63. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERUIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldian inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, argitara ematen da 2026ko plantilla organikoaren behin betiko onespena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2026ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 26an.

MAÑERUKO UDALAREN PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Plaza zenbakia: 1. Liburuzaina, lanaldi partzialean (lanaldiaren %30). Lan-araubidea. Maila: C. Mailako osagarria: %12.

Izenen zerrenda

Plaza zenbakia: 1. Zamora, García, María Ángeles. Lanaldi partzialeko lan-kontratua. Antzinatasuna: 2001eko urriaren 8a.

MAÑERU IBARREKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNEKO LANGILEAK (ARTAZUKO, ZIRAUKIKO, GIRGILLAOKO ETA MAÑERUKO UDALAK)

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.3 artikuluak ezarritakoari jarraituz, adierazten da badirela organikoki Mañeru Ibarreko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren mende dauden langileak. Haren plantilla organikoan sartuta daude, eta hainbat toki-erakundetan ematen dituzte zerbitzuak; hona hemen:

–Idazkari kontu-hartzailea.

–Administrari-ofiziala.

–Zerbitzu anitzetako enplegatua.

–2 administrari (1 lanaldi partzialean).

Ziraukin, 2026ko martxoaren 13an.–Batasuneko burua, Asier Ruiz de Arcaute Urcelay.

Iragarkiaren kodea: L2604147