63. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea 2026an

Aditzera ematen da honako hau izanen dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren 2026ko kuotak borondatez ordaintzeko epea (lehen zirkulazioaren gaineko zerga zena): 2026ko martxoaren 12tik maiatzaren 4ra bitarte, biak barne; hori guztia Toki Ogasunei buruzko Foru Legearekin eta Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduarekin bat.

Helbideratu gabeko ordainagiriak Caixabanken, Nafarroako Rural Kutxaren edo Laboral Kutxaren edozein bulegotan ordaintzen ahal dira, ezarritako ordutegian eta dagokion ordainagiria aurkeztuta, edo haren gibelaldean jasotzen diren bestelako eratan (informazio gehiago Udalaren web-orrian: www.burlada.es/eu/).

Borondatezko epearen azken egunean aurkeztuko dira ordainagiri helbideratuak, kobratzeko.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta interesak sortuko dituzte eta premiamendu bidez kobratuko dira.

Zerga honen 2026ko likidazioaren kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

Burlatan, 2026ko martxoaren 16an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2604187