4. PROZEDURA JUDIZIALAK
NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
Uztarrozeko Bake Epaitegiko epaile titularraren eta ordezko epailearen karguak hutsik
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salaren erabakia, Uztarrozeko Bake Epaitegiko epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik daudela aditzera ematekoa.
Uztarrozeko bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik daude, Udalak ez baitu proposamenik egin. Horrenbestez, bidezkoa da Gobernu Salak zuzenean izendatzea, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101.4 artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 11. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 302. artikuluan karrera judizialean sartzeko eskatzen diren baldintzak bete behar dira bake epaile izateko, baina ez da beharrezkoa Zuzenbidean lizentziatua izatea. Gainera, Bake Epaileen Erregelamenduaren 13. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako baldintzak bete behar dira.
Izendatua izateko interesa dutenek eskaera aurkezten ahal dute, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salan (San Roke kalea z.g., 31011 Iruña), edo bestela, sgotsjna@navarra.es helbide elektronikoan.
Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hamar eguneko epea dago eskaerak aurkezteko.
Iruñean, 2026ko martxoaren 11n.–Gobernu idazkaria, Juan Alfonso Pérez Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J2604106