63. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

110/2026 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko bainurako eremuen zentsu ofiziala, ezartzen baita 2026ko bainu-denboraldia eta onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko bainurako eremuen laginketa-guneen kontrolerako egutegia.

Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2006ko otsailaren 15ean onetsitako 2006/7/EE Zuzentarauak, bainurako eremuen kalitatea kudeatzeari buruzkoak, Europako aurreko araudia indargabetu zuen; gure barne zuzenbidean sartu da, Bainurako eremuetako uren kalitatea kudeatzeari buruzko urriaren 11ko 1341/2007 Errege Dekretuaren bidez.

Bainurako eremuak kudeatzeko oinarrizko arau esparrua den errege dekretu horren xedeak honakoak dira: bainuko uren osasun irizpideak ezartzea; ingurumena zaindu, babestu eta haren kalitatea hobetzea; eta, arlo horretan, gutxieneko xedapenak ezartzea kontrolerako, sailkapenerako, kudeaketa neurriak hartzeko eta jendeari informazioa emateko.

Errege dekretu horren 3. artikuluan agintari eskudunen definizio batzuk sartu dira, besteak beste, osasun agintariarena, hau da, autonomia erkidego bakoitzaren esparruan arau horretan ezarritako osasun arloko baldintzak betearazteko ardura duenarena. Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 246/2023 Foru Dekretuaren 8. artikuluarekin bat, Osasun Zuzendaritza Nagusiari dagozkio, bere eskumenen esparruaren barruan, osasun agintaria izatea eta esku-hartze publikoaren eginkizunak betetzea, banakakoen eta gizarte osoaren osasunari dagokionez.

Halere, Osasuneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 29ko 1496/2012 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari eskumenak eskuordetzen zaizkio. Hortaz, organo horri dagokio Nafarroako bainurako eremu naturalen zentsu ofiziala, kontrolerako urteko egutegia, laginketa-guneak eta bainu-denboraldiak onestea, bai eta osasunerako arriskuengatik eremu horietan bainatzeko debekuak ezartzea ere.

Urriaren 11ko 1341/2007 Errege Dekretuaren 4.2 artikuluan ezartzen denez, urtero, martxoaren 20an beranduenez, agintari eskudunek Bainurako Eremuen Zentsuko gutxieneko informazioa erantsiko dute, Osasun Ministerioak 14.1 artikuluan xedatutakoa bete dezan, eta 4.3 artikuluan ageri den gutxieneko informazioa emanen da.

Errege dekretuaren 6.1 artikuluak zehazten du zer-nolako maiztasunarekin egin behar diren kontrol analitikoak eta nola finkatuko diren, ikusizko ikuskapenen bidez, bainuko urak behar dituen kalitate parametroak. Bestalde, 4.3b) artikuluak zehazten du agintari eskudunek, urte bakoitzeko martxoaren 20a baino lehen, kontrolerako egutegia zehaztuko dutela laginketa-gune bakoitzeko.

Bainurako eremuen Batzordeak 2026ko otsailaren 18an eginiko bileran, aktan ageri denez, onetsi zuen Nafarroako Foru Komunitateko bainurako eremuen kontrol programa, 2026ko bainu-denboraldirako. Batzorde hori honakoek osatzen dute: Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nafarroako Klima Aldaketarako Bulegoaren Zerbitzua, Ebroko Konfederazio Hidrografikoa, Foruzaingoko Barne Segurtasunaren eta Polizia Administratiboaren Arloko Ingurumena Babesteko Brigada, OREKAN- Nafarroako Ingurumen Kudeaketa SA, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzua eta Kantauriko Konfederazio Hidrografikoa (ez zen bilerara etorri).

2026ko kontrolerako programa honetan, Nafarroako Foru Komunitateko bainurako eremuen zentsu ofizialaren aldaketa ere jasotzen da, Otsagabiako udal mugartean bainurako eremu berri bati alta emateko, eta Osasun Ministerioari jakinarazteko, 2026ko martxoaren 20a baino lehen, Osasun Ministerioaren web atariaren bidez (NÁYADE sistema). Bainurako eremuen zentsu ofiziala Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 31ko 177/2023 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2023ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 2koan. Gainera, 2026ko bainu-denboraldia eta laginketa-guneen kontrolerako egutegia ere jasotzen dira.

Bainurako eremu berria Anduña ibaia 1 izenekoa da, "ibaiko igerilekua" laginketa-gunearekin, Otsagabiako udal mugartean, PM (EUROSTAT) ES22000185C31185A1 kodearekin eta UTM ETRS89, X: 656555, Y: 4752738 koordenatuekin.

Azaldutakoarekin bat, eta Osasuneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 29ko 1496/2012 Ebazpenari jarraikiz, zeinak Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen esku uzten baitu zenbait eskumenen erabilera.

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea Nafarroako Foru Komunitateko bainurako eremuen zentsu ofiziala, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 31ko 177/2023 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2023ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 2koan, eta bainurako eremu berri bati alta ematea, Otsagabiako udal mugartean.

Bainurako eremu berria Anduña ibaia 1 izenekoa da, "ibaiko igerilekua" laginketa-gunearekin, Otsagabiako udal mugartean, PM (EUROSTAT) ES22000185C31185A1 kodearekin eta UTM ETRS89, X: 656555, Y: 4752738 koordenatuekin.

Nafarroako Foru Komunitateko bainurako eremuen zentsu ofizial berria ebazpen honen I. eranskineko taulan eman da.

2. Foru Komunitateko eremuetan hau izanen da bainu-denboraldia 2026an, bakoitzaren baldintza meteorologikoak kontuan hartuta:

–2026ko maiatzaren 25etik irailaren 13ra (bi egunak barne), bainurako eremu hauetan: Morea baltsa 1 (Beriain), Agua Salada iturburua 1 (Lizarra), Allozko urtegia 1 (Gesalatz, Lerate), Deierriko Allozko urtegia (Deierri, Ugar) eta Pulguer baltsa 1 (Tutera).

–2026ko uztailaren 6tik irailaren 6ra (bi egunak barne), bainurako eremu hauetan: Urederra ibaia 1 [Zudairi (Ameskoabarrena)], Urederra ibaia 2 [Artabia (Allin)], Araxes ibaia 1 (Betelu), Ezka ibaia 1 (Burgi), Aragoi ibaia 1 (Zarrakaztelu), Benasako arroila 1 (Nabaskoze), Anduña ibaia 1 (Otsagabia), Uztarroze ibaia 1 (Uztarroze) eta Itoizko urtegia [Nagore (Artzibar)].

3. Onestea Foru Komunitateko zentsu ofizialeko bainurako eremuetan ur laginak hartzeko kontrolerako egutegia, 2026ko bainu-denboraldirako. Hau da:

–Hasierako laginketa:

Ebazpen honen 2. puntuan ezartzen den bainu-denboraldia hasi aurreko hamabostaldian bainurako eremuetako ur lagin bat hartuko da, kontrolatzeko.

Hasierako laginketa honela eginen da:

  • 2026ko maiatzaren 19an, bainurako eremu hauetan: Morea baltsa 1 (Beriain), Agua Salada iturburua 1 (Lizarra), Allozko urtegia 1 (Gesalatz, Lerate) (bi laginketa-guneetan), Deierri-Allozko urtegia (Deierri, Ugar) eta Pulguer baltsa 1 (Tutera).
  • 2026ko ekainaren 24an, bainurako eremu hauetan: Araxes ibaia 1 (Betelu), Ezka ibaia 1 (Burgi), Benasako arroila 1 (Nabaskoze), Anduña ibaia 1 (Otsagabia), Uztarroze ibaia 1 (Uztarroze) eta Itoizko urtegia [Nagore (Artzibar)].
  • 2026ko ekainaren 26an, bainurako eremu hauetan: Urederra ibaia 1 [Zudairi (Ameskoabarrena)], Urederra ibaia 2 [Artabia (Allin)] eta Aragoi ibaia 1 (Zarrakaztelu).

–Programatutako kontrola:

2026ko bainu-denboraldian, maiatzean, ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean, bederatzi ur lagin hartuko dira gutxienez, egun hauetan:

  • 2026ko maiatzaren 26an, ekainaren 2an, 16an eta 26an, uztailaren 14an eta 28an, abuztuaren 11n eta 25ean eta irailaren 1ean, bainurako eremu hauetan: Morea baltsa 1 (Beriain), Agua Salada iturburua 1 (Lizarra), Allozko urtegia 1 (Gesalatz, Lerate) (bi laginketa-guneetan), Deierri-Allozko urtegia (Deierri, Ugar) eta Pulguer baltsa 1 (Tutera).

Bainurako gainerako eremuetan, 2026ko bainu-denboraldian, uztailean eta abuztuan lau ur lagin hartuko dira gutxienez, egun hauetan:

  • 2026ko uztailaren 13an eta 27an, eta abuztuaren 10ean eta 24an, bainurako eremu hauetan: Araxes ibaia 1 (Betelu), Ezka ibaia 1 (Burgi), Benasako arroila 1 (Nabaskoze), Anduña ibaia 1 (Otsagabia), Uztarroze ibaia 1 (Uztarroze) eta Itoizko urtegia (Nagore, Artzibar).
  • 2026ko uztailaren 14an eta 28an eta abuztuaren 11n eta 25ean, bainurako eremu hauetan: Urederra ibaia 1 [Zudairi (Ameskoabarrena)], Urederra ibaia 2 [Artabia (Allin)] eta Aragoi ibaia 1 (Zarrakaztelu).

4. Informazio osoa honako hauen webguneetan ikusten ahal da: Osasun Ministerioarenean ("NÁYADE" Bainuko Uren Informazio Sistema Nazionalaren bidez), Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarenean ("Ura Nafarroan" bainurako eremuetako urak kontrolatzeko sarearen bitartez) eta Nafarroako Gobernuko Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuarenean.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nafarroako Klima Aldaketarako Bulegoaren Zerbitzura, Ingurumen Zuzendaritza Nagusira eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, Ebroko Konfederazio Hidrografikora, Kantauriko Konfederazio Hidrografikora, Nafarroako Foruzaingora, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzura, Turismo Zuzendaritza Nagusira, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutura, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzura, Osasun Zuzendaritza Nagusira eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira.

7. Ebazpen hau jakinaraztea Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari; Allin, Ameskoabarren, Betelu, Burgi, Zarrakaztelu, Lizarra, Beriain, Gesalaz, Nabaskoze, Otsagabia, Tutera eta Uztarrozeko udalei; Artabia, Lerate, Nabaskoze, Zudairi eta Nagoreko kontzejuei; Artzibarko eta Deierriko udalei; halaber, aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen jurisdikzio ordenari zuzendua, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2026ko martxoaren 13an.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, María Ángeles Nuin Villanueva.

I. ERANSKINA. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO BAINURAKO EREMUEN ZENTSU OFIZIALA

KONTZEJUA

UDALERRIA

BAINURAKO EREMUAREN IZENA

LAGINKETA-GUNEA

X_UTM ETRS89

(30 EREMUA)

Y_UTM ETRS89

(30 EREMUA)

CÓDIGO PM

(EUROSTAT)

1

Artabia

Allin

Urederra ibaia 2

Ibai igerilekua

575187

4731752

ES22000011C31011A1

2

Zudairi

Ameskoabarrena

Urederra ibaia 1

Zentrala

571209

4736463

ES22000013C31013A1

3

Nagore

Artzibar

Itoizko urtegia

Artziko hondartza

632657

4746835

ES22000028C31028A1

Artzi

Itoizko urtegia

Angordoiko hondartza

632833

4746286

ES22000028C31028A2

4

Beriain

Morea baltsa 1

Morea baltsa

611707

4731866

ES22000109C31109A1

5

Betelu

Araxes ibaia 1

Ibai igerilekua

583679

4763946

ES22000055C31055A1

6

Burgi

Ezka ibaia 1

Presa

663443

4731528

ES22000059C31059A1

7

Zarrakaztelu

Aragoi ibaia 1

Presa

630151

4695037

ES22000067C31067A1

8

Lizarra

Agua Salada iturburua 1

Aska

578844

4724503

ES22000097C31097A1

9

Lerate

Gesalatz

Allozko urtegia 1

Pieza Redonda

587142

4730533

ES22000120C31120A1

Gesalatz

Allozko urtegia 1

Allozko hondartza

586989

4730458

ES22000120C31120A2

10

Nabaskoze

Benasako arroila 1

Ibai igerilekua

653819

4729984

ES22000181C31181A1

11

Otsagabia

Anduña ibaia 1

Ibai igerilekua

656555

4752738

ES22000185C31185A1

12

Tutera

Pulguer baltsa 1

Pulguer baltsa

607020

4656525

ES22000232C31232A1

13

Uztarroze

Uztarroze ibaia 1

Ibai igerilekua

668042

4751018

ES22000247C31247A1

14

Ugar

Deierri

Deierri-Allozko urtegia

Ugarko badia

585226

4729624

ES22000260C31260A

Iragarkiaren kodea: F2604251