak izendatua.
Ordezko epaimahaikidea: Carolina Pastor Aguirre andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko erizaina. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak izendatua.
Idazkari titularra: Carlos Javier Suescun Sánchez jauna. Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzuko burua.
Ordezko idazkaria: Silvia Blanco Azcona andrea. Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Administrazio Ataleko burua.
Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo eskudunari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia. Ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, bertan izan gabe kideen gehiengo osoa, gutxienez. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen arazo guztiak.
5.3. Epaimahaiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Zentraletan izanen du egoitza: Tutera kalea 20, 31003 Iruña.
6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.
6.1. Deialdi honetako faseak hurrenkera honetan eginen dira: lehendabizi, oposizioaldia, eta hura bukatuta, lehiaketaldia.
6.2. Oposizioa 2026ko ekainean hasiko da. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioaldia zer toki, egun eta ordutan izanen den.
6.3. Oposizioaldia eta balorazioa.
6.3.1. Oposizioaldian ariketa hau egin beharko da: test motako hainbat galderaz osatutako galdetegi bat erantzutea, idatziz, I. eranskinean agertzen den gai-zerrendari buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko, zenbait aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Oker erantzunez gero, penalizazioa aplikatuko da. Galdera kopurua, penalizazioa eta ariketaren gehieneko iraupena epaimahaiak finkatuko ditu proba hasi baino lehen.
6.3.2. Oposizioaldia honela baloratuko da:
Oposizioaldian 60 puntu lortzen ahalko dira gehienez. Gutxienez 30 puntu lortzen ez dituzten izangaiak bazterturik geldituko dira.
6.3.3. Ariketarako dei bakarra eginen da. Izangaiek bertara agertu beharko dute aldean dutela nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Agertzen ez dena oposizioalditik baztertua geldituko da, eta, beraz, lehiaketatik.
6.3.4. Hautapen-prozesuan, probak egiteko egokitzapenak ezarriko dira desgaitasunen bat izanik hala eskatu duten izangaientzat, prozesuan parte hartzeko eskaeran azaltzen dutenaren arabera, eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak zehazten duenari jarraikiz.
6.3.5. Ariketaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak deialdiaren web-orrian argitaratuko ditu lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea irekiko du alegazioak bide telematikoz aurkezteko.
Alegazioak ebatzi ondoren, epaimahaiak deialdiaren web-orrian argitaratuko ditu oposizioaldiko behin betiko puntuazioak.
6.4. Lehiaketaldia eta balorazioa.
6.4.1. Epaimahaiak lehiaketaldiari ekinen dio oposizioaldia gainditzen duten izangaiekin.
Merezimenduak telematikoki aurkeztu beharko dira, deialdiaren web-orriaren bidez, baremoan adierazitako atalen arabera dagokien kategoria hautatuta. Merezimenduak aurkezteko, hamar egun balioduneko epea izanen da, oposizioaldiko behin betiko emaitza argitaratzen denetik.
Aski izanen da agirien kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
Ez dira merezimendu hauek aurkeztu beharko, epaimahaiaren esku jarriko baitira zuzenean, balorazioa egin dezan:
–Nafarroako Gobernu osoan egindako zerbitzuak.
–Web-orriaren bidez erakusten direnak, aurreko deialdiren batean baloratu dituztelako eta O-NOZeko deialdien datu basean daudelako.
6.4.2. Lehiaketaldian, izangaiek alegatu eta frogatutako merezimenduak kalifikatuko dira, deialdi honi erantsitako baremoaren arabera (II. eranskina).
Lehiaketaldian ez da izangairik baztertuko. Fase honetan gehienez 40 puntu eskuratzen ahalko dira.
6.4.3. Merezimenduak baloratzean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arte egindakoak baizik ez dira kontuan hartuko. Geroagoko merezimenduak ez dira aintzat hartuko.
6.4.4. Merezimenduen baremoaren 1. ataleko balorazioan kontuan hartuko da deialdiko lanpostua "Osasungintzako diplomadunak" estamentuan eta "Erizain Espezialista" espezialitatean sailkaturik dagoela Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko estamentu eta espezialitateen izendapenen indarreko sailkapenean (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen eranskina).
Egindako zerbitzuak frogatzeko, zentroko zuzendariak edo langileriaren buruak egindako ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, eta bertan nahitaez datu hauek jarri:
–Lantokia.
–Estamentua eta/edo espezialitatea.
–Egindako zerbitzuen iraupena, zer egunetatik zer egunetara adierazita, baita guztirako egun kopurua ere.
Enpresa pribatuetan egindako zerbitzuen kasuan, ziurtagiri horretaz gain, aurkeztu beharko da Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emandako lan-bizitzaren txostena.
6.4.5. Epaimahaiak baremoaren atal bakoitzean izangaiei aintzat hartutako merezimenduak baloratuko ditu. Ez du inoiz aintzat hartuko izangaiek aurretik alegatu gabeko eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du atal bakoitzerako ezarritako puntuazioa baino handiagorik eman.
Baldin eta merezimenduak alegatzeko aurkezten diren frogagiriak aztertuta ondorioztatzen bada izangairen batek ez dituela merezimendu horiek, emandako puntuazioa kenduko zaio, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiokeen erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak.
6.4.6. Lehiaketaldia bukaturik, epaimahaiak deialdiaren web-orrian argitaratuko du balorazioaren emaitza, izangai bakoitzak lortutako puntuazioa adierazita, eta bost egun balioduneko epea irekiko da alegazioak bide telematikoz aurkezteko.
Alegazioak ebatzi ondoren, epaimahaiak deialdiaren web-orrian argitaratuko ditu lehiaketaldiko behin betiko puntuazioak.
7.–Azken puntuazioa.
Azken puntuazioa izanen da lehiaketaldiko eta oposizioaldiko puntuazioen batura.
Azken puntuazioetan berdinketarik badago, oposizioaldian puntuaziorik altuena duenak izanen du lehentasuna. Berdinketak badirau, lehentasuna emanen zaio guztira puntuazio handiena lortzen duenari, deialdi honen eranskineko baremoaren atalen hurrenkerari jarraikiz. Berdinketak badirau, azpiatalen hurrenkerari jarraikiko zaio.
Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, deialdiaren web-orrian, prozesua gainditu duten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuazioen araberako hurrenkeran. Gero, prozesua gainditu eta puntuaziorik handiena izateagatik, deialdiko plaza kopuruan sartzen diren izangaiak funtzionario izendatzeko edo langile lan-kontratudun finko gisa kontrata ditzatela baimentzeko proposamena eginen dio administrazio-organo eskudunari.
8.–Zentroa hautatzea eta esleitzea.
8.1. Destinoko zentroaren hautaketa eta esleipena eginen da izangaiak izendatzeko proposamena edo langile lan-kontratudun finko gisa kontratatzeko baimena argitaratu baino lehen, izangaiek egindako eskaeren arabera, parte hartzeko txanda kontuan hartuta, eta, betiere, lanpostu horietan sartzeko oinarri hauetan eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte.
8.2. Lehenik, igoera-txandan parte hartzen dutenek hautatuko dute, eta, ondoren, txanda irekikoek.
8.3. Desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu plaza batean edo bestean jarduteko, plazak hautatzen hasi aurretik, egokiena esleituko zaio, horren gainean egiten den txostena aztertu eta gero.
8.4. Honako hau izanen da hautaketa egiteko prozedura:
–Hautaketa egin baino lehen, hautatu dezaketen izangaien zerrenda eta aukeratzen ahal dituzten zentroen eta plazen zerrenda argitaratuko dira. Informazio hori deialdiaren web-orrian argitaratuko da.
–Parte-hartzaileek telematika bidez eginen dituzte eskaerak, deialdiaren web-orriaren bidez, hamar egun balioduneko epean, oposizio-lehiaketaren azken emaitza argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaera horietan, hautatu nahi dituzten plazak zerrendatu beharko dituzte, lehentasunaren arabera ordenatuta.
8.5. Organo deitzaileak puntuazio-ordenari eta ezarri diren gainerako irizpideei jarraikiz eginen du plazak hautatzeko eta esleitzeko egintza, eta horren emaitzaren berri emanen du deialdiaren web-orriaren bidez.
9.–Izendapen-proposamena eta agirien aurkezpena.
9.1. Administrazio-organo eskudunak behar den izendapen-proposamena eginen du plazen hautaketa egin ondoren plaza lortzen duten izangaien alde. Proposamen hori Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren enplegu publikoaren web-orrian argitaratuko da.
9.2. Proposamena argitaratu ondoko hamar egun balioduneko epean, proposatutako izangaiek kasu bakoitzerako adierazten diren agiri hauek helarazi beharko dizkiote Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Sarrerarako eta Lanpostuak Betetzeko Atalari, Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.
9.2.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko edo haren erakunde autonomoetako langile finkoak ez diren izangaien kasuan:
a) Nortasun-agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.
b) Tituluaren gaineko dokumentazioa, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.
c) Zinpeko deklarazioa, adierazten duena ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua eta ez dela baztertua izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik.
d) Zinpeko aitorpena edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta lanpostuari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
e) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela karguan aritzea eragozten dion gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik.
f) Europar Batasunetik kanpokoa bada, bertan bizi eta lan egiteko baimena, legeek ezarritako kasuetan.
g) Abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuan arautzen den Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak emandako ziurtagiri negatiboa, edo Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari baimena ematea ziurtagiri hori eska diezaion Sexu Delitugileen Erregistro Zentralari.
9.2.2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko edo haren erakunde autonomoetako langile finkoak diren izangaiek 9.2.1 ataleko b), e) eta g) letretan adierazitako agiriak aurkeztu beharko dituzte.
9.2.3. Nafarroako Foru Komunitatekoa edo haren erakunde autonomoetakoa ez den Nafarroako beste administrazio publiko bateko langile finkoak diren izangaiek, 9.2.1 atalean adierazitako dokumentazioaz gainera, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, non agertu beharko baita funtzionario, estatutupeko langile edo lan-kontratudun finkoak direla, noiztik, administrazio publikoetan aitortuta duten antzinatasuna, zer maila edo taldetakoak diren, eta administrazio-egoera.
Aski izanen da agirien kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak. Salbuespenez, jatorrizko agiriak eskatzen ahalko dira.
10.–Izendapena eta jabetza hartzea.
10.1. Administrazio-organo eskudunak, ebazpen bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, edo langile lan-kontratudun finko gisa kontratatzeko baimena emanen du, eta plaza hutsak esleituko dizkie.
10.2. Izendapenaren eta plazaren jabetza-hartzearen bidez, izendatuak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.
Bestalde, langile lan-kontratudun finkoek dagokien araubide juridikoaren ondoriozko eskubide eta eginbehar guztiak izanen dituzte.
Nafarroako Administrazio Publikoetako edozein montepioren eskubide pasiboen araubidean afiliatuta daudenek aukeran izanen dute Administrazioari dagokion montepioan jarraitzea edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatzea.
10.3. Izendapena edo, hala badagokio, kontratazioa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak. Izendapen-ebazpenean ezartzen den egunean hartuko dute plazen jabetza hautatutako pertsonek, aski justifikaturik dauden kasuetan izan ezik.
10.4. Jabetza hartzen ez dutenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario bihurtzeko edo langile lan-kontratudun finko gisa kontratatuak izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
10.5. Deialdiko plazak beteko direla ziurtatzeko, baldin eta izangairen batek uko egiten badu, baldintzak betetzen ez baditu, dagokion epean eta moduan plaza aukeratzen ez badu edo izendapen-proposamenaren ondotik eskatzen den dokumentazioa aurkezten ez badu, administrazio-organo eskudunak plaza hutsak beteko ditu prozesua gainditu dutenen zerrendan jarraian agertzen diren izangaiekin.
Aurreko atalean aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako plaza hautaketa. Beraz, funtzionario edo kontratatu berriei egoera horien ondoriozko plazak esleituko zaizkie.
10.6. Izangaietatik inork ez badu gainditzen oposizio-lehiaketa, organo eskudunak ebazpen bat emanen du adierazteko bete gabe gelditu direla oposizio-lehiaketako plazak. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
10.7. Errekurtsoren bat jartzen bada deialdi honen aurka edo oposizio-lehiaketaren garapenaren edo ebazpenaren aurka, oposizio-lehiaketa ez da irmoa izanen harik eta errekurtsoak ebazten diren arte.
11.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratazioak egiteko zerrendak prestatzea.
11.1. Aldi baterako kontratazioetarako zerrendak prestatzeko eta gero horiek kudeatzeko orduan, Osasuneko kontseilariaren ekainaren 14ko 180E/2024 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiko zaio, edo zerrendek indarra hartzeko unean indarrean den foru-aginduan xedatutakoari; izan ere, foru-agindu horren bidez, zenbait arau onetsi ziren Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko (2024ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 30ekoa).
11.2. Kontrataziorako zerrenda motak.
Esparru bakoitzean bi zerrenda eginen dira aldi baterako kontratazioetarako: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta bestea, iraupen luzeko kontratuetarako.
11.3. Aldi baterako kontrataziorako zerrendetan sartu nahi dutenek deialdian eskatutako baldintzak bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta baldintza horiek bete prozedura osoan zehar.
Ezin dute aldi baterako kontrataziorako zerrendetan izena eman kategoria horretan berean plaza finkoa jabetzan dutenek.
11.4. Titulazioa eta egindako zerbitzuak aurkeztea eta aukerak hautatzea.
Dokumentazioa aurkezteko eta aukerak hautatzeko, hamar egun balioduneko epea izanen da, oposizio-lehiaketaren azken emaitza argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Telematikaz eginen da, dagokion kategoriara sartuz esteka honen bidez: https://empleosalud.navarra.es/eu/contratacion.
11.4.1. Titulazioa.
Aldi baterako kontrataziorako zerrendan onartua izan nahi duenak frogatu beharko du baduela deialdian eskatzen den titulua.
Izangaiaren titulazioa gure datu-baseetan badago, adierazitako web-orrian erakutsiko zaio, eta kasu horretan ez da beharrezkoa izanen berriz eranstea. Bestela, erantsi egin beharko da.
Nahi duenak baimena ematen ahal dio kontratazioa kudeatzen duen zentroari bere titulazioa kontsultatzeko Hezkuntza Ministerioko Datuak Egiaztatzeko Zerbitzuan, baina aukera horrek ez du beti bermatzen egiaztapena, batzuetan ez baita ministerio horretan agertzen.
11.4.2. Egindako zerbitzuak.
Oposizioaldia gainditzen ez dutenek bakarrik aurkezten ahalko dituzte egindako zerbitzuak. Izangaiak ikusten badu egindako zerbitzuak web-orrian agertzen direla, ez ditu berriz erantsi beharko.
–Zerbitzuak Nafarroako Gobernuan edo haren erakunde autonomoetan egin badira, ez da inolako dokumentaziorik aurkeztu behar horiek egiaztatzeko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzak ofizioz erantsiko baitu.
–Aldiz, zerbitzuak Nafarroako Gobernutik eta/edo haren erakunde autonomoetatik kanpo egin badira, zentro bakoitzeko langileen arloko burutza duen organoak egindako ziurtagirien bidez frogatu beharko dira. Ziurtagiri horietan honako datu hauek azaldu beharko dira nahitaez: lantokia, estamentua eta/edo espezialitatea eta zerbitzualdiaren iraupena, zer egunetatik zer egunetara adierazita, baita guztirako egun kopurua ere.
11.4.3. Kontratazio-zerrenden esparruak eta motak aldatzea.
Interesdunek aukera izanen dute deialdian inskribatzeko eskaeran hautatutako zerrenda mota (kontratu luzeak edo laburrak) eta esparruak aldatzeko, murrizteko edo zabaltzeko.
11.4.4. Lanaldi murriztuak egiteko deiak hautatzea edo baztertzea.
Interesdunek zilegi izanen dute eskatzea, modu telematikoan, ez diezaietela lanerako deitu baldin eta eskaini behar zaien kontratazioa lanaldiaren heren batekoa edo gutxiagokoa bada.
Izangaiek, hala nahi badute, eskatzen ahalko dute deitu diezaietela bakarrik lanaldiaren %50eko edo gutxiagoko kontratazioak eskaintzeko.
Gainera, beste aukera batzuk ere hautatzen ahalko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera gaituta badaude.
11.5. Euskara.
Aldi baterako kontratazio-zerrendetako izangaiek noiznahi egiaztatzen ahalko dute euskararen ezagutzaren betebeharra, zerrenda horiek indarrean dauden bitartean.
11.6. Desgaitasuna duten pertsonak.
Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko orduan, errespetatuko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileei aplikatu beharreko araudian desgaitasunaren arloan ezarritakoa.
Desgaitasun-egoera noiznahi frogatzen ahalko da, zerrendak indarrean dauden bitartean, eta, halakoetan, araudian ezarritako lehentasuna sortuko da desgaitasuna frogatzen den unean.
Aldi baterako kontrataziorako deituz gero, frogatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela kontratazioaren xede den lanpostuarekin. Frogagiri hori ofizioz eginen dute balorazio- eta orientazio-talde eskudunek.
11.7. Indarrean jartzea.
Hautapen-prozesu honen ondorioz sortuko diren aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendek indarra hartuko dute plaza eskuratzen dutenen izendapen-proposamena argitaratu eta biharamunean.
12.–Zerrendak prestatzea aldi baterako barne-igoerarako, bai Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan, bai Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan.
12.1. Aldi baterako barne-igoerako zerrendak prestatu eta kudeatzeko orduan, honako hauei jarraikiz jokatuko da: azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretua (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta lanpostuak betetzeko modua arautzen duena) eta Osasuneko kontseilariaren urriaren 28ko 379E/2025 Foru Agindua (zeinaren bidez arautzen baita lanpostuak aldi baterako barne-igoeraren bidez betetzeko prozedura Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan), edo zerrenda horiek indarra hartzen dutenean indarrean den araudia.
12.2. Aldi baterako barne-igoeran parte hartu nahi duenak eskabidean adierazi beharko du interes hori, eta, era berean, zein lan-esparrutarako jaso nahi dituen deiak, aldez aurreko barne-egokitzapenean zehaztutakoen artean. Esparrurik aukeratzen ez badu, ulertuko da izangaiak guztietan sartuta egon nahi duela.
Hala ere, nahi izanez gero, hasierako aukera horiek 10 egun balioduneko epean aldatzen ahalko dira, deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Horrez gain, esparruen aukerak urtero aldatzen ahalko dira, otsailean eta irailean. Aldaketa horrek indarra izanen du, hurrenez hurren, urte bakoitzeko martxoaren 1etik eta urriaren 1etik aurrera sortzen diren igoera-eskaintzetarako.
12.3. Zerrenda horietan egon nahi dutenek baldintza batzuk bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta haiek betetzen jarraitu prozedura guztian; hauek dira baldintzok:
a) Osasunbidea Nafarroako Osasun Zerbitzuko langile finkoa izatea, eta pediatriako erizaintzako erizain espezialistaren lanpostuari dagokion maila-taldetik edo kategoriatik beheragoko batean sailkatua egotea. Ondorio horietarako, beheragoko kategoriako lanpostutzat joko dira maila berekoak izanda destinoko edo berariazko osagarri txikiagoak jasotzen dituztenak.
b) Jarduneko zerbitzuan edo eszedentzia berezian egotea. Nolanahi ere, deia egiten den unean eta sustapen-aldian, jarduneko zerbitzuan egoteko baldintza bete beharko da.
c) Lanpostu horretarako eskatzen den titulazioa izatea eta 2.1.1 oinarrian ezarritako gainerako baldintzak betetzea.
12.4. Zerrenda horretan sartzeko, deialdi honetan zehazten den probako edo probetako puntuazio onenaren %30 lortu beharko da gutxienez.
12.5. Oposizio-lehiaketaren azken emaitzak argitaratu ondoren, aldi baterako barne-igoerarako izangaien zerrendak sortuko dira, esparru bakoitzean mailaz igotzeko moduan dauden izangaiekin, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta.
Sarrera-deialdi batetik datorren aldi baterako barne-igoerako zerrenda bakoitzean lehentasun-ordena ezartzeko, lehenik eta behin, gainditutako azterketa kopuruari erreparatuko zaio; azterketa kopuru bera gainditu dutenen artean, horietan guztira lortutako kalifikazioa hartuko da kontuan; eta berdinketak jarraitzen badu, gainditu gabeko azterketen nota gehituta ebatziko da.
Oraindik ere berdinketarik izanez gero, hura hausteko kontuan hartuko da deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean aitortutako antzinatasuna. Berdinketak bere horretan badirau, zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan atera den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.
12.6. Titulazioa aurkeztea.
Zerrendan sartzeko, deialdian eskatutako titulazioa aurkeztu beharko da, deialdiaren azken emaitza argitaratu eta biharamunetik 10 egun balioduneko epean.
Izangaiaren titulazioa jasoa baldin badago aldi baterako barne-igoerako deiak kudeatzen dituen erakundean, adierazitako web-orrian erakutsiko zaio, eta kasu horretan ez da beharrezkoa izanen berriz eranstea.
Dokumentazioa telematika bidez aurkeztuko da, esteka honetan behar den kategorian sartuta: https://empleosalud.navarra.es/eu/.
12.7. Euskara.
Aldi baterako barne-igoerako zerrendei dagokienez, euskararen ezagutza edozein unetan egiaztatzen ahalko da, betiere deia jaso aurretik.
12.8. Desgaitasuna duten pertsonak.
Aldi baterako barne-igoerarako izangaien zerrendak kudeatzeko orduan, errespetatuko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileei aplikatu beharreko araudian desgaitasunaren arloan ezarritakoa.
Desgaitasun-egoera noiznahi frogatzen ahalko da, zerrendak indarrean dauden bitartean, eta, halakoetan, araudian ezarritako lehentasuna sortuko da desgaitasuna frogatzen den unean.
Aldi baterako barne-igoerarako deituz gero, frogatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela igoeraren xede den lanpostuarekin. Frogagiri hori ofizioz eginen dute balorazio- eta orientazio-talde eskudunek.
12.9. Indarrean jartzea.
Hautapen-prozesu honen ondorioz sortuko diren aldi baterako barne-igoerarako izangaien zerrendek indarra hartuko dute plaza eskuratzen dutenen izendapen-proposamena argitaratu eta biharamunean.
13.–Errekurtsoak.
Deialdi honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta haren kontra eta bere oinarri eta egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin, eta aintzat hartuz Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren urtarrilaren 12ko 7/2026 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.
Kalifikazio-epaimahaiaren behin betiko egintzen kontra, zeinek ez baitute administrazio-bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.2 artikuluarekin.
I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA OROKORRA
1. gaia.–1978ko Espainiako Konstituzioa: atariko titulua. 13/1982 Lege Organikoa, abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzkoa: atariko titulua.
2. gaia.–2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena: I. kapitulutik III. kapitulura.
3. gaia.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena: I. titulua eta II. tituluko VIII. kapitulua. 11/1992 Foru Legea, urriaren 20koa, Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duena.
4. gaia.–10/1990 Foru Legea, azaroaren 23koa, Osasunari buruzkoa.
5. gaia.–41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrak arautzen dituena, eta 17/2010 Foru Legea, azaroaren 8koa, Nafarroako Foru Komunitatean osasunaren alorrean pertsonek dituzten eskubide eta betebeharrei buruzkoa.
6. gaia.–3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa: atariko titulua eta I. titulua. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.
7. gaia.–44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Osasun Arloko Lanbideen Antolamenduari buruzkoa: atariko titulua eta I. titulua.
8. gaia.–16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren Kohesioari eta Kalitateari buruzkoa: atariko kapitulua eta I. kapitulutik VIII.era bitartekoak.
Gai-zerrenda espezifikoa.
1. gaia.–Osasun-arloko dokumentazioa. Pazientearen historia klinikoa. Kodetzea. DGMO. Datuen gutxieneko multzo oinarrizkoa (1093/2010 Errege Dekretua, irailaren 3koa, Osasun Sistema Nazionaleko txosten klinikoetako datuen gutxieneko multzoa onesten duena: Erizaintzako zainketa-txosteneko datu multzoa).
2. gaia.–Lan-osasuna: kontzeptua. Laneko baldintza fisikoak eta ingurumenekoak. Arrisku biologikoak, fisikoak, kimikoak eta ergonomikoak. Prebentzio-neurriak.
3. gaia.–Osasun-zerbitzuen finantzaketa, kudeaketa eta hornidura. Ekitatea. Eraginkortasuna, efizientzia eta efektibitatea. Kudeaketa klinikoa: kontzeptu orokorrak. Asistentzia-prozesuen araberako kudeaketa.
4. gaia.–Osasuneko kostuak: kontzeptua. Kostu motak. Kostuen kalkulua: Case mix-a. Osasun-teknologien ebaluazio ekonomikoa: kontzeptu orokorrak.
5. gaia.–Osasun-arretaren kalitatea. Asistentziaren kalitatearen osagai kontzeptualak. Asistentziaren kalitatearen osagaiak. Asistentziaren kalitatearen ebaluazioa. Kalitatearen nazioarteko ereduak.
6. gaia.–Pediatriako pazientearen segurtasunaren estrategia. Segurtasunaren kultura. Jardunbide kliniko seguruak. Arriskuaren kudeaketa eta jakinarazpen- eta ikaskuntza-sistema.
7. gaia.–Bioetika: funtsezko printzipioak. Harreman klinikoaren ereduak. Baimen informatua. Intimitatea eta konfidentzialtasuna. Giza duintasuna eta zainketa aringarriak. Aurretiazko borondateak. Erizaintzako deontologia. Osasun-laguntzaren etika-batzordeak.
8. gaia.–Haurren eskubideak: Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioa. Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa (UNICEF). Ospitaleratutako haurren eskubideei buruzko Europako Gutuna. Haur eta Nerabeen Plan Estrategiko Nazionala (2013-2016).
9. gaia.–3/2021 Lege Organikoa, martxoaren 24koa, Eutanasia arautzen duena.
10. gaia.–Estatistika osasun-zientziei aplikatua. Oinarrizko kontzeptuak: biztanleria, lagina, aldagaiak. Zentrorako joeraren neurriak, sakabanatzearenak, formarenak eta posizioenak. Probabilitatea eta probabilitate-banaketa. Inferentzia estatistikoa, hastapenak: korrelazioa, erregresioa eta taldeen konparazioa. Neurriaren baliozkotasuna eta fidagarritasuna.
11. gaia.–Osasun-zientzietako ebidentzia zientifikoa: ebidentzian oinarritutako erizaintzaren funtsak. Datu-base bibliografikoak, dokumentu-iturriak eta bibliografiaren berrikuspena. Ebidentziaren azterketa kritikoa.
12. gaia.–Ikerketa kuantitatibo eta kualitatiborako metodologia. Diseinua, datuen bilketa eta analisia. Lan zientifiko baten egitura metodologikoa eta haren faseak.
13. gaia.–Zainketa pediatrikoen normalizazioa. Praktika klinikorako gidak. Bide klinikoak. Pediatrian jarduteko protokoloak. Pediatriako zainketa estandarizatuen planak. Erizaintzako prozedurak pediatrian.
14. gaia.–Erizaintzako ereduak eta teoriak: metaparadigma, teoria eta ereduen sailkapena eta teoria nagusiak.
15. gaia.–Erizaintzako prozesua: ezaugarriak eta faseak. Virginia Hendersonen beharren araberako balorazioa, eta Marjory Gordonen patroi funtzionalen araberakoa. Eskalak. Erizaintzako diagnostikoak eta NANDA taxonomia. Plangintzak: NOC eta NIC taxonomia. Gauzatzea eta ebaluazioa.
16. gaia.–Pediatriako erizaintzako prozedurak.
17. gaia.–Osasun publikoa eta osasun komunitarioa. Osasun demografia. Informazio-iturriak eta adierazle demografikoak. Prebentzioa eta osasunaren eta bizimodu osasungarrien sustapena.
18. gaia.–Osasuneko plangintza. Plangintza-mailak. Osasun-adierazleak.
19. gaia.–Nafarroako pediatriako osasun-programak.
20. gaia.–Paziente kronikoei eta pluripatologikoei arreta emateko Nafarroako estrategia.
21. gaia.–Pediatriako gaixotasun transmitigarriak. Kate epidemiologikoa. Gaixotasun transmitigarriak kontrolatzeko eta prebenitzeko neurriak. Nahitaez aitortu beharreko gaixotasunak.
22. gaia.–Pediatriako gaixotasun ez-transmitigarriak. Epidemiologia. Arrisku-faktoreak. Prebentzio-estrategia. Gaixotasun baskularrak. Arnasbideetako gaixotasunak. Minbizia. Eritasun mentalak.
23. gaia.–Immunizazioa: kontzeptua eta sailkapena. Txertoak. Txerto motak. Haurren txertaketa-egutegia Nafarroako Foru Komunitatean. Indikazioak, kontraindikazioak eta ondorio kaltegarriak. Hotz-katea.
24. gaia.–Infekzio nosokomiala: kontzeptua eta kate epidemiologikoaren ezaugarriak. Infekzio nosokomial nagusiak pediatrian. Intzidentzia eta prebalentzia. Prebentzio- eta kontrol-neurriak.
25. gaia.–Neurri higieniko orokorrak eta aurreneurri unibertsalak. Garbiketa eta desinfekzioa. Antiseptikoak. Desinfektatzaileak. Desinfekzioa, esterilizazioa (material esterila kontserbatzeko, erabiltzeko eta esterilizatzeko metodoak). Osasun-hondakinak kudeatzea.
26. gaia.–Erizaintza komunitarioa. Komunitateari laguntza ematea. Erizainen balorazioa eta esku-hartzeak komunitatean.
27. gaia.–Norbanakoaren, taldearen eta komunitatearen osasunerako hezkuntza: kontzeptua, metodologia eta teknika didaktikoak. Osasunerako hezkuntzari buruzko teknikak. Osasunerako hezkuntza-programak prestatzea. Paziente aktiboaren ahalduntzea. Pazientea erabakiak hartzerakoan.
28. gaia.–Familiari arreta egitea. Familiaren kontzeptua eta familia-egitura motak. Genograma. Familia-arreta berebiziko garrantzia duten gertaeren aurrean. Familiaren disfuntzionaltasuna eta normaltasuna.
29. gaia.–Haurrak etxean artatzea: kontzeptua eta motak. Zainketak etxean. Zaintzailearentzako arreta.
30. gaia.–Erizainen arreta desgaitasun fisikoa edo psikikoa duten haurrentzat. Autonomia sustatzea.
31. gaia.–Prozesu kirurgikoa: erizaintzako zainketak prozesu kirurgiko batean dauden haurrentzat. Anestesia: motak, emateko modua eta gorabeherak. Ebakuntzaren aurreko egoeran, ebakuntzan eta ebakuntzaren ondoko egoeran dauden pazienteentzako EAP–NNN: berehalakoa, goiztiarra, berantiarra. Zerikusia duten prozedurak: pazientea prestatzea kirurgiarako, ebakuntzako langileak prestatzea (ebakuntzarako garbitzea, janztea eta eskularruak jartzea), esterilizatutako materialaren erabilera, ebakuntzako zaurien eta drainatzeen erabilera, etab.
32. gaia.–Arnas sisteman arazoak dituzten pediatriako pazienteei arreta ematea: anatomo-fisiologia. Fisiopatologia, diagnostiko eta tratamendu mediko/kirurgikoa: arnasketa-prozesu akutuak eta kronikoak. EAP-NNN, arnasketa-prozesu akutuak eta kronikoak dituzten pazienteentzat. Zerikusia duten prozedurak: oxigenoterapia, arnas fisioterapia, arnasbideetan gailuak sartu eta mantentzea (Guedel kanula, hodi orotrakeala, trakeotomia), arnasketa mekaniko ez-inbaditzailearen erabilera (modalitateak eta zainketak), inhalagailuen erabilera, etab.
33. gaia.–Barne-ingurunearen homeostasia: likidoen nahasmenduen fisiopatologia, elektrolitoak, azido-base oreka. Erantzun inflamatorio sistemikoa eta lokala. Erizaintzako arreta-prozesua aplikatzea NANDA, NOC, NIC taxonomiak erabiliz (EAP–NNN) homeostasian nahasmenduak edo erantzun inflamatorioa dituzten pediatriako pazienteei. Zerikusia duten prozedurak: fluidoterapia ematea eta fluidoterapiako zainketak, balantzeen kalkulua, zainetako kateterrak sartzea, arterietako eta zainetako odol-laginak lortzea, benabarneko eta muskulubarneko botikak ematea, etab.
34. gaia.–Sistema kardiobaskularra: anatomo-fisiologia. Fisiopatologia, diagnostiko eta tratamendu mediko/kirurgikoa. Erizaintzako zainketak prozesu kardiologiko akutu eta kronikoak eta gaixotasun baskular akutuak eta kronikoak dituzten pediatriako pazienteentzat. EAP-NNN, prozesu kardiologiko edo baskularrak dituzten pediatriako pazienteentzat. Zerikusia duten prozedurak: zaineko kateter zentrala sartzea, hartarako zainketak eta hura mantentzea, zain-presio zentrala neurtzea, EKGa egitea, EKGaren nahasmendu nagusien interpretazioa, datu hemodinamikoen monitorizazioa.
35. gaia.–Sistema nefro-urinarioa: anatomo-fisiologia. Fisiopatologia, diagnostikoa eta tratamendua, giltzurruneko gaixotasun akutu edo kronikoetan eta gernubideetako gaixotasunetan, pediatrian. EAP-NNN, giltzurruneko prozesuak edo gernubideetako prozesuak dituzten pazienteentzat. Zerikusia duten prozedurak: maskuriko zunda eta gernu-biltzaileak sartzea eta mantentzea, gernua kanporatzean ostomia dagoenerako zainketak, odola arazteko sistemak, laginen bilketa, etab.
36. gaia.–Nerbio-sistema zentrala eta periferikoa. Anatomo-fisiologia. Fisiopatologia, diagnostiko eta tratamendu mediko/kirurgikoa, nerbio-sistema zentraleko prozesuetan (baskularrak, toxikoak, infekziosoak, immunologikoak, degeneratiboak edo traumatologikoak) edo nerbio-sistema periferikoko prozesuetan, pediatriako pazienteentzat. EAP-NNN, nerbio-sistema zentraleko edo periferikoko prozesuak dituzten pediatriako pazienteentzat. Zerikusia duten prozedurak: drainatze bentrikularrak, ziztada lunbarrerako zainketak, laginak biltzea, monitorizazio neurologikoa, etab.
37. gaia.–Zentzumen-organoak: anatomo-fisiologia. Fisiopatologia, diagnostiko eta tratamendu mediko/kirurgikoa, zentzumen-organoen problema akutu eta kronikoetan. EAP–NNN, zentzumen-organoen nahasmendu prozesuak dituzten pazienteentzat. Zerikusia duten prozedurak: tapoiak ateratzea; botika otikoaren eta oftalmologikoaren instilazioa, etab.
38. gaia.–Sistema muskuloeskeletikoa: anatomo-fisiologia. Fisiopatologia, diagnostiko eta tratamendu mediko/kirurgikoa, prozesu muskuloeskeletiko akutu eta kronikoetan (traumatologikoak, infekziosoak, degeneratiboak, immunologikoak). EAP-NNN, nahasmendu muskulu-eskeletikoak dituzten pazienteentzat. Zerikusia duten prozedurak: immobilizazio-sistemen erabilera eta zainketa (ferulak, igeltsuak, bendajeak, kanpo-finkatzaileak), aldakako/belauneko protesia duen pazientea nola mugitu.
39. gaia.–Sistema hematologikoa. Anatomo-fisiologia. Fisiopatologia, diagnostiko eta tratamendu mediko/kirurgikoa: anemiak eta koagulazioko nahasmenduak. EAP-NNN, funtzio eritrozitarioan edo koagulazio-sisteman nahasmenduak dituzten pediatriako pazienteentzat. Haiekin erlazionatutako prozedurak: hemoderibatuen transfusioa.
40. gaia.–Prozesu onko-hematologikoak. Fisiopatologia, diagnostikoa, tratamendua (kanpoko erradioterapia/brakiterapia), kimioterapia, zelula ama hematopoietikoen transplantea. EAP-NNN, prozesu onkologiko edo hematologikoak dituzten pediatriako pazienteentzat. Zerikusia duten prozedurak: kateter zentral iraunkorrak mantentzea, botikak ematea bide intratekalaren bitartez edo larruazalpeko bidearen bitartez, etab.
41. gaia.–Digestio-sistema: anatomo-fisiologia. Fisiopatologia, diagnostiko eta tratamendu mediko/kirurgikoa, prozesu akutuak eta kronikoak daudenean honako hauetan: digestio-hodi altua, gibela eta behazun-bideak, eta pankrea. Orobat, heste mehar eta lodiko nahasmenduak daudenean. EAP-NNN, ahoratzea, digestioa edo absortzioa nahasten duten digestio-prozesuak dituzten pediatriako pazienteentzat. Lotutako prozedurak: zunda gastrikoa edo sudur-hesteetako zunda sartzea eta mantentzea, nutrizio enterala edo parenterala, enemak, elikadurako edo digestio-kanporaketako ostomien zainketak, laginen bilketa, etab.
42. gaia.–Sistema endokrinoa: anatomo-fisiologia. Fisiopatologia, diagnostiko eta tratamendu mediko/kirurgikoa, prozesu endokrinologiko akutu edo kronikoetan. EAP-NNN, nahasmendu endokrinologikoak dituzten pediatriako pazienteentzat. Zerikusia duten prozedurak: laginak biltzea, gluzemia kapilarra, intsulina ematea, etab.
43. gaia.–Nutrizioaren alderdi orokorrak: Mantenugai motak eta haien nutrizio-ezaugarriak.
44. gaia.–Elikadura eta nutrizioa. Amagandiko edoskitzea. Jaiotzako eta edoskitzaroko osasun-laguntza humanizatzeko ekimena (IHAN). Edoskitze artifiziala. Elikadura osagarria. Elikagaien sailkapena. Dieta osasungarriak, garapen-etapen arabera. Elikadurari loturiko alergiak eta intolerantziak. Egoera nutrizionalaren balorazioa. Dieta terapeutikoak: dietoterapia, zenbait patologiatan. Elikadura enterala edo parenterala duten pediatriako pazienteen zainketak eta balorazioa.
45. gaia.–Elikadura-higienea. Elikagai bidezko toxiinfekzioa.
46. gaia.–Haur eta nerabeendako farmakologiaren printzipio orokorrak: farmakozinetika, farmakoak ematea eta xurgatzea, farmakoak banatzea eta farmakoak kanporatzea, pediatriako pazienteen kasuan. Botiken eragin-mekanismoa. Botiken arteko eragina eta botiken toxikotasuna. Farmakozaintza-sistemak eta ondorio kaltegarriak jakinarazteko sistemak.
47. gaia.–Botikak ematea pediatrian: botika bat eman aurretik kontuan izan beharrekoak. Botikak emateko moduak: definizioa eta motak. Aukera egiteko puntuak, teknikak eta problema ohikoenak. Dosia kalkulatzea. Medikamentuak kontserbatzeko baldintzak. Medikamentuak zentzuz erabiltzea.
48. gaia.–Medikamentuen sailkapen orokorra: Elikadura traktua eta metabolismoa, odola eta organo hematopoietikoak. Sistema kardiobaskularra. Dermatologikoak. Sistema genitourinarioa eta sexu-hormonak. Prestakin hormonal sistemikoak (salbu sexu-hormonak eta intsulinak). Antiinfekziosoak. Antineoplasikoak eta immunomodulatzaileak. Sistema muskuloeskeletikoa. Nerbio-sistema. Arnas sistema. Zentzumen-organoak.
49. gaia.–Heziketa eta aholkularitza afektibo-sexuala nerabezaroan. Metodo antikontzeptiboak. Sexu-transmisiozko gaixotasunen prebentzioa. Genero-indarkeria goiz detektatzea eta hari heltzea.
50. gaia.–Jaioberria: jaioberriaren balorazioa. Zainketak jaiotzatik beretik. Jaioberrien baheketak. Sortzetiko metabolopatiak garaiz detektatzeko programa Nafarroan. Hipoakusia garaiz detektatzeko programa Nafarroan. Arrisku handia duten jaioberriak: haur goiztiarrak, pisu gutxiko jaioberriak, sortzetiko anomaliak. Garapenean oinarritutako zainketak.
51. gaia.–Haurtzaroko zainketak: hazkuntza eta garapena jaiotzetik. Hazkuntza berrikusteko eta kontrolatzeko programa oinarrizko osasun-laguntzan. Txertoak. Haurren istripuak. Haurrak eta ospitaleratzea: adingabearengan eta familian dituen ondorioak: aurre egiteko estrategiak. Aztura osasungarriak. Haurren obesitatearen prebentzioa eta istripuen prebentzioa. Osasunerako heziketa-programak. Garapen psikomotorraren gorabeherak goiz detektatzea.
52. gaia.–Nerabezaroko zainketak: ezaugarri orokorrak, ohitura osasungarrien sustapena, ohitura toxikoen prebentzioa, istripuak.
53. gaia.–Arrisku sozialeko egoeran dagoen haurra. Haurren kontrako tratu txarrak detektatzea eta haien aurrean esku hartzea. Genero-indarkeria familian, eskolan eta gizartean. Eskola-jazarpena (bullyinga).
54. gaia.–Egoera terminalean dagoen haurrarentzako eta haren familiarentzako arreta eta zainketak. Balorazio integrala. Zainketa aringarriak. Dolua: ezaugarriak, faseak eta haren aurreko baliabideak. Heriotzaren ondoko arreta.
55. gaia.–Mina haurrengan. Minaren arreta, haren ezaugarriak eta Osasunaren Mundu Erakundearen eskala analgesikoa. Mina baloratzea, garapen-etaparen arabera. Mina maneiatzea.
56. gaia.–Haur eta gazteen osasun mentala: Osasun mentaleko eredu kontzeptualak. Erizaina osasun mentalean eta ingurune terapeutikoa. Alderdi etiko eta legalak. Balorazio integrala eta erizaintzako esku-hartzeak.
57. gaia.–Prozesu patologiko nagusiak: nahasmendu psikotikoak (eskizofrenia), nahasmendu neurotikoak, (fobiak, antsietatea, nahasmendu obsesibo-konpultsiboa, egokitze- edo konbertsio-nahasmenduak), substantziak kontsumitzeak ekarritako nahasmendua, aldartearen nahasmenduak, elikadura-jokabidearen nahasmenduak, nortasunaren nahasmenduak, bulkaden kontrolaren nahasmenduak, dementziak. EAP-NNN, osasun mentaleko nahasmenduak dituzten pazienteentzat. Osasun mentaleko modalitate terapeutikoak: psikoterapiak, psikofarmakologia.
58. gaia.–Psikologia eta jokabidearen oinarri neurologikoak. Informazioa hartzeko prozesua: sentsazioa eta pertzepzioa, arreta. Informazioa hartzeko, biltegiratzeko eta sortzeko prozesua: ikaskuntza, memoria eta hizkuntza eta pentsamendua. Jokabidea modulatzeko prozesua: motibazioa, emozioa eta nortasuna.
59. gaia.–Komunikazioa: teknika eta trebetasunak. Erizaintzako harreman profesionala haurrarekin eta senideekin. Entzute aktiboa. Laguntza-harremana.
60. gaia.–Larrialdiak: kontzeptua. Erizaintzako balorazioa eta zainketak egoera kritikoetan.
61. gaia.–Egoera hauetan daudenen berezitasunak: politraumatismoak, erredura handiak, shockak, istripu zerebrobaskularrak, bularraldeko mina, MIA (miokardioko infartu akutua), intoxikazio akutuak. Lehentasuna eta triajea biktima asko eta hondamendiak dauden egoeretan.
62. gaia.–Oinarrizko bizi-euskarria eta bizi-euskarri aurreratua haurrarengan. Berpizte ondoko zainketak.
Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.
II. ERANSKINA.–MEREZIMENDUEN BAREMOA
1. atala.–Egindako zerbitzuak.
Honako hauek baloratuko dira:
1.1. Lehiaketaren xedeko estamentu eta espezialitatean edozein administrazio publikotako zentroetan egindako zerbitzuak. Urte bakoitzeko, 1,5 puntu.
1.2. Edozein administrazio publikotan, beste estamentu eta/edo espezialitate batean egindako zerbitzuak. Urte bakoitzeko, 0,25 puntu.
1.3. Lehiaketaren xedeko kategoria berean osasun-zentro pribatuetan egindako zerbitzuak, Gizarte Segurantzan afiliatuta eta besteren kontura kotizatuta. Urte bakoitzeko, 0,75 puntu.
Egindako zerbitzutzat hartuko dira funtzionario, estatutupeko edo lan-kontratudun finko gisa egindako zerbitzuak, baita aldi baterako egindakoak ere.
Ondorio horietarako, egindako zerbitzuak kalkulatzean, jarraituko zaie Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan egindako zerbitzuen aitorpenari buruz ezarrita dauden irizpideei.
Egindako zerbitzuek urte natural oso bat hartzen ez badute, kontratuaren hasiera-egunaren eta bukaera-egunaren arabera dagokion puntuazio proportzionala esleituko da, egindako lanaldi mota edozein dela ere.
Aurreko azpiataletan emandako puntuazioak bateraezinak izanen dira epe berari dagozkionean. Halakoetan, kasu bakoitzean puntuazioetan handiena emanen da.
Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoria batean egindako lanak benetan egin diren lanpostuan eginak bezala kontatuko dira.
Zerbitzu berezietako egoeran egindako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan eginak balira bezala kontatuko dira.
Erizain espezialistaren titulua lortzeko egonaldi osoa egin ez bada, egoiliar gisa egindako zerbitzuak 1.2 azpiatalean baloratuko dira.
Atal honetan, guztira, 17 puntu emanen dira gehienez.
2. atala.–Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta hizkuntzak.
Atal honetako merezimenduak baloratuko dira baldin eta aukeratu nahi den lanpostuarekin zerikusia badute, eta kontuan harturik azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuan xedatutakoa.
2.4, 2.6 eta 2.7 azpiatalei dagokienez, komunikazioak, txostenak eta argitalpenak baloratuko dira, ikerketa-lan beraren gainekoak badira ere, eta puntuazio horiek bateragarriak izanen dira.
Akta-liburuetan edo abstractetan jasotzen diren komunikazioak eta txostenak ez dira argitalpentzat hartuko.
2.1. Graduondoko prestakuntza:
–Doktore-gradua: 3 puntu.
–Unibertsitateko master ofiziala: 1,5 puntu (gehienez ere 3 puntu).
–Unibertsitateko aditua, aurrez aurrekoa: 0,5 puntu (gehienez ere 2 puntu).
–Unibertsitateko aditua, onlinekoa, edo berezko titulua: 0,5 puntu (gehienez 1 puntu).
2.2. Prestakuntza espezializatua:
–Erizain espezialistaren titulua izateagatik, Erizaintzako espezialitateei buruzko apirilaren 22ko 450/2005 Errege Dekretuan ofizialki aitortutako espezialitate batekoa: 1 puntu.
–Helburuko kategorian lanpostua lortzeko eskatzen den titulazioa ez da baloratuko atal honetan.
2.3. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako edo egiaztatutako prestakuntza-jardueretan ikasle gisa parte hartzea. Ikasketa-kreditu bakoitzeko, 0,05 puntu.
Ikastaroaren egiaztapena ordutan egiten bada, kreditu bat kontatuko da hamar orduko. Egiaztagirian orduak eta kredituak agertzen badira, ikastaroa baloratzeko, kredituak hartuko dira aintzat.
Ziurtagirian jardueraren iraupena ageri ez bada, ez da baloratuko; eta ikaslea ikasturte osoan aritu dela agertzen bada, 12 kreditu kontatuko dira.
Zatikiak hainbanatuko dira.
Honako arlo hauetako prestakuntza baloratuko da: laneko arriskuen prebentzioa, informatika, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, genero-indarkeria eta/edo osasuna eta generoa ardatz duen berariazko prestakuntza edo prestakuntza sektoriala.
Atal honetan, erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez dituzten prestakuntza-ekintzak ere baloratuko dira, baldin eta administrazioak aginduta egin badira edo hark homologatu baditu. Horien artean espresuki sartzen dira sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Akordioen barnean antolatuak.
Titulu ofizialak ez dira merezimendu gisa baloratuko.
Gehienez ere 2,5 puntu emanen dira.
2.4. Biltzarretan, jardunaldietan edo bilkura zientifikoetan txostenak, posterrak edo komunikazioak idatziz aurkeztea:
–Nazioartekoa: lehen hiru sinatzaileak: 0,4 puntu. Hurrengo hirurak: 0,2 puntu.
–Nazionala: lehen hiru sinatzaileak: 0,2 puntu. Hurrengo hirurak: 0,1 puntu.
–Autonomikoa: lehen hiru sinatzaileak: 0,1 puntu. Hurrengo hirurak: 0,05 puntu.
Baloratu ahal izateko, sinatzailearen ordena agertu beharko da.
Ahozko komunikazioak ez dira baloratuko haien idatzizko onarpena ere aurkezten ez bada, ez eta mahai-inguruetan parte hartu izana ere.
Gehienez ere 2 puntu emanen dira.
2.5. Administrazioen edo erakunde publikoen beka edo saria jaso duten zientzia- edo ikerketa-lanak egitea:
–Nazioartekoak: 1,5 bekaren hartzaileari; 0,75 puntu, taldeko kide izateagatik.
–Estatukoak: 1 puntu bekaren hartzaileari; 0,5 puntu taldeari.
–Autonomia-erkidegokoak: 0,5 puntu bekaren hartzaileari; 0,2 puntu taldeari.
Gehienez ere 3 puntu emanen dira.
2.6. Lanak ISSNa duten aldizkari zientifiko espezializatuetan argitaratzea.
ISSNa duten aldizkari espezializatuetan argitaratutako lanak, inpaktu-faktorearen (IF) arabera, Journal Citation Reports-ek jasotakoari jarraikiz:
–Baldin IFa > 3, lehenengo hiru sinatzaileak: 1 puntu. Hurrengo hirurak: 0,5 puntu.
–Baldin IFa ≤ 3, lehenengo hiru sinatzaileak: 0,5 puntu. Hurrengo hirurak: 0,25 puntu.
–Inpaktu-faktorerik ez badu, lehenengo hiru sinatzaileak: 0,1 puntu. Hurrengo hirurak: 0,05 puntu.
Inpaktu-faktorea izangaiak berak frogatu beharko du, eta lanaren argitalpen-urtearen gainekoa izanen da.
Gehienez ere 5 puntu emanen dira.
2.7. ISBNa duten liburu zientifikoetan laguntzaile gisa agertzea: 0,3 puntu argitaratutako liburu bakoitzeko.
Gehienez ere 3 puntu emanen dira.
2.8. Irakasle-lana:
a) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatu edo egiaztatutako prestakuntza-jardueretan: hamar orduko, 0,2 puntu.
Ziurtagirian iraupena agertzen ez bada, ez da baloratuko.
Baremoko b) atalean adierazitako irakasle-lana ez da atal honetan baloratuko.
Gehienez ere 2 puntu emanen dira.
b) Irakasle-lana honelako eremu hauetan: osasun-laguntzako praktiken tutore edo koordinatzaile gisa, osasun-laguntzako praktiken irakasle koordinatzaile gisa, irakasle kliniko elkartu gisa, irakasle elkartu gisa, unibertsitateko ikastaroetako, masterretako edo aditu-tituluetako tutore gisa, osasun-laguntzako praktiketako kolaboratzaile gisa eta langile egoiliarren tutore eta irakasle kolaboratzaile gisa. Ikasturte oso bakoitzeko: 0,25 puntu.
Ziurtagirietan egiaztatutako aldia ikasturte akademiko osora iristen ez denean, proportzionalki dagokien puntuazioa emanen zaie.
Gehienez ere puntu bat emanen da.
2.9. Frantsesez, ingelesez edo alemanez jakitea, ofizialki egiaztaturik, Europar Batasunean erabilera ofizialeko hizkuntzak diren aldetik: hizkuntza bakoitzeko, gehienez ere 2 puntu.
Hizkuntza horiek merezimendu gisa baloratuko dira plantilla organikoan hala ezarria duten plazetan.
Gaitasun-agiririk edo balio bereko titulurik izan ezean, dagokion puntuazio proportzionala emanen da.
Tituluak eta ziurtagiriak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailen arabera baloratuko dira. Maila horiek jaso dira Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean, horren bidez ezarri baitziren euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa).
Atal honetan, guztira, 22 puntu emanen dira gehienez.
3. atala.–Euskaraz jakitearen balorazioa.
Euskaraz jakitea baloratuko da azaroaren 6ko 97/2024 Foru Dekretuari jarraikiz, plazak kokatuta dauden eremuaren arabera, honako irizpide hauen arabera:
a) Eremu euskaldunean: merezimenduen baremoko gainerakoari (1. eta 2. atalak) esleituriko puntuazioaren %11; gehienez ere 4,29 puntu.
b) Eremu mistoan: merezimenduen baremoko gainerakoari (1. eta 2. atalak) esleituriko puntuazioaren %7; gehienez ere 2,73 puntu.
Eremu mistoan euskara merezimendu gisa baloratuko da plantilla organikoan hala ezarria duten plazetan. Balorazio horretatik kanpo geldituko dira euskara jakitea nahitaezkoa duten plazak.
4. atala.–Betetzen zailak diren lanpostuen balorazioa.
Betetzen zailak diren lanpostuak betetzen dituzten pertsonek pizgarri hauek izanen dituzte sarrera prozeduretan:
4.1. Oinarrizko osasun-laguntzaren eremuko profesionalak, Tuterako eta Lizarrako osasun-barrutietako ospitale-laguntzako zentro eta zerbitzuetakoak, Osasun Mentaleko profesionalak eta betetzeko zaila den plaza bat deklaratuta duen zentro edo unitate batean aritzen diren estamentu, espezialitate eta txanda bereko langileak:
a) Parte hartzen den lehen hautapen-prozesuan:
Betetzen zaila den plaza bat urtebetez baino gehiagoz bete duenak puntuazio handiagoa izanen du baremoan; hain zuzen ere, emandako zerbitzuei edo antzinatasunari dagokion puntuazio osoaren %15 gehienez. Aldiz, betetzen zaila den plaza bat urtebetez edo gutxiagoz bete dutenek %5 izanen dute gehienez.
5 puntu emanen dira betetzen zaila den plaza batean emandako urtebeteko aldi bakoitzeko, edozein dela ere egindako lanaldiaren araubidea; 15 puntu emanen dira gehienez ere, betetzen zaila den plaza batean emandako hiru urteko aldi bakoitzeko.
Urte osoa ez bada, proportzionalki dagokion puntuazioa emanen da.
b) Hautapen-prozesu hauetan:
Betetzen zaila den plaza batean aritutako beste hiru urteko aldi bakoitzeko, beste eskubide bat sortuko da baremoan puntuazio handiagoa izateko, sartzeko beste hautapen-prozesu batean parte hartzean.
4.2. Betetzeko zaila den plazaren bat daukan osasun-etxe batean beste plaza batzuk betetzen dituzten Oinarrizko Osasun Laguntzako profesionalak, plaza betetzeko zaila den bitartean: puntuazio handiagoa izanen dute parte hartzen duten lehen hautapen-prozesuan; hain zuzen, 2,5 puntu gehiago urteko, eta gehienez ere 7,5 puntu.
4.3. Mediku egoiliarrak: baldin eta aldi baterako kontratu bat onartzen badute, prestakuntza bukatu ondoko hiru hilabeteetan, betetzeko zaila den plaza batean aritzeko: puntuazio handiagoa izanen dute; guztizko puntuazioaren %25era arte igo daiteke, 4.1 oinarrian ezarritako baldintzetan.
4.4. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko arloko fakultatibo espezialistak:
a) Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan soilik dauden eta 202E/2025 Foru Aginduaren 3. artikuluko baldintzak betetzen dituzten espezialitateetan aritzen direnak.
b) Tuterako eta/edo Lizarrako ospitaleetan betetzeko zailak diren plazatzat hartutako unitateren batean aritzen direnak.
c) Tuterako eta/edo Lizarrako ospitaleetan aritzen direnak, arlo funtzional baten edo antzeko aliantza-tresna baten parte delako.
Honako hauek aplikatuko zaizkie:
–Puntuazio handiagoa, %15ekoa gehienez, jardueraren araberako puntuazio osoaren gainetik.
–4.4 ataleko a) letran ageri diren profesionalei baremo honen 4.1 ataleko pizgarriak aplikatuko zaizkie.
–b eta c letretan ageri diren profesionalei honela aplikatuko zaizkie: lau hilabeteri dagokien puntuazioa zenbatuko da (5 puntu), baldin eta aldi horretan gutxienez bi guardia egiten badira, edo bi produktibitate, hilero edo batez beste, lau hilabetean.
Iragarkiaren kodea: F2603815
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
