63. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Bideokamerak instalatzeko eta erabiltzeko baimena

Cascanteko Udalak, Alkatetzaren 2026ko martxoaren 2ko ebazpenen bidez, baimena eman du irudiak erreproduzitzeko gaitasuna duten bideokamerak instalatzeko eta erabiltzeko, trafikoaren kontrol, zaintza eta diziplinarako, bat etorriz ezarrita dagoenarekin 596/1999 Errege Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean ezarrita dagoenarekin. Kamerak honako toki hauetan jarriko dira:

–Madril etorbidea 2.

–Fundación Fuentes Dutor etorbidea 9.

–San Babil kalea z.g.

–Invierno pasealekua 4.

–Invierno pasealekua 4A.

–Invierno pasealekua 12.

–Invierno pasealekua z.g. (Vicente Tutor kaleko 3. zenbakiaren alboa).

Hau guztia aditzera ematen da, denek jakin dezaten, jarraikiz ezarrita dagoenari apirilaren 16ko 596/1999 Errege Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean (Segurtasun Indar eta Gorputzek eremu publikoetan bideokamerak erabiltzea arautzen duen abuztuaren 4ko 4/1997 Lege Organikoa garatu eta betearazteko Erregelamendua onesten du).

Cascanten, 2026ko martxoaren 13an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2604112