63. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARATSAKO KONTZEJUA

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldia iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da 2026ko aurrekontu orokor eta bakarra, zeina Saratsako Kontzejuak onetsi baitzuen 2026ko urtarrilaren 15ean egin bilkuran; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2026ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 9an.

Laburpena, kapitulu ekonomikoen arabera:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 0,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 0,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 13.710,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 19.150,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 15.210,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 0,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 6.800,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 5.830,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 60.700,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 0,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 23.690,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 0,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.140,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 0,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 35.870,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Gastuak, guztira: 60.700,00 euro.

Saratsan, 2026ko martxoaren 17an.–Kontzejuko burua, Uxue Lumbier Larraya.

Iragarkiaren kodea: L2604227