2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SUNBILLA
Sollenea lurzoru urbanizagarri industrialaren sektoreko egikaritze unitateari dagokion konpentsazio batzordearen estatutuak. Hasierako onespena
2026ko martxoaren 6ko osoko bilkuraren erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi ziren Sollenea lurzoru urbanizagarri industrialaren sektoreko egikaritze unitateari dagokion konpentsazio batzordearen estatutuak, unitateko jabeek sustatuta.
Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Sunbillan, 2026ko martxoaren 16an.–Alkateordea, José Francisco Errandonea Zubieta.
Iragarkiaren kodea: L2604186