2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Alkatearen eskuordetzea aldatzea
Iruñeko Udaleko alkateak honako xedapen hau eman zuen 2026ko martxoaren 6an:
DAL 06-MAR-26 (1/AL).
«Ikusirik 22-ENE-24 (3/AL), 13-FEB-24 (1/AL), 26-ABR-24 (2/AL) eta 29-ABR-24 (1/AL) dekretuen bidez onetsitako alkatearen eskuordetze nagusiak,
XEDATZEN DUT:
1.–2024ko urtarrilaren 22ko Alkatetza Dekretuaren (3/AL) lehen apartatuko 3.4 puntua aldatzea, Giza Baliabideetako zuzendariari eskuordetzeko unibertsitateko ikasleek Iruñeko Udalean egiten dituzten kanpo-praktika akademikoei eta prestakuntza-praktikei buruzko eranskinak sinatu eta onesteko eskumena. Honela idatzita geratuko da:
3.4.–Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariari eskuordetzea ondoren aipatzen diren eskumenak. Horrek Ogasuneko eta Kontratazio Publiko Arduratsuko eta Giza Baliabideetako zinegotzi ordezkariari eta alkateari eman beharko die bere ekintzen berri, eta haiekin koordinatu beharko ditu ekintza horiek:
–Udal-langileen nomina onartzeari dagozkion betebeharrak aitortzea eta likidatzea; horietarako ez da diru-mugarik izanen.
–Hileko nominarekin, nomina-aurrerakinekin eta Gizarte Segurantzarekin lotutako ordaintze-manamenduak eta ordainketa-aginduak onestea.
–Lan-kontratudunen eta bitarteko langileen kontratuak sinatzea.
–Hautatutako pertsonek Iruñeko Udalean eginen dituzten prestakuntza-praktikei edo praktika akademikoei buruzko berariazko hitzarmenak eta eranskinak onestea eta sinatzea, lankidetzarako esparru-hitzarmenak garatzeko eta dagokion entitatearekin lankidetzan.
–Eskuordetzaren xede diren gaiei dagokienez, administrazio-egintzen aurka Nafarroako Administrazio Auzitegian jartzen ahal diren gora jotzeko errekurtsoak direla-eta administrazio-espedienteei eransten zaizkien txosten juridikoak onestea, eta berraztertzeko errekurtsoak ebaztea.
2.–Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, bai eta osoko bilkuran horren berri ematea ere.»
Iruñean, 2026ko martxoaren 9an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2604240