63. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OROTZ-BETELU

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2026ko plantilla organikoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2025eko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 22an.

Orotz-Betelun, 2026ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Josep Franquesa Sobrino.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lan-kontratudun finkoak.

Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %23,52. Lanaldi mota: partziala (lanaldiaren %23). Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostu kopurua: bat. Egoera: hutsik.

Aldi baterako eta lanaldi partzialeko lan-kontratudunak.

Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Kontratua: aldi baterakoa. Lanaldia: %100. Maila: E. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %20,28.

Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %23,52. %23ko lanaldi partziala. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Izenen zerrenda

Aldi baterako lan-kontratudunak.

Zerbitzu anitzetako enplegatua: Alfredo Erro Garralda. Jardunean.

Administrazio-kontratudun partekatuak (Artzibar, Orotz-Betelu eta Longidako Udalen Batasuna, idazkari bakarra baliatzeko).

Lanpostua: idazkaria (hutsik).

Iragarkiaren kodea: L2603951