63. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORONTZE

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Orontzeko Udalak, 2025eko abenduaren 18an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko plantilla organikoa. Erabakia 2026ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 16an.

Jendaurreko epean ez da alegaziorik egin; hortaz, behin betiko onetsi da 2026. urteko plantilla organikoa.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Orontzen, 2026ko martxoaren 26an.–Alkatea, Silvia Pena Lorente.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

1.–Lanpostua: idazkaria. Plaza kopurua: 1. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Sarbidea: erregelamenduaren araberakoa. Egoera: hutsik. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19,72. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Lanaldia: osoa. Ezkarozeko, Jaurrietako eta Orontzeko Udalen Batasunari atxikitako lanpostua.

2.–Lanpostua: administrari laguntzailea. Plaza kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %15. Mailako osagarria: %12. Lanaldia: %80. Ezkarozeko, Jaurrietako eta Orontzeko Udalen Batasunari atxikitako lanpostua.

Izenen zerrenda

Administrazio-kontratudunak.

Deiturak eta izena: Ureta Aizcorbe, Maider. Lanpostua: idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19,72. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Ezkarozeko, Jaurrietako eta Orontzeko Udalen Batasuna. Funtzionario gradua: 3.

Lan-kontratudun finkoa.

Deiturak eta izena: Leiva Hualde, Miriam. Lanpostua: administrari laguntzailea. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %15. Mailako osagarria: %12. Ezkarozeko, Jaurrietako eta Orontzeko Udalen Batasuna.

Iragarkiaren kodea: L2604178