63. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

HIRIBERRI DEIERRIKO KONTZEJUA

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Hiriberri Deierriko Kontzejuak, 2026ko urtarrilaren 19an, hasiera batez onetsi zuen 2026. urteko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hiriberri Deierrin, 2026ko martxoaren 17an.–Kontzejuko burua, Begoña Cañada Zorrilla.

Iragarkiaren kodea: L2604234