63. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA, ARESO, GOIZUETA ETA ARANOKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2026ko martxoaren 10eko osoko bilkuran, 2026. urteko aurrekontu orokorra onetsi zuen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Leitzan, 2026ko martxoaren 12an.–Lehendakaria, Maider Amantegi Urdalleta.

Iragarkiaren kodea: L2604093