63. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2026ko plantilla organikoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia 2026ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 19an.

Ziraukin, 2026ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Pedro María Apesteguía Arraiza.

2026KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

–Plaza zenbakia: 1. Liburuzaina. Lan-araubidea. Lanaldi partziala (%49,10). Maila: C. Lanpostuko osagarria: %15,01. Mailako osagarria: %12. Berariazko betebeharra: elebiduna; euskara maila: B2. Egoera: hutsik.

Izenen zerrenda

–Plaza zenbakia: 1. Pérez Lanz, Francisco Javier. Liburuzaina. Aldi baterako lan-kontratuduna, bitartekoa, lanaldi partzialean. Antzinatasuna: 2022-02-07.

Mañeru ibarreko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko langileak. (Artazuko, Ziraukiko, Girgillaoko eta Mañeruko Udalak)

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.3 artikuluak ezarritakoari jarraituz, adierazten da badirela organikoki Mañeru Ibarreko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren mende dauden langileak. Haren plantilla organikoan sartuta daude, eta hainbat toki-erakundetan ematen dituzte zerbitzuak:

–Idazkari kontu-hartzailea.

–Administrari-ofiziala.

–Zerbitzu anitzetako enplegatua.

–Administraria.

–Administraria, lanaldi partzialean.

Iragarkiaren kodea: L2604206