63. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Jaizko Udalak, 2025eko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zuen ordenantza aldatzea.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Interesdunek Jaizko Udalaren bulegoetan aztertzen ahalko dute espedientea, Eguzki plazako 2 zenbakian, bulego orduetan.

Hasierako onespenaren erabakia behin betiko bilakatuko da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu, eta argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jaitzen, 2025eko azaroaren 25ean.–Alkate udalburua, Francisco Javier Eraso Azqueta.

Iragarkiaren kodea: L2604077