63. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LONGIDA

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2026ko plantilla organikoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2025eko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 15ean.

Longidan, 2026ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lan-kontratudun finkoak.

Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %23,52. Lanaldi mota: partziala (lanaldiaren %42,5). Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Plaza kopurua: bat. Egoera: hutsik.

Aldi baterako eta lanaldi partzialeko lan-kontratudunak.

Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: E. Mailako osagarria: %15. Lanaldi mota: partziala (lanaldiaren %50ekoa).

Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %23,52. Lanaldi mota: partziala (lanaldiaren %42,5ekoa).

Aldi baterako lan-kontratudunen izenen zerrenda

Zerbitzu anitzetako langilea: Raul Sampedro Garcia.

Administrari-ofiziala: hutsik.

Administrazio-kontratudun partekatuak (Artzibar, Orotz-Betelu eta Longidako Udalen Batasuna, idazkari bakarra baliatzeko). Lanpostua: idazkaria (hutsik).

Iragarkiaren kodea: L2603953