1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
39/2026 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, Bidaurretako eta Zabaltzako udal mugarteen arteko muga jurisdikzionalaren marra onesten duena.
Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren martxoaren 7ko 91/2025 Ebazpenaren bidez, Bidaurretako udal mugartearen eta udal mugarte mugakideen arteko mugako marra berreskuratzeko eta haren hobekuntza geometrikoa egiteko lanak hastea xedatu zen, eta ukitutako udalei eskatu zitzaien udal batzordeak eratzeko, lan horietan laguntzeko eta horiek berresteko.
Ebazpen horren bidez, halaber, mugako marraren zuzenketa eta hobekuntza geometrikoa egiteko oinarrizko proposamena jendaurrean jarri zen hilabeteko epean, ebazpena argitaratu zen egunetik hasita, lanekin lotutako informazioa edo ekarpenak biltzeko.
2025eko azaroaren 25ean eta 2026ko otsailaren 2an, Bidaurretako eta Zabaltzako udaletako osoko bilkurek, hurrenez hurren, baterako akta gehigarria onetsi zuten, horretarako izendatutako batzordeek sinatutakoa. Akta horren bidez, UTM koordenatuekin zehazten dira aitortutako mugarri-puntuak eta bi mugarteen arteko muga jurisdikzionalaren marraren trazadura geometrikoa, hori guztia Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuko Laguntza Tekniko-administratiboaren Atalaren 2025eko azaroaren 6ko txosteneko zehaztapenen arabera. Txosten hori baterako akta gehigarrian dago jasota eranskin gisa.
Era berean, 2025eko abenduaren 22an eta 2026ko otsailaren 5ean, Etxarriko eta Beraskoaingo udalek, hurrenez hurren, baterako akta gehigarria onetsi zuten, horretarako izendatutako batzordeek sinatutakoa, prozedurak ukitzen dituen hiru mugarteetako mugarri-puntuei dagokienez.
Aztertu dira Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuaren txosten teknikoa eta juridikoa, 2026ko otsailaren 26koa eta martxoaren 5ekoa, hurrenez hurren, espedientean jasota daudenak.
Kontuan hartuta Bidaurretako eta Zabaltzako udalek ezarri duten mugako marraren definizioak ez dituela aldatzen udal mugarteak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 13. artikulutik 20. artikulura bitartekoetan ezarritako definizioen, baldintzen eta prozeduren arabera.
Horrenbestez, erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2019 Foru Dekretuak eman dizkidaten eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Bidaurretako eta Zabaltzako udal mugarteen arteko muga jurisdikzionalaren marra onestea, eranskinean zehaztutako koordenatuetan oinarrituta osatu den geometriarekin.
2. Institutu Geografiko Nazionalari eskatzea mugako marra hori Kartografiaren Erregistro Zentralean inskribatzeko, Erreferentzia Nazionaleko Ekipamendu Geografikoan sartzeko, orain arte indarra izan duen erregistro orria eguneratu edo berrikusteko ondorioak izateko eta kasuan kasuko ziurtagiriak emateko.
3. Marra Kartografiaren Erregistro Zentralean inskribatzea lortu ondoren, Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuak aipatutako udalei igortzea erregistro orriaren kopia bana.
4. Ebazpen hau eta behar den dokumentazioa Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen Zerbitzura igortzea katastroetan behar diren lanak egin ditzan.
5. Ebazpen hau eta dagokion dokumentazioa Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Lurraldeko Informazio Sistemen Atalera igortzea, jakinaren gainean egoteko eta SITNAn ondorioak izan ditzan.
6. Halaber, ebazpen hau Lurralde Kohesiorako Departamentuko Kartografia, Topografia eta Geodesia Atalera eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Herri-lurren Atalera eta Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzura igortzea, jakin dezaten.
7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Bidaurreta, Zabaltza, Etxarri eta Beraskoaingo udaletara eta Institutu Geografiko Nazionalaren Eskualde Zerbitzura igortzea.
Iruñean, 2026ko martxoaren 9an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.
ERANSKINA.–KOORDENATUAK, ETRS89, UTM (30 N) ERREFERENTZIAKO SISTEMAN OINARRITUTA EZARRIAK
NODOA / MUGARRIA | X KOORDENATUA | Y KOORDENATUA | Z KOORDENATUA |
M01-M3T | 595807,2 | 4736019,4 | 370,7 |
n0002 | 595806,21 | 4736019,14 | 370,7 |
n0003 | 595805,19 | 4736016,74 | 370,6 |
n0004 | 595798,22 | 4736002,36 | 370,4 |
n0005 | 595788,29 | 4735982,39 | 370,9 |
n0006 | 595784,22 | 4735974,22 | 370,9 |
n0007 | 595780,82 | 4735967,36 | 370,2 |
n0008 | 595774,22 | 4735954,80 | 370,6 |
n0009 | 595767,04 | 4735941,15 | 369,9 |
n0010 | 595757,24 | 4735926,52 | 369,1 |
n0011 | 595752,70 | 4735919,75 | 369,4 |
n0012 | 595742,97 | 4735904,37 | 369,4 |
n0013 | 595730,86 | 4735884,71 | 369,5 |
n0014 | 595728,29 | 4735880,74 | 369,3 |
M02 | 595730,2 | 4735877,8 | 369,5 |
n0016 | 595724,76 | 4735875,30 | 369,3 |
n0017 | 595719,55 | 4735867,24 | 369,9 |
n0018 | 595714,21 | 4735860,19 | 369,9 |
n0019 | 595709,32 | 4735853,74 | 370,2 |
n0020 | 595703,18 | 4735845,64 | 370,3 |
n0021 | 595687,84 | 4735820,39 | 370,4 |
n0022 | 595677,35 | 4735804,99 | 370,6 |
n0023 | 595668,99 | 4735790,43 | 370,6 |
n0024 | 595661,86 | 4735776,93 | 370,5 |
n0025 | 595653,86 | 4735766,20 | 370,5 |
n0026 | 595649,10 | 4735758,44 | 370,5 |
n0027 | 595648,11 | 4735756,83 | 370,5 |
n0028 | 595646,49 | 4735754,70 | 370,8 |
n0029 | 595635,11 | 4735739,78 | 364,4 |
n0030 | 595634,75 | 4735739,30 | 364,4 |
n0031 | 595625,26 | 4735726,86 | 363,5 |
n0032 | 595625,48 | 4735725,87 | 363,6 |
n0033 | 595627,46 | 4735708,22 | 363,6 |
n0034 | 595632,05 | 4735685,22 | 363,6 |
n0035 | 595634,36 | 4735655,91 | 363,6 |
n0036 | 595638,51 | 4735641,97 | 363,3 |
n0037 | 595642,45 | 4735626,51 | 363,2 |
n0038 | 595643,97 | 4735614,34 | 363,3 |
n0039 | 595644,09 | 4735607,48 | 364,4 |
n0040 | 595643,47 | 4735602,62 | 363,1 |
n0041 | 595643,47 | 4735594,21 | 363,3 |
n0042 | 595644,26 | 4735585,81 | 362,8 |
n0043 | 595646,14 | 4735577,95 | 362,5 |
n0044 | 595648,39 | 4735571,23 | 363,1 |
n0045 | 595654,20 | 4735556,59 | 363,0 |
n0046 | 595658,89 | 4735543,55 | 362,8 |
n0047 | 595666,12 | 4735518,61 | 362,9 |
n0048 | 595679,87 | 4735478,17 | 362,8 |
n0049 | 595687,53 | 4735453,61 | 364,3 |
n0050 | 595690,03 | 4735446,93 | 364,0 |
n0051 | 595695,20 | 4735435,60 | 363,7 |
n0052 | 595709,77 | 4735408,72 | 362,8 |
n0053 | 595717,55 | 4735396,46 | 364,6 |
n0054 | 595735,52 | 4735370,53 | 362,7 |
n0055 | 595743,54 | 4735360,74 | 364,6 |
M03-M3T | 595752,6 | 4735350,9 | 362,9 |
Iragarkiaren kodea: F2603885