64. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

43/2026 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, Girgillaoko eta Bidaurretako udal mugarteen arteko muga jurisdikzionalaren marra onesten duena.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren martxoaren 7ko 91/2025 Ebazpenaren bidez, Bidaurretako udal mugartearen eta udal mugarte mugakideen arteko mugako marra berreskuratzeko eta haren hobekuntza geometrikoa egiteko lanak hastea xedatu zen, eta ukitutako udalei eskatu zitzaien udal batzordeak eratzeko, lan horietan laguntzeko eta horiek berresteko.

Ebazpen horren bidez, halaber, mugako marraren zuzenketa eta hobekuntza geometrikoa egiteko oinarrizko proposamena jendaurrean jarri zen hilabeteko epean, ebazpena argitaratu zen egunetik hasita, lanekin lotutako informazioa edo ekarpenak biltzeko.

2025eko azaroaren 25ean eta abenduaren 19an, Bidaurretako eta Girgillaoko udaletako osoko bilkurek, hurrenez hurren, baterako akta gehigarria onetsi zuten, horretarako izendatutako batzordeek sinatutakoa. Akta horren bidez, UTM koordenatuekin zehazten dira aitortutako mugarri-puntuak eta bi mugarteen arteko muga jurisdikzionalaren marraren trazadura geometrikoa, hori guztia Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuko Laguntza Tekniko-administratiboaren Atalaren 2025eko azaroaren 6ko txosteneko zehaztapenen arabera. Txosten hori baterako akta gehigarrian dago jasota eranskin gisa.

Era berean, 2025eko azaroaren 25ean eta 2026ko otsailaren 5ean, Jaizko eta Beraskoaingo udalek, hurrenez hurren, baterako akta gehigarria onetsi zuten, horretarako izendatutako batzordeek sinatutakoa, haien mugarteetan prozedurak ukitzen dituen hiru parajetako mugarri-puntuei dagokienez.

Aztertu dira Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuaren txosten teknikoa eta juridikoa, 2026ko otsailaren 26koa eta martxoaren 5ekoa, hurrenez hurren, espedientean jasota daudenak.

Kontuan hartuta Girgillaoko eta Bidaurretako udalek ezarri duten mugako marraren definizioak ez dituela aldatzen udal mugarteak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 13. artikulutik 20. artikulura bitartekoetan ezarritako definizioen, baldintzen eta prozeduren arabera.

Horrenbestez, erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2019 Foru Dekretuak eman dizkidaten eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Girgillaoko eta Bidaurretako udal mugarteen arteko muga jurisdikzionalaren marra onestea, eranskinean jaso diren koordenatuetan oinarrituta osatu den geometriarekin.

2. Institutu Geografiko Nazionalari eskatzea mugako marra hori Kartografiaren Erregistro Zentralean inskribatzeko, Erreferentzia Nazionaleko Ekipamendu Geografikoan sartzeko, orain arte indarra izan duen erregistro orria eguneratu edo berrikusteko ondorioak izateko eta kasuan kasuko ziurtagiriak emateko.

3. Marra Kartografiaren Erregistro Zentralean inskribatzea lortu ondoren, Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuak aipatutako udalei igortzea erregistro orriaren kopia bana.

4. Ebazpen hau eta behar den dokumentazioa Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen Zerbitzura igortzea katastroetan behar diren lanak egin ditzan.

5. Ebazpen hau eta dagokion dokumentazioa Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Lurraldeko Informazio Sistemen Atalera igortzea, jakinaren gainean egoteko eta SITNAn ondorioak izan ditzan.

6. Halaber, ebazpen hau Lurralde Kohesiorako Departamentuko Kartografia, Topografia eta Geodesia Atalera eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Herri-lurren Atalera eta Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzura igortzea, jakin dezaten.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Girgillao, Bidaurreta, Jaitz eta Beraskoaingo udaletara eta Institutu Geografiko Nazionalaren Eskualde Zerbitzura igortzea.

Iruñean, 2026ko martxoaren 9an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.

ERANSKINA.–KOORDENATUAK, ETRS89, UTM (30 N) ERREFERENTZIAKO SISTEMAN OINARRITUTA EZARRIAK

NODOA / MUGARRIA

X KOORDENATUA

Y KOORDENATUA

Z KOORDENATUA

M01-M3T

592900,5

4734819,1

829,5

n0002

592905,14

4734809,24

827,7

n0003

592915,91

4734792,99

817,9

n0004

592928,74

4734784,11

811,8

n0005

592940,19

4734773,25

806,5

n0006

592955,39

4734758,45

797,5

n0007

592961,31

4734738,91

789,8

n0008

592970,59

4734735,95

786,8

n0009

592981,64

4734726,87

783,6

n0010

592993,28

4734719,96

780,7

n0011

593006,00

4734708,78

776,8

n0012

593009,84

4734697,67

774,3

n0013

593039,35

4734678,87

764,6

n0014

593050,52

4734664,11

762,5

n0015

593062,95

4734656,41

758,7

n0016

593068,09

4734641,41

759,6

n0017

593071,44

4734624,83

764,6

n0018

593087,43

4734609,04

764,6

n0019

593101,05

4734594,83

769,3

n0020

593116,84

4734587,53

772,0

n0021

593127,30

4734583,18

772,7

n0022

593138,55

4734574,30

772,2

n0023

593143,48

4734563,64

775,6

M02

593156,5

4734559,6

771,6

n0025

593166,70

4734547,88

768,4

n0026

593190,14

4734538,59

752,8

n0027

593215,61

4734516,15

749,8

n0028

593233,00

4734497,35

749,3

n0029

593247,35

4734491,89

749,4

n0030

593257,25

4734480,78

748,5

n0031

593276,41

4734475,11

740,5

n0032

593291,37

4734466,21

739,5

n0033

593293,84

4734455,11

743,8

n0034

593309,47

4734460,62

734,5

n0035

593325,26

4734455,09

734,1

n0036

593346,97

4734436,14

738,3

n0037

593361,18

4734430,62

735,2

n0038

593378,15

4734419,56

734,3

n0039

593394,34

4734406,93

735,3

n0040

593408,15

4734396,27

738,6

n0041

593414,47

4734386,80

746,7

M03

593404,4

4734362,5

766,5

n0043

593463,81

4734328,58

728,0

n0044

593503,99

4734307,50

702,0

n0045

593516,13

4734304,60

696,6

n0046

593526,65

4734300,27

691,6

n0047

593546,48

4734289,16

681,2

n0048

593558,33

4734282,19

675,1

n0049

593568,61

4734276,97

670,7

n0050

593579,41

4734271,75

665,7

n0051

593589,23

4734264,87

661,3

n0052

593594,94

4734259,28

657,6

n0053

593600,52

4734254,33

655,1

n0054

593607,49

4734249,66

652,9

n0055

593616,00

4734244,65

649,3

n0056

593622,27

4734242,63

646,9

n0057

593626,80

4734244,52

645,6

n0058

593634,07

4734249,13

643,2

M04

593640,8

4734251,9

641,1

n0060

593654,61

4734256,62

635,2

n0061

593672,04

4734251,94

630,7

n0062

593688,53

4734250,07

623,5

n0063

593699,59

4734242,01

620,3

n0064

593710,27

4734239,76

615,6

n0065

593723,76

4734233,58

611,4

n0066

593738,19

4734228,52

607,2

n0067

593750,19

4734220,64

603,8

n0068

593766,30

4734219,89

599,3

n0069

593776,99

4734220,08

597,0

n0070

593782,42

4734222,33

596,5

M05-M3T

593783,6

4734226,7

597,8

Iragarkiaren kodea: F2603890