2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
Karga-tasak, tasak eta udal zergak 2026rako. Behin betiko onespena
Villatuertako Udalak, 2025eko abenduaren 17an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026ko ekitaldirako udal zergen karga-tasak, indizeak eta ehunekoak, baita %0,30etik %0,26ra jaistea ere lurraren kontribuzioaren karga-tasa 2026rako.
Erabaki hori argitaratu zen 2026ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 27an.
Jendaurreko aldian ez da alegaziorik jaso, eta, beraz, Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin bat, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa izanen da, hargatik eragotzi gabe aurretiazko administrazio-errekurtsoak eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoak, jar daitezkeenak Nafarroako administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunaren aurrean.
Villatuertan, 2026ko martxoaren 13an.–Alkatea, María José Calvo Meca.
2026RAKO KARGA-TASAK
–Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,26.
–Eraikuntzak, instalazioak eta obrak: %4,5.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: 2/1995 Foru Legearen 175 artikuluan ezarritako gehieneko ehunekoak aplikatzea (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea). Karga-tasa: %14.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,2744 indizea.
Iragarkiaren kodea: L2604169