64. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

41/2026 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, Gesalazko eta Bidaurretako udal mugarteen arteko muga jurisdikzionalaren marra onesten duena.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren martxoaren 7ko 91/2025 Ebazpenaren bidez, Bidaurretako udal mugartearen eta udal mugarte mugakideen arteko mugako marra berreskuratzeko eta haren hobekuntza geometrikoa egiteko lanak hastea xedatu zen, eta ukitutako udalei eskatu zitzaien udal batzordeak eratzeko, lan horietan laguntzeko eta horiek berresteko.

Ebazpen horren bidez, halaber, mugako marraren zuzenketa eta hobekuntza geometrikoa egiteko oinarrizko proposamena jendaurrean jarri zen hilabeteko epean, ebazpena argitaratu zen egunetik hasita, lanekin lotutako informazioa edo ekarpenak biltzeko.

2025eko azaroaren 14an eta 25ean, Gesalazko eta Bidaurretako udaletako osoko bilkurek, hurrenez hurren, baterako akta gehigarria onetsi zuten, horretarako izendatutako batzordeek sinatutakoa. Akta horren bidez, UTM koordenatuekin zehazten dira aitortutako mugarri-puntuak eta bi mugarteen arteko muga jurisdikzionalaren marraren trazadura geometrikoa, hori guztia Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuko Laguntza Tekniko-administratiboaren Atalaren 2025eko azaroaren 6ko txosteneko zehaztapenen arabera. Txosten hori baterako akta gehigarrian dago jasota eranskin gisa.

Era berean, 2025eko azaroaren 25ean eta abenduaren 22an, Jaizko eta Etxarriko udalek, hurrenez hurren, baterako akta gehigarria onetsi zuten, horretarako izendatutako batzordeek sinatutakoa, prozedurak ukitzen dituen hiru mugarteetako mugarri-puntuei dagokienez.

Aztertu dira Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuaren txosten teknikoa eta juridikoa, 2026ko otsailaren 26koa eta martxoaren 5ekoa, hurrenez hurren, espedientean jasota daudenak.

Kontuan hartuta Gesalazko eta Bidaurretako udalek ezarri duten mugako marraren definizioak ez dituela aldatzen udal mugarteak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 13. artikulutik 20. artikulura bitartekoetan ezarritako definizioen, baldintzen eta prozeduren arabera.

Horrenbestez, erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2019 Foru Dekretuak eman dizkidaten eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Gesalazko eta Bidaurretako udal mugarteen arteko muga jurisdikzionalaren marra onestea, eranskinean zehaztutako koordinatuetan oinarrituta osatu den geometriarekin.

2. Institutu Geografiko Nazionalari eskatzea mugako marra hori Kartografiaren Erregistro Zentralean inskribatzeko, Erreferentzia Nazionaleko Ekipamendu Geografikoan sartzeko, orain arte indarra izan duen erregistro orria eguneratu edo berrikusteko ondorioak izateko eta kasuan kasuko ziurtagiriak emateko.

3. Marra Kartografiaren Erregistro Zentralean inskribatzea lortu ondoren, Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuak aipatutako udalei igortzea erregistro orriaren kopia bana.

4. Ebazpen hau eta behar den dokumentazioa Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen Zerbitzura igortzea katastroetan behar diren lanak egin ditzan.

5. Ebazpen hau eta dagokion dokumentazioa Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Lurraldeko Informazio Sistemen Atalera igortzea, jakinaren gainean egoteko eta SITNAn ondorioak izan ditzan.

6. Halaber, ebazpen hau Lurralde Kohesiorako Departamentuko Kartografia, Topografia eta Geodesia Atalera eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Herri-lurren Atalera eta Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzura igortzea, jakin dezaten.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Gesalaz, Bidaurreta, Jaitz eta Etxarriko udaletara, Izurtzuko Kontzejura eta Institutu Geografiko Nazionalaren Eskualde Zerbitzura igortzea.

Iruñean, 2026ko martxoaren 9an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.

ERANSKINA.–KOORDENATUAK, ETRS89, UTM (30 N) ERREFERENTZIAKO SISTEMAN OINARRITUTA EZARRIAK

NODOA / MUGARRIA

X KOORDENATUA

Y KOORDENATUA

Z KOORDENATUA

M01-M3T

594387,7

4737329,6

877,2

n0002

594384,48

4737323,23

876,7

n0003

594382,98

4737318,97

876,1

n0004

594380,37

4737312,15

874,9

n0005

594377,07

4737303,79

873,5

n0006

594374,58

4737296,56

872,5

n0007

594367,88

4737289,20

871,6

n0008

594358,89

4737283,38

870,9

n0009

594349,50

4737275,63

868,9

n0010

594339,84

4737269,46

867,3

n0011

594333,71

4737263,84

866,0

n0012

594327,05

4737258,04

865,2

n0013

594322,16

4737251,94

863,3

n0014

594314,64

4737242,47

861,9

n0015

594309,11

4737232,12

859,3

n0016

594305,48

4737226,35

858,5

n0017

594240,80

4737149,54

848,1

n0018

594234,62

4737137,86

845,4

n0019

594231,03

4737125,14

843,9

n0020

594227,74

4737109,99

841,8

n0021

594220,28

4737091,99

840,0

n0022

594212,68

4737082,39

840,3

M02

594199,2

4737081,2

840,9

n0024

594202,71

4737072,66

840,8

n0025

594196,97

4737064,80

841,9

n0026

594197,66

4737015,37

851,4

n0027

594192,10

4737000,70

856,1

n0028

594184,68

4736981,95

861,8

n0029

594180,61

4736970,10

864,1

n0030

594176,66

4736959,90

865,2

M03

594171,8

4736946,9

866,2

n0032

594170,61

4736942,81

866,7

n0033

594161,18

4736922,39

866,9

n0034

594154,37

4736905,43

865,0

n0035

594147,42

4736890,87

864,1

n0036

594141,35

4736876,08

863,2

n0037

594136,91

4736864,09

860,2

n0038

594132,83

4736852,87

858,8

n0039

594130,41

4736841,79

856,8

n0040

594128,52

4736828,57

855,2

n0041

594125,26

4736812,66

853,5

n0042

594123,35

4736801,72

851,5

n0043

594122,84

4736789,77

849,7

n0044

594121,45

4736776,81

848,2

n0045

594119,90

4736767,27

846,2

n0046

594119,40

4736755,58

844,8

n0047

594118,28

4736740,83

843,1

n0048

594118,52

4736730,93

842,1

n0049

594119,75

4736714,15

839,3

n0050

594120,13

4736710,03

838,3

n0051

594121,57

4736694,40

840,0

n0052

594124,85

4736673,23

842,2

M04

594125,3

4736654,7

842,5

n0054

594126,47

4736652,80

842,1

n0055

594126,85

4736628,93

839,3

n0056

594127,87

4736604,94

835,3

n0057

594128,04

4736588,94

836,8

n0058

594129,14

4736569,40

839,3

n0059

594128,18

4736551,99

839,9

n0060

594128,54

4736530,79

841,6

n0061

594129,58

4736504,52

844,6

n0062

594129,40

4736485,34

846,7

M05

594128,8

4736468,3

848,2

n0064

594127,85

4736452,94

850,3

n0065

594129,68

4736436,07

852,7

n0066

594131,41

4736416,66

855,3

n0067

594133,11

4736400,43

856,6

n0068

594136,58

4736384,85

857,3

n0069

594138,82

4736376,75

858,0

n0070

594140,02

4736371,93

858,5

n0071

594139,59

4736364,18

862,4

n0072

594138,42

4736355,66

865,8

n0073

594135,88

4736343,57

870,0

n0074

594130,98

4736325,99

871,6

n0075

594126,49

4736306,51

869,6

n0076

594121,10

4736288,30

866,3

n0077

594112,43

4736267,25

863,8

n0078

594102,89

4736244,79

861,2

n0079

594095,87

4736224,52

857,7

n0080

594085,37

4736196,34

855,7

n0081

594072,37

4736164,45

865,6

n0082

594060,47

4736137,53

872,6

M06

594044,8

4736105,9

881,9

n0084

594033,39

4736079,83

886,6

n0085

594022,11

4736053,67

889,8

n0086

594016,90

4736042,69

889,7

n0087

594013,35

4736030,21

888,2

n0088

594007,61

4736016,56

887,0

M07

594020,5

4735995,8

881,3

M08-M3T

593997,8

4735938,5

873,1

Iragarkiaren kodea: F2603887