2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKAROZE
2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Ezkarozeko Udalak, 2025eko abenduaren 19an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko plantilla organikoa, eta erabakia argitaratu zen 2026ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 12an.
Jendaurreko epean ez da alegaziorik egin; hortaz, behin betiko onetsi da 2026. urteko plantilla organikoa.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Ezkarozen, 2026ko martxoaren 16an.–Alkatea, Pablo Miqueleiz Compains.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
1.–Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Plaza kopurua: 1. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %20. Mailako osagarria: %12; lanaldi osoa.
2.–Lanpostua: idazkaria. Plaza kopurua: 1. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Sarbidea: erregelamenduaren araberakoa. Egoera: hutsik. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19,72. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Lanaldia: osoa. Ezkarozeko, Jaurrietako eta Orontzeko Udalen Batasunari atxikitako lanpostua.
3.–Lanpostua: administrari laguntzailea. Plaza kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %15. Mailako osagarria: %12. Lanaldia: %80. Ezkarozeko, Jaurrietako eta Orontzeko Udalen Batasunari atxikitako lanpostua.
Izenen zerrenda
Administrazio-kontratudunak.
Deiturak eta izena: Ureta Aizcorbe, Maider. Lanpostua: idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19,72. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Ezkarozeko, Jaurrietako eta Orontzeko Udalen Batasuna. Funtzionario gradua: 3.
Lan-kontratudun finkoa.
Deiturak eta izena: Leiva Hualde, Miriam. Lanpostua: administrari laguntzailea. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %15. Mailako osagarria: %12. Ezkarozeko, Jaurrietako eta Orontzeko Udalen Batasuna.
Iragarkiaren kodea: L2604175